Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dirua bidegabe erabili da Tolosa-Hernialde tartean, EH Bilduren ustez

Koalizioak ziurtatu duenez, Corsan Corviam enpresari esleitutako tartean zazpi milioiko gainkostua izan dela pentsatzeko zantzuak daude.
18:00 - 20:00
EH Bildu: 'Diru publikoaren xahuketa egon denaren zantzua dugu'

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak ziurtatu duenez, koalizioak atzemandako zantzuen arabera, diru publikoa bidegabeki erabili da Euskal Y-aren Tolosa-Hernialde tartea eraikitzeko lanetan. Hain justu, Corsan Corviam enpresari esleitu zizkioten lanok egiteko ardura.

Maeztuk agerraldia egin du gaur, astelehena, hedabideen aurrean, EH Bilduk Ana Oregi sailburua eta Antonio Aiz sailburuordea gainkostuaren eta lanak esleitzean izandako irizpideen inguruan azalpenak emateko agertzea eskatuko duela iragartzeko.

Koalizioak asteburuan eman zuen gainkostuaren berri. Horren arabera, bederatzi milioi euro justifikatu gabe daude.

Corsan Corviam enpresari esleitu zizkioten Tolosa-Hernialde tartea eraikitzeko lanak. Jaurlaritzak 104 milioi euroko aurrekontua onartu zuen lan horiek egiteko eta, lanen % 77 eginda, 118 milioi xahutu dituzte dagoeneko, EH Bilduren arabera.

BEZaren igoera dela eta, 1,5 milioi euro ordaindu behar izan dituzte, baina gainerako guztia prezioak aldatu omen direlako ordaindu dute, eta koalizioak aldaketa horien nondik norakoak ezagutu nahi ditu.

Maeztuk zehaztu duenez, ez dute esan deliturik izan denik, horren "zantzuak" atzeman dituztela baizik, 108 milioi euroko aurrekontua onartu zelako eta dagoeneko 118 milioi eman dituztelako; gainera, Corsan Corviam enpresa AHTaren Madril-Bartzelona tartean ere delitu ekonomiko bat egiteagatik ikertzen ari dira.

Legebiltzarkidearen arabera, ez dira nahikoak Aiz sailburuordeak asteburuan egindako adierazpenak. Aizen arabera, gainkostua justifikatuta dago.

Maezturen ustean, egoera honetan "arduragabekeria" da ikertzen ari diren enpresa bati Bergarako korapiloko lanak (133 milioi euroko inbertsioa) azkartzeko eskatzea.

"Logikaren, zuhurtziaren eta gardentasunaren printzipioaren arabera, lanok gelditu egin beharko lituzkete", enpresa horren gaineko ikerketa egin bitartean, esan du Maeztuk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X