Abidadura Handiko Trena
2024/09/11 - 17:38
Gipuzkoako Batzar Nagusiek AHTaren lotunea Ezkio-Itsasotik egitea defendatu dute
EAJren, PSE-EEren eta PPren aldeko botoak izan ditu ebazpenak. Gipuzkoatik kanpo, jeltzaleak txosten teknikoaren zain daude, eta sozialistek eta popularrek EAEko eta Nafarroako abiadura handiko trenak Gasteiztik lotzea defendatzen dute.
2024/09/11 - 15:37
Lehendakaria: ''Bada garaia AHTa Euskadin egoteko eta horretarako Ministerioak prozesua azkartu behar du''
Imanol Pradalesek uste du EAEk "lehenbailehen" behar duela tren lasterra, Euskadiren lehiakortasuna jokoan dagoelako. Hala, prozesua bizkortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
2024/09/11 - 13:34
'Euskal Y'a eta Nafarroaren arteko lotuneari buruzko txostena urte amaierarako egotea espero du Santanok
Espainiako Gobernuko Estatu idazkariak "lasaitasuna" eskatu du, eta agindu du azken erabakia hiru gobernuek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua) adostutakoa izango dela, behin datu tekniko guztiak mahai gainean izanda.
2024/09/04 - 18:54
EAEko eta Nafarroako abiadura handiko trenak lotzeko bi aukerak
Mahaigainean bi aukera daude bi erkidegoetako trenbideak lotzeko, baina erakundeak ez dira ados jartzen: Ezkio-Itsaso ala Gasteiz.
2024/09/04 - 16:45
Chivitek eta Pradalesek AHTaren txosten teknikoak lehenbailehen prestatzeko eskatu diote Garraio Ministerioari
Pradales lehendakariak ez du AHTa Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeren inguruan hitz egin izan nahi, eta nahiago izan du dokumentazio teknikoa ezagutu arte itxaron.
2024/09/04 - 16:24
Arabako PPk Foru Aldundiari eskatu dio AHTaren lotunea Gasteiztik egitea defendatzeko
Iñaki Oyarzabal Arabako PPko buruak Gasteiz bihurtu nahi du "ardatz atlantikoa eta mediterraneoa lotzeko puntu handia", "ezerezaren erdian egongo litzatekeen geralekuaren" aurrean, Ezkio-Itsason (Gipuzkoa).
2024/09/04 - 12:18
Mendoza, AHTari buruz: "Txostenak egiteko alferkeria teknikoa ez da onargarria gai honetan"
AHTaren inguruan sortu den zalapartarekin "harrituta" agertu da Gipuzkoako diputatu nagusia. "Hasieratik", Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren jarrera berdina izan dela berretsi du. "Funtzionalitate" zein "ingurugiro" aldetik Ezkiokoa da aukera "eraginkorrena", bere hitzetan.
2024/09/04 - 11:34
Eider Mendoza, AHTaren loturari buruz: ''Alferkeria teknikoa ez da onargarria une honetan''
Mendozak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak txosten teknikoak egiteko arazoak ditu, hainbat lekutan trabak jarri dizkietelako. "Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari esan dio erabakia ez dezala arinkeriaz hartu, erabakia konpartitua izango dela eta txostenak egin beharra dagoela", esan du Mendozak.
2024/09/03 - 18:03
AHTaren eta Nafarroaren arteko lotuneak erakundeen arteko interpretazio ezberdinak bistaratu ditu
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak ziurtzat eman badu ere Jaurlaritzak Ezkio-Itsasoren aldeko hautua finkatuta duela, Maria Ubarretxena Gasteizko Gobernuko eledunak berretsi du erabakia hartzeke dagoela eta txosten tekniko guztiak aztertzeko zain daudela.
2024/09/03 - 15:05
Jaurlaritzak berretsi du AHTaren lotura nondik egin erabakitzeke dutela oraindik
Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu nagusiak goizean egindako adierazpenei iskin egin, eta Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eledunak lehendakariak atzo AHT azpiegituraz esandakoa berretsi du: ez dago ezer erabakita AHTa eta Nafarroaren arteko lotuneaz, eta txosten teknikoen zain daude.
2024/09/03 - 14:49
Eider Mendozak uste du Jaurlaritzak berretsi egin duela Ezkio-Itsaso konexioaren aldeko apustua
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak bat egin du atzo Imanol Pradales lehendakariak esandakoarekin. "Euskal erakundeok, jakinda gure herriarentzat estrategikoa den azpiegitura dela, erabakimena eta erabakitzeko eskumena dugu", adierazi du Mendozak.
2024/09/02 - 13:12
Kataluniako itun fiskala EAEko Kontzertu Ekonomikoaren aurka ez erabiltzeko eskatu du Pradalesek
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EH Bilduri buruz ere mintzatu da lehendakaria. Kontraesanak ikusten ditu osasungintzaren inguruko herri-itunaren inguruan EH Bilduk duen jarreran, eta koalizioaren hitzak eta ekintzak ez datozela bat nabarmendu du.
2024/08/23 - 13:23
''Trenak Espainian bere historiako unerik onena'' bizi duela nabarmendu du Oscar Puente Garraio ministroak
Oposizioak tren zerbitzuari egindako kritikak errefusatu ditu Oscar Puente Garraio ministroak Senatuan egin duen agerraldian, eta Francorekin trenak hobeto ibiltzen zirela entzutea bakarrik falta izan zaiola gaineratu du.
2024/08/02 - 11:28
Hauek dira Irun eta Brinkola arteko tren zerbitzuan abuztuaren 3tik 25era izango diren aldaketak
Aldirietako trenetan, distantzia ertaineko trenetan eta distantzia luzeko trenetan izango dute eragina aldaketek. Renfek autobusak jarriko ditu erabiltzaileentzat.
2024/07/26 - 12:22
''Eraso masibo batek'' kaosa eragin du Parisko tren sarean, Joko Olinpikoen inaugurazioaren atarian
Frantziako Trenen Sozietate Nazionalak salatu du "eraso masiboa" izan duela abiadura handiko trenen sarean, eta, ondorioz, Parisko lau lineetako hirutan izan du eragina. 250.000 bat bidaiariri eragin die erasoak gaur, eta 800.000 ingururi eragingo die datozen egunotan.
2024/07/21 - 11:09
AHTaren loturaren inguruan Puente ministroak esandakoarekin “harrituta” agertu da Eider Mendoza
Radio Euskadiko 'Crónica Fin de Semana' saioari eskainitako elkarrizketan, Mendozak adierazi du "ulergaitza" egiten zaiola orain esatea "azken orduko aldaketa egiteko arrazoiak arazo teknikoak izatea".
2024/07/21 - 11:01
Eider Mendoza, AHTaren inguruan: ''Asko harritu gaitu orain esateak arazo teknikoak egon daitezkeela''
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Abiadura Handiko Trenaren atzerapena kritikatu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta horren atzean "planifikazio falta izugarria" dagoela gaineratu du.
2024/07/19 - 14:34
Oscar Puenteren hitzetan, ''ez dago erabakirik hartuta'' AHTaren eta Nafarroaren arteko loturari buruz
Oscar Puente Espainiako Garraio eta Mugikortasun ministroaren hitzetan, azterketa fasean daude eta "ez dago erabakirik hartuta". "Une honetan ez da erabaki kritikoa edo premiazkoa", gaineratu du Puentek.
2024/07/18 - 16:07
Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du AHTaren lotunea Ezkio-Itsasotik egitea "herri apustua" dela
Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak Espainiako Gobernuaren ustezko "iritzi aldaketa" kritikatu du, eta aukerarik onena Ezkio-Itsasokoa dela esan du.
2024/07/18 - 13:38
Oscar Puente garraio Ministroa AHTaren lotuneari buruz: '''Gasteiztik egitea da onargarriena''
Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio ministroak esan du Ezkio-Itsaso tartea arazoak sortzen ari dela udalen eta partikularren aldetik, eta aukera horren aldeko hautua eginez gero, gainera, zerbitzua emateko bidean atzera egitera behartuko lukeela trena.