Kataluniako itun fiskala EAEko Kontzertu Ekonomikoaren aurka ez erabiltzeko eskatu du Pradalesek
Abiatu den urte politikoan zeresana emango duten gaien inguruan mintzatu da luze-zabal Imanol Pradales lehendakaria, goizean, Radio Euskadiko "Bolevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Tartean, ERCk eta PSCk Kataluniarako adostutako finantzazio sistemaren inguruan piztutako polemikaz aritu da, eta adierazi du kataluniarrek euren sistema propioa izatea albiste ona dela. Nolanahi ere, kezka ere agertu du hainbat sektore gaia Euskadiren edota Nafarroaren itun ekonomikoak erasotzeko erabiltzen ari direlako. "Horrek kezkatzen nau", erantsi du. Zentzu horretan, Euskadiko Kontzertu Ekonomikoa errespetzea eskatu du, nabarmenduz "solidarioa" dela.
Bestalde, oposizioari ere zuzendu zaio, bereziki EH Bilduri, oposizio eraikitzailea egin dezala eskatzeko. EH Bilduk osasungintzaren inguruan Eusko Legebiltzarrean jarritako azken ekimenen inguruan galdetuta, Pradalesek kontraesanak ikusten ditu koalizio abertzalea azken hilabeteotan ematen ari den urratsen inguruan, eta uste du haren hitzak eta ekintzak ez datozela bat. "Alde batetik, hitz batzuk entzun ditugu eta, bestetik, ekintza batzuk ikusi ditugu. Uztailean hitz polit batzuk entzun genituen. EH Bilduk esan zuen oxigenoa eman behar ziola Jaurlaritzari, baina ekintzetan beste jarduera bat ikusi dugu", esan du.
Zentzu horretan, datorren ostegunean osasunaren inguruko herri-ituna erdiesteko egingo den bilerara jarrera eraikitzailearekin joateko eskatu dio Pradalesek EH Bilduri. "Hemen inportantea da EH Bilduk bere buruari galdetzea eta erantzutea zer nolako oposizioa egin nahi duen legealdi honetan: oposizio eraikitzailea edo suntsitzailea".
Abiadura Handiko Trena eta azpiegitura hori Nafarroarekin nola lotuko den ere izan du hizpide lehendakariak. Adierazi du erabakia "hiru erakundeek elkarlanean" —Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Foru Gobernuak eta Espainiako Gobernuak— hartu beharko dutela, eta horretarako, "informazio tekniko guztia behar-beharrezkoa" dela gehitu du. "Ezer erabaki aurretik, txosten tekniko guztiak izatea eta aztertzea oso inportantea da. Oraingoz, ez ditugu txosten tekniko guztiak".
Halaber, EAEko foru-ogasunen diru-bilketaz eta datorren urteko aurrekontuaz galdetuta, baikor agertu da. Aurreratu duenez, irailaren amaiera arteko datuak eta aurreikuspen ekonomikoak mahai gainean dituztela bilduko da Euskal Finantzen Kontseilua urriaren 15a baino lehen, eta horren arabera hasiko dira 2025erako aurrekontuaren zirriborroa lantzen eta lehentasunak ezartzen.
Azkenik, migrazioaren inguruan ere aritu da. Aitortu duenez, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Afrikako hainbat herrialdeetara egindako bisitan egindako adierazpenek "harridura" eragin zioten, "PSOEk bere jarrera aldatu duela" aditzera eman zezaketelako. "Ikusi beharko dugu gaiaren inguruan Kongresuan zein jarrera hartzen duten". Migrazioaren arazoa "egiturazkoa" dela eta "Europako legedia kontuan hartuta" kudeatu behar dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.