Adinekoak
2021/03/29 - 14:12
AstraZenecaren txertoa 65 urtekoei jartzen hasi da Osakidetza
Osasun sailburuak zehaztu duenez, bost egunetan prestakin horren 29.000 dosi ipini dituzte, asteartean ezarritako helburua gaindituz.
2021/03/25 - 13:50
Adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko proiektua jarri du martxan Arabak
Aldundiaren arabera, lurraldean 16.000 dira bakarrik bizi diren 65 urte gorakoak. Lau urtean, adinekoentzat babes sare bat sortzea du helburu "Araba a punto" ekimenak.
2021/03/23 - 11:42
NagusiLab ekimena martxan da
Proiektua Artehazia Kultura Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkarteak sustatu du, eta Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak babesten dute.
2021/03/22 - 15:43
Adineko pertsonak ekonomiaren erdigunean jartzeko plan bat abiatu du Gipuzkoak
Horrela, 'Silver economy' delakoaren esparruan espezializatzeko oinarriak ezartzen ditu lurraldeak; merkatu horrek lurraldeko BPGren % 5,5 eta enpleguaren % 9,2 ematen dizkio Gipuzkoako ekonomiari.
2021/03/20 - 16:15
Babestu: "Zerbait ez da ondo egin"
Elkarteko kideek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko, soilik Araban 200 baino gehiago.
2021/03/12 - 20:43
Covid-19 kasurik ez, EAEko erresidentzietako erabiltzaileen artean
Ekorako zentro batean kutsatutako azken hiru egoiliarrek negatibo eman ostean, zaharren egoitzetako erabiltzailerik ez dago gaitzak jota.
2021/03/06 - 17:26
80 urtetik gorako pertsonak hasi dira txertoa jasotzen
Euskadin dagoeneko 160.000 pertsona inguruk jaso dute txertoa, horietatik 53.000k bi dosiak jaso dituzte. Nafarroan, 75.000 txerto inguru jarri dira dagoeneko eta 25.000 pertsona daude immunizatuta.
2021/03/06 - 15:36
Hasi dira 80 urtetik gorako pertsonei txertoa jartzen EAEn
Osakidetzako profesionalak hasi dira dagoeneko 80 urtetik gorako pertsonei Pfizeren txertoa jartzen Euskal Autonomia Erkidegoan. Datozen egunetan 47.000 dosi jartzea aurreikusten du Jaurlaritzak.
2021/03/01 - 19:52
Zenbait adinekori txertatzeko dei faltsua egin dietela ohartarazi du Ertzaintzak
Oraingoz, kasu "gutxi batzuk" atzeman dituzte Bilbon eta Irunen, baina dei susmagarri bat jasoz gero, Ertzaintzari deitzea eskatu du Segurtasun Sailak.
2021/03/01 - 09:08
Egoitzetako irteerak eta bisitak malguagoak dira gaurtik aurrera Bizkaian
Foru Aldundiak erresidentzietan aplikatu beharreko arau berriak argitaratu ditu, txertaketa burututa eta covid-19aren intzidentzia baxuagoa dela baieztatuta.
2021/02/26 - 15:07
Ez dago covid-19 kasurik Bizkaiko eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Araban, kasu aktiboak erdira jaitsi dira, eta bederatzi egoiliar positibo zenbatu dituzte.
2021/02/26 - 11:06
Bioetika Batzordeak askatasun handiagoa eskatu du erresidentzietako egoiliarrentzat
Txertaketa prozesua bukatzen dutenean, zenbait neurri aldatzea galdegin dute txosten baten bidez: bisita kopurua handitzea, mugikortasuna malgutzea eta bizikidetza taldeak zabaltzea.
2021/02/24 - 15:25
101 urte dituen Bixente Murgoitiori txertoa jartzen lagundu diogu
Urduri xamar iritsi da Bixente Arrasateko ospitalera. Urduri, baina desiatzen zegoela esan digu, txertoaren lehen dosia hartu aurretik.
2021/02/24 - 14:08
Hasi da EAEn 100 urtetik gorakoen txertaketa kanpaina
Guztira, 25 txertaketa gune ezarri dituzte eta horietako hirutan autotik jaitsi gabe jaso ahal dute txertoa adinekoek. Arratsaldez eta asteburuz ere jarriko dituzte txertoak.
2021/02/24 - 13:37
Hasi da 100 urtetik gorako pertsonen txertaketa
Txertoa emateko, ahal dela, osasun-zentrora bertara joan beharko da. Horretarako, 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira.
2021/02/24 - 11:42
100 urtetik gorakoei txertoa jartzen hasi dira ibilgailutik irten gabe
Osakidetzak gaur hasi du 100 urtetik gorako pertsonen txertaketa. 25 txertaketa-puntu ezarri dira, eta horietako hirutan txertoa jarri ahal izango da ibilgailuetatik irten gabe.
2021/02/23 - 20:36
100 urtetik gorako adinekoei txertoa jartzeko 25 guneen zerrenda
Osakidetzak adinekoen txertaketarako 25 gune ezarri ditu, eta horietako hirutan txertoa ibilgailutik atera gabe hartzeko aukera izango dute.
2021/02/23 - 15:22
25 txertaketa puntu egokitu ditu Osakidetzak 100 urtetik gorakoak txertatzeko
25 txertaketa puntu horietatik hirutan gainera, lurralde bakoitzeko banatan, ez da ibilgailutik jaitsi ere egin beharko txertoa jasotzeko.
2021/02/23 - 08:38
Imsersoko bidaiak irailean has daitezke berriro
Adinekoentzako bidaiak "kutsatzeak saihesteko segurtasun neurriekin" egiteko lanean ari direla esan du Espainiako Turismo ministroak.
2021/02/22 - 10:06
Osakidetza aste honetan hasiko da 100 urtetik gorako pertsonak txertatzen
Lehenik eta behin, txertaketa guneetara joan daitezkeen adinekoei jarriko diete txertoa. Gaurtik aurrera, Osakidetza telefonoz jarriko da harremanetan pertsona horiekin, hitzordua emateko.