AstraZenecaren txertoa 65 urtekoei jartzen hasi da Osakidetza
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, atzo, igandearekin, hasi zen Osakidetza 65 urteko herritarrak AstraZenecarekin txertatzen, eta bost egunetan 29.000 dosi baino gehiago jarri dituzte, "asteartean ezarritako helburua gaindituz". "Txertoak eskuragarri egonda, Osakidetzak txertoak emateko gaitasuna du", nabarmendu du.
Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Sagarduik azaldu du SMS mezua bidali zitzaiela 65 urteko herritarrei AstraZenecarekin txertoa hartzeko hitzordua eskatzera gonbidatuz. Halaber, gogorarazi du 80 urtetik gorako pertsonen txertaketak (Pfizerren prestakinarekin) abian jarraitzen duela, baina zehaztu du horiei telefonoz eskaintzen zaiela hitzordua, kolektibo zaharragoa delako. 80-89 urteko pertsonen % 80k lehen dosia jaso dute, eta guztiek dute hitzordua bigarren dosirako.
Datozen asteei begira, baliteke dosi gehiago izatea eskuragarri, baina Sagardui zuhur agertu da, "kopuruak astero-astero baieztatzen baitira". Nolanahi ere, "txertoak badaude, Osakidetzak emateko gaitasuna" duela azpimarratu du. Udarako euskal herritarren % 70ri txertoa jartzeko helburuari dagokionez, sailburua argi mintzatu da: "Horretarako nahikoa txerto badago, lortuko dugu".
Egoera epidemiologikoaz galdetuta, Sagardui "kezkatuta" agertu da joera goranzkoa delako eta horrek eragina duelako osasun-sisteman. Gaur egun 88 pertsona daude Osakidetzako zainketa intentsiboetako unitateetan, eta horrek esan nahi du kasuen gorakada gertatzen ari dela unitate horietan okupazio-kopuru handiarekin. Ildo horretan, gaur indarrean jarri dituzten prebentzio neurriak betetzera deitu ditu herritarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.