Adinekoentzako egoitzak
2021/03/22 - 19:23
EAEn 273.126 txerto eman dituzte, eta horietako 74.217 bigarren dosiak izan dira
Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 360.850 txerto jaso ditu: Pfizerrenak 239.850, Modernarenak 30.800 eta AstraZenecarenak 90.200.
2021/03/20 - 16:15
Babestu: "Zerbait ez da ondo egin"
Elkarteko kideek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko, soilik Araban 200 baino gehiago.
2021/03/20 - 12:34
Baheketa egingo dute Ermuko Abeletxe adinekoen egoitzako langile ez txertatuen artean
Martxoaren 1etik gaur arte egoitza bisitatu duten senideei ere baheketan parte hartzeko dei egin diete.
2021/03/12 - 20:43
Covid-19 kasurik ez, EAEko erresidentzietako erabiltzaileen artean
Ekorako zentro batean kutsatutako azken hiru egoiliarrek negatibo eman ostean, zaharren egoitzetako erabiltzailerik ez dago gaitzak jota.
2021/03/11 - 15:44
Jose Leuzaunek Bilboko familia hartu du Lizarrako San Jeronimo egoitzan
Egunero telefonoz hitz egin arren, senidea gertu sentitzeak bizipoza eman die guztiei. Elkarrekin pasa dituzten bi orduak ondo aprobetxatu dituzte.
2021/03/08 - 09:19
Pandemiak are ikusezinago bihurtu zituenak
EAEn 10.000tik gora dira etxeetan zaintza lanak egiten dituzten emakume etorkinak. Lehen lerroan daude, baina ez dute norbera babesteko ekipamendurik izan eta ez dituzte txertaketa egitasmoan sartu.
2021/03/07 - 21:29
Gizonezkoak dira oraindik erreferente nagusi, eta alde handiz
Parte-hartzaile guztiek emandako izenen % 10 baino ez dira emakumeak; adinekoen egoitzan eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean % 5 bakarrik.
2021/03/04 - 15:15
Zaintza sektoreko langileen "prekarietatea" salatu dute EAEko hiriburuetan
Garbiñe Aranburuk (LAB) ziurtatu du eztabaida soziala abiatu behar dutela baldintzak hobetze aldera, eta langileek, zaintza zerbitzua jasotzen dutenek eta haien senitartekoek hartu behar dutela parte.
2021/03/04 - 10:59
Greba eguna du gaur zaintza sektoreak
UGT ez beste sindikatu guztiek mobilizazioak egingo dituzte gaur, kalitatezko sektore publikoa eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko.
2021/03/01 - 21:21
EAEko erresidentzietan astero lau irteera eta bi bisita baimenduko dituzte
Protokoloaren arabera, bi senide aldi berean joan ahal izango dira bisita egitera, eta ez dute beti pertsona berak izan beharko. Neurriak bertan behera geratuko dira udalerria gorrian sartuz gero.
2021/03/01 - 17:42
Osasun Publikoko langileen % 78,5ek jaso dute txertoaren lehen dosia EAEn
Bigarren dosia, berriz, % 28,4k hartu dute. Osasun pribatuan % 32,6k jaso dute lehenengo dosia, eta Ertzaintzan % 47,6k.
2021/03/01 - 15:17
Zazpi hilabeteren ostean, gaur elkartu dira Elorduy erresidentziako egoiliarrak
Bazkari berezia dute Barrikako Elorduy erresidentziako egoiliarrek momentu hau ospatzeko. Aspaldi hitz egin gabe, bata bestearen berri izan gabe.
2021/03/01 - 09:08
Egoitzetako irteerak eta bisitak malguagoak dira gaurtik aurrera Bizkaian
Foru Aldundiak erresidentzietan aplikatu beharreko arau berriak argitaratu ditu, txertaketa burututa eta covid-19aren intzidentzia baxuagoa dela baieztatuta.
2021/02/26 - 15:07
Ez dago covid-19 kasurik Bizkaiko eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Araban, kasu aktiboak erdira jaitsi dira, eta bederatzi egoiliar positibo zenbatu dituzte.
2021/02/26 - 11:06
Bioetika Batzordeak askatasun handiagoa eskatu du erresidentzietako egoiliarrentzat
Txertaketa prozesua bukatzen dutenean, zenbait neurri aldatzea galdegin dute txosten baten bidez: bisita kopurua handitzea, mugikortasuna malgutzea eta bizikidetza taldeak zabaltzea.
2021/02/25 - 15:15
Adinekoen egoitzetako langileak: Kokoteraino gaude emateaz eta trukean ez jasotzeaz
ELAk eta LABek deituta, dozenaka langilek parte hartu dute Donostiako manifestazioan. Euren 247. greba eguna izan da gaurkoa.
2021/02/25 - 13:22
Gipuzkoako egoitzetako langileek 247 egun daramatzate greban
ELAk eta LABek deituta, langileek manifestazioa egin dute Donostian, jasan behar duten "lan-karga" eta "eragin psikologikoa eta emozionala" salatzeko.
2021/02/25 - 11:11
Otsailak 25 eta martxoak 30, beste bi greba egun Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
"Gipuzkoako historian sektore gatazka luzeenaren konponbidean aurrera egiteko" bilera bat deitzea eskatu dio ELAk Foru Aldundiari.
2021/02/23 - 16:13
ELAk greba eguna deitu du zaintza arloan martxoaren 4rako Nafarroan
Sindikatuak zaintza sektorearen publifikazioa eta Nafarroarako egoitzen hitzarmena eskatu ditu.
2021/02/23 - 15:33
Positiboek nabarmen egin dute behera adinekoen egoitzetan
Une honetan 28 kasu aktibo daude Euskadiko egoitzetan. Aldundiak bisita eta irteeretarako protokolo malguagoak prestatzen ari dira.