Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Publikoko langileen % 78,5ek jaso dute txertoaren lehen dosia EAEn

Bigarren dosia, berriz, % 28,4k hartu dute. Osasun pribatuan % 32,6k jaso dute lehenengo dosia, eta Ertzaintzan % 47,6k.
Erizain bat txerto bat prestatzen
Erizain bat txerto bat prestatzen. Argazkia: EFE

Osakidetzako langileen % 28,4k jaso dute dagoeneko txertoaren bigarren dosia, eta % 78,5ek lehena. Osasun pribatuan, berriz, % 32,6k jaso dute lehenengo dosia, eta Ertzaintzan % 47,6k.

Astelehen honetan Osasun Sailak emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak 195.560 txerto jaso ditu: 149.760 Pfizer etxearenak, 7.900 Modernarenak eta 37.900 AstraZenecarenak.

Bigarren dosirako, baina, Pfizerren 22.236 txerto, Modernaren 2.950 eta AstraZenecaren 18.950 gorde dituzte. Guztira, beraz, 44.136 txerto gorde dituzte. Azken zazpi egunetako txertaketari dagokionez, Pfizerren 16.830 dosi, Modernaren 650 eta AstraZenecaren 10.000 erabili dituzte.

Orotara, 129.340 txerto jarri dituzte gaur arte Osakidetzako profesionalek: 120.429 Pfizerrenak, 4.770 Modernarenak eta 4.141 AstraZenecarenak. Horrek esan nahi du 47.238 pertsona daudela immunizatuta EAEn, txertoaren bi dosiak jaso ostean.

Bestalde, zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta profesionalen % 96,3k jaso dute covid-19aren aurkako txertoaren bigarren dosia, eta % 97,3k lehena, Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X