Adinekoentzako egoitzak
2022/10/07 - 19:19
LABek zazpi greba egun deitu ditu Bizkaiko zaharren egoitzetan
Zentroetako 5.000 langileen "lan-baldintzak parekatzea eta ratio duinak ezartzea" eskatu die Aldundiari eta patronalei.

2022/10/07 - 12:27
Espainiar Estatuko egoitzetan covid-19agatik hildakoen familia guztiak entzuteko agindua eman du Fiskaltzak
Estatuko Fiskaltza Nagusiak hilabete eman die Fiskaltza guztiei informazioa bidaltzeko. Hain zuzen, jakin nahi du zenbat ikerketa eginbide abiatu diren erkidego bakoitzean, Ministerio Publikoak zenbat salaketa eta kereila aurkeztu dituen, eta zenbat prozedura judizial dauden tramitazioan.
2022/09/26 - 16:22
Hasi da txertaketa bikoitza EAEko adineko zentroetan
Covid-19ari eta aldi berean gripeari aurre egiteko txertaketa gaur hasi da adinekoen egoitzetan. Covid-19aren aurkako laugarren txertoa da gaur jartzen hasi direna. 65 urtetik gorako edonork ere txanda eskatu dezake dagoeneko.
2022/09/23 - 16:16
Astelehenean hasiko da EAEn gripearen eta covidaren txertaketa adinekoen egoitzetan
Aurten gripeak kezka handia eragiten du, azken bi urteetan gripe kasu gutxi izan ondoren. Hego hemisferioan aurten gertatutakoa ikusita, adituek uste dute ohiko gripeak indartsuago joko duela.
2022/09/19 - 17:15
ELAk Gipuzkoako egoitzen hitzarmena inpugnatuko du, diskriminatzailea eta antisindikala dela iritzita
Sindikatuaren zerbitzu juridikoek uste dute hitzarmeneko zenbait puntu "legearen aurkakoak" direla, eta auzitegi gorenari eskatu diote "indargabetu dezala hitzarmenari atxikitzeko epea", epaia ebatzi arte.

2022/09/16 - 16:29
ELAk grebara deitu du urriaren 4an, 5ean eta 6an Bizkaiko adinekoen egoitzetan
Sindikatuak protestak areagotu ditu, bere arabera, patronalek uko egin dietelako negoziazio mahaia osatzeko deialdiei.
2022/09/16 - 14:05
Covid-19aren kontrako laugarren dosia jasoko dute 167.500 nafarrek
Osasun Departamentuak urriaren 10ean abiatuko du txertaketa kanpaina modu orokorrean; adinekoen egoitzetan, irailaren 26an hasiko da. 60 urtetik gorakoek eta gaixotasun larriren bat dutenek SMS mezua jasoko dute, hitzordua kudea dezaten.