UGTk, "bakarka", eraginkortasun mugatuko hitzarmen bat sinatuko du Gipuzkoako egoitzetan
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hitzarmen berri bat "bakarka" sinatuko du UGT sindikatuak. Aurten % 6,5eko soldata igoera jasotzen du hitzarmenak, eta 2024an % 13,5eko igoera izan daitekeela eransten du. Hala ere, eraginkortasun mugatuko hitzarmena da; izan ere, UGTk bakarrik langileen ordezkaritzaren % 9 du sektorean.
Gauzak horrela, gutxiengo sindikalak eta sektoreko patronal gehienek sinatutako akordioa kritikatu du ELAk. Sindikatu abertzaleak % 60ko gehiengoa du, eta akordioa "antidemokratikotzat" jo du. Bestalde, LABek ia % 20ko ordezkaritza du, eta gertatutakoa "oso larria" dela uste du.
Negoziazio mahaiaren azken bilera egin dute gaur, Donostian. "Erantzukizunagatik" akordioa sinatuko dutela iragarri du UGTk ohar batean, "sektore oso feminizatu batean lan-baldintza duinak bermatzea" delako.
Marili Granado UGTko ordezkariak ohartarazi duenez, gutxiengoan sinatuta dagoenez, akordioak eraginkortasun mugatuko hitzarmen bat ekarriko du. Ondorioz, langile bakoitzak enpresari adierazi beharko dio, hitzarmenarekin bat egiteko borondatea, igoera horiek aplikatzeko.
ELAren ahotan, UGTrekin adostutako akordioa "antidemokratikoa" da. Agiri batean salatu duenez, beharginen % 90 baino gehiagori "bizkarra eman" diete, eta "patronalen patrikak betetzeko soilik balioko du".
Sindikatu abertzalearen esanetan, "lau urtetan egindako borrokari" lepoa eman dio UGTk. ELAk gogorarazi duenez, 262 greba egun egin dituzte langileek. Akordioak "soldata arrakala areagotuko du, gizonezko sektoreekin alderatuz, baita sektore bereko enpresen artean ere", erantsi du.
Negoziazio mahaian "gertatutakoa oso larria da", salatu du LABek. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari akordioa ez babesteko eskatu dio, "emakume langilez barre egitea delako, ehunka greba egunen ondotik".
Gaur, negoziazio mahaian eskainitakoa "ez zen nahikoa", azaldu du LABek. "Kontra proposamena" egiteko asmoa agertu dute sindikatu abertzaleko ordezkariek, baina "ez dute horretarako aukerarik eman, eta eraginkortasun mugatuko akordio bat sinatzeari ateak zabaldu dizkiote".
Zure interesekoa izan daiteke
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.
Argindarra ekoiztearen gaineko zerga progresiboki murriztuko dute, eta 2028an desagertuko da
Prozesua 2026ko hirugarren hiruhilekoan hasiko da, % 30eko murrizketarekin.