ELAk deituta, bost greba egun abiatu dituzte Bizkaiko zahar etxeetan
ELA sindikatuak deituta, Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek greba egingo dute gaur hasi eta ostiralera bitarte —aurrez, bederatzi greba egin dituzte—. Sektorearen publifikazioa aldarrikatzeko eta langileentzat baldintza hobeak eskatzeko egingo dituzte lanuzteak. Deitzaileen iritzian, "negozioa pertsonen gainetik" jartzen ari dira bai Bizkaiko Foru Aldundia, eta baita, GESCA, LARES eta ELBE patronalak ere. Datu bat eman dute: patronalek 255 milioi euro jaso dituzte azken urtebetean, eta langileen erosteko ahalmenak % 16,5eko galera metatuta izan du.
Zentzu horretan, ELAk salatu du patronalaren proposamen bakarrak "soldatak izoztea, lehenengo egunetik langileak ez ordezkatzea edo zaintzarako langile gehiago ez kontratatzea" direla. Bizkaiko Foru Aldundiari, berriz, sektoreko "beharrizanei eta errealitateari bizkar emanda propaganda" egitea egotzi dio. "255 milioi euro gehiago ematen dizkie sektoreko enpresei, etekinak handitzeko", esan du zentral abertzaleak.
Halaber, sindikatuak deitoratu du erakundeak nahiz patronalak genero ikuspegia albo batera uzten ari direla. "Feminizatutako sektorea izanik, emakumeon lana ez da behar bezala baloratzen, eta ikuspegi horrekin jokatzen dute patronalak, Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak", azaldu du ohar batean.
Hori dela eta, mobilizazioa "ezinbestekotzat" jo dute langileek, lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.