Afganistan
2021/07/02 - 21:42
AEBko tropek Afganistango aire-base handienetik alde egin dute
AEBko tropak irailaren 11rako erretiratuko dira Afganistanetik. Talibanen erasoen gorakadarekin alde egin dute Bagrameko aire-basetik.
2021/06/18 - 13:40
82,4 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu 2020an, inoiz baino gehiago
Azken bederatzi urteetan etengabe igo da beren etxetik ihes egin behar izan dutenen kopurua, iaz goia jo arte. Pandemiak ez du joera aldaketarik eragin.
2021/06/09 - 11:11
GKE britainiar bateko hamar desminatzaile hil dituzte Afganistanen
The HALO Trust gobernuz kanpoko erakunde britainiarreko hamar desminatzaile hil eta beste 14 zauritu dituzte erasoan. Afganistango Gobernuak talibanei leporatu die erasoa.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/04/13 - 21:39
AEBko tropak irailaren 11rako erretiratuko dira Afganistanetik
Erretiratzea maiatzaren 1ean egitea adostu zuten Donald Trumpen Gobernuak eta talibanek, baina Joe Bidenek epe hori atzeratzea erabaki du orain.
2020/11/29 - 13:09
30 hildako baino gehiago eta 50 zauritu inguru Afganistango bi atentatutan
Zaurituak, horietako lau larri, osasun instalazioetara eraman dituzte tratamendua jasotzeko. Talde terrorista batek ere ez du bere gain hartu eraso bakar bat ere.
2020/11/18 - 07:39
AEBk Afganistanen eta Iraken dituzten tropak murriztuko dituzte, urtarrilean
Soldadu kopurua gutxituko dute, baina oraingoz ez dira erretiratuko. Gaur egun, AEBk 4.500 militar dituzte Afganistanen eta 3.000, Iraken.
2020/11/02 - 14:39
22 hildako eta 22 zauritu Kabulgo Unibertsitateko eraso armatuan
22 pertsona hil dira (haien artean 3 erasotzaileak) eta beste 22 pertsona zauritu dira Kabulgo Unibertsitateko erasoan. Oraingoz, matxino talde batek ere ez du erasoa bere gain hartu.
2020/03/06 - 13:53
Gutxienez 27 hildako, Afganistango lehen ministroaren ekitaldi baten aurkako erasoan
Aganistango lehen ministroa, Abdula Abdula, onik atera da atentatutik, eta talibanek ukatu egin dute edozein inplikazio.
2020/02/29 - 21:00
AEBren eta talibanen arteko akordioak bi hamarkadako gerra itxi du
Akordioak tropak ateratzeko egutegia martxan jarri du. Talibanek negoziazio politikoa hasiko dute Kabulgo gobernuarekin.
2020/02/29 - 20:28
AEBek talibanekin bake akordioa sinatu dute Afganistan inbaditu eta 19 urte geroago
Nazioarteko tropak herrialdetik ateratzea aurreikusten du akordioak. Gainera, martxoaren 10ean 5.000 matxino eta Afganistango segurtasun indarretako 1.000 kide askatuko dituzte.
2019/09/29 - 01:21
Hauteskunde egunak 32 hildako eta 123 zauritu utzi ditu Afganistanen
113 atentatu izan dira. Talibanek 64 eraso bere gain hartu dituzte. Hauteskundeetako behin-behineko emaitzak urriaren 19an emango dituzte jakitera.
2019/09/17 - 19:44
Talibanek ia 50 pertsona hil dituzte bi atentatutan, Afganistanen
Biktima gehien utzi dituen erasoa Charikar hirian izan da, Paruan probintzian, Ashraf Ghani Afganistango presidentearen hauteskunde kanpainako ekitaldi batean.
2019/09/03 - 13:52
21 hildako Kabulen, atzerritarren gune batetik gertu izandako atentatu batean
Horretaz gain, 119 pertsona ere zauritu dira erasoan. Lehergailuz betetako traktore bat erabili dute talibanek atentatuan.
2019/08/18 - 16:38
63 hildako eta 182 zauritu Kabulen, ezkontza batean egindako atentatuan
Estatu Islamikoak erreibindikatu du eraso suizida.
2019/08/01 - 11:09
Hamza bin Laden hil da, Osama bin Ladenen semea eta Al-Qaidako buruzagia
Azken bi urteetan hil omen zen eta estatubatuarrak ei daude heriotzaren atzean, AEBko inteligentzia zerbitzuetako iturriek NBC telebista kateari esan diotenez.
2019/01/21 - 22:17
Eraso taliban batek 100 hildako baino gehiago utzi ditu Afganistanen
Talibanek erasoa bere gain hartu dute. Miliziano talde batek base militar bati eraso egin dio. Gutxienez hiru erasotzaile hil dira.
2019/01/06 - 20:30
Gutxienez 40 meatzari hil eta beste 10 zauritu dira Afganistanen luizi baten ondorioz
Zauritu gehienak oso larri daude, eta litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea.
2018/12/18 - 11:29
80 kazetari hil, 348 kartzelatu eta 60 bahitu dituzte 2018an
Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak bildutako datuen arabera, aurtengoa 'bereziki odoltsua' izan da, hildako kazetarien kopuruak % 8 egin baitu gora.
2018/11/21 - 00:09
Eraso suizida batek 50 hildako eta 72 zauritu utzi ditu Kabulen
Matxino bat immolatu egin da ezkontza areto batean, akademiko erlijiosoak eta ulemak Korana irakurtzen ari ziren bitartean.