Afrika
2024/10/12 - 00:37
Saharar gazteek okupazioaren eta errefuxiatuen kanpalekuen errealitatea ezagutarazi nahi dute
Mendebaldeko Sahara okupatuari elkartasuna adierazteko, gazteen nazioarteko foroa zabaldu dute Bilbon, han eta hemen bizi direnen parte-hartzearekin.
2024/10/02 - 16:19
15 urte ''Alakrana'' bahitu zutela
Bermeoko 'Alakrana' atunontzia bahitu zuten Somalian. 47 egunez egon zen piraten eskuetan. Kezka handiko uneak izan ziren, batez ere Bermeon, bertakoak baitziren arrantzale gehienak.
2024/09/20 - 21:14
Justiziak bertan behera utzi du etorkin adingabeak artatzeko Kanarietako Gobernuaren protokoloa
Kanarietako Gobernuak argitaratutako protokoloaren arabera, adingabeen tutoretza, hasiera batean, Estatuari dagokio, eta ohartarazi du ez dituela bere harrera-zentroetan onartuko, behar bezala identifikatuta iristen ez badira.
2024/09/10 - 16:45
Marokoko uholdeek 18 hildako utzi dituzte, tartean espainiar bat
Saharako basamortuan izandako euri-jasek gutxienez 18 hildako utzi dituzte Marokon. Marokoko Meteorologia Zuzendaritza Nagusiak alerta laranja berrezarri du euriteek egunotan kaltetutako guneetan.
2024/08/29 - 12:43
Sanchez migratzaileak kanporatzearen alde azaldu da mafiei "mezu argia" bidaltzen dielako
Espainiako Gobernuko presidenteak Senegalen nabarmendu duenez, "ezinbestekoa" da modu irregularrean heldutako migratzaileak euren sorterrira itzularaztea. Aurrez, Mauritanian, immigrazioa "beharrizana" zela esan zuen. Borja Semperrek (PP) arin erantzun dio, eta jarrera aldatzen ibiltzea egotzi.
2024/08/28 - 23:28
Sanchezek lankidetza beharra aldarrikatu du migrazio gaietan Mautiraniako, Gambiako eta Senegalgo bidaietan
Espainiako presidenteak migrazio zirkularra sustatzeko akordio bat iragarri du Mauritanian, eta "mafien" aurka egiteko lankidetza Gambian.
2024/08/25 - 23:48
Al Qaidaren eraso batek gutxienez 100 hildako eta 140 zauritu utzi ditu Burkina Fasoko iparraldean
Al Qaidako ehunka kide, armak eskuan, Barsalogho hirian sartu eta tiroka hasi dira. Herritarrak lubakiak egiten ari ziren armadaren laguntzarekin, jihadistei aurre egiteko. Arma-biltegi bat eta anbulantzia bat lapurtu dute erasotzaileek. Iturri batzuen arabera, hildakoak 200 ere izan daitezke.
2024/08/23 - 19:32
Historiako bigarren diamante handiena topatu dute Botswanan
2.492 kilate dauzka eta Botswanako meategi batean topatu dute. 36 milioi euro baino gehiagoko balioa izan dezake. 1905etik ez dute halakorik atera. Orduan topatu zuten Hegoafrikan inoiz topatu den diamanterik handiena, 3.000 kilatekoa.
2024/08/16 - 19:44
Tanzaniak masaiak kanporatu nahi ditu Ngorongoroko erreserbatik turismoa sustatzeko
Masaiak Ngorongoro Kontserbazio Eremutik ateratzera behartzeko, Gobernuak murrizketa handiak egin ditu ezinbesteko zerbitzu publikoetan, beharrezko osasun zerbitzuak barne, eta murrizketa zorrotzak ezarri dizkie bizirauteko baliabideei.
2024/08/16 - 09:42
Mpox edo tximino-baztangaren aldaera larrienaren lehen kasua atzeman dute Afrikatik kanpo, Suedian
'Clade 1' aldaera latzagoa eta kutsagarriagoa da, eta horren agerraldiagatik ezarri du Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko osasun-larrialdia. Nazioartearen erantzun bateratua eskatu du, baina alarmismorik ez.
2024/08/14 - 21:51
MOEk nazioarteko larrialdia ezarri du berriro, mpox edo tximino-baztanga dela eta
Gaixotasun hori nazioarteko osasun-mehatxu bihurtzen den bigarren aldia da bi urtean. Aurreko alerta hori iazko maiatzean altxatu zen, eritasunaren hedapena geldiarazi ondoren.
2024/08/14 - 14:34
Arriskutik kanpo daude Gurutzetan ospitaleratutako aita eta seme getxoztarrak, Tanzanian istripua izan ostean
Abuztuaren 4an Tanzanian gertatu zen trafiko istripuan familia bereko ama eta alaba hil ziren. Aita-semeak, zaurituta, Nairobiko ospitale batera eraman zituzten.
2024/08/14 - 14:07
Tanzanian zauritutako eta Gurutzetara lekualdatutako aita-semeak arriskutik kanpo daude
Aita Traumatologia Zerbitzuaren ardurapean dago; semea, berriz, Bizkortze Unitatean dago, eta bere egoera egonkorra da. 15 urteko mutikoak politraumatismoa du aurpegian eta toraxean.
2024/08/08 - 09:59
Albiste izango dira: Puigdemonten itzulera, Peronaren heriotza eta Argintxonaren hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/07 - 14:10
Getxoko familiako aitak sendagiria jaso du, eta semeak larri jarraitzen du Nairobiko ospitale batean
Ibigailuaren gidaria ere hil egin da, EITBk jakin duenez. Bien bitartean, Jeep-istripuan hildako ama-alaben gorpuak ahalik eta azkarren aberriratzeko lanean ari dira erakundeak. Ngorongoroko parke naturalean dagoen kraterraren inguruan izan zen ezbeharra, igande arratsaldean.
2024/08/07 - 10:21
Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/06 - 20:09
Tanzaniako istripu tragikoak Areetako familia bat kolpatu du
Hildakoak Elena Renteria (ama), Bilboko epaitegietako langilea, eta Ines Lomas (alaba) dira; zaurituak, berriz, Iñigo eta Ignacio Lomas, aita eta semea, hurrenez hurren.
2024/08/06 - 17:01
Ngorongoroko kraterra ez da bereziki arriskutsua, gida turistikoen arabera
Tanzaniako toki turistikoenetakoa bisitatzeko jeepetan sei pertsona joaten dira gehienez, eta familia bizkaitarra kolpatutako istripua zerbait puntuala da.
2024/08/06 - 15:53
Horrelakoa da Getxoko ama-alabak istripuan hil diren Tanzaniako Ngorongoro kraterra
Bi emakume bizkaitar, ama-alabak, igandean hil ziren, Tanzanian jazotako istripuan. Ibilgailua Ngorongoroko parke naturaleko mendi-bideetan barrena zihoala erori zen, kraterraren inguruan.
2024/08/06 - 14:37
Bi emakume bizkaitar, ama-alabak, hil dira Tanzaniako parke natural batean jazotako istripuan
Biak Afrikako herrialdean bidaiatzen ari ziren Getxoko Lomas-Renteria familiako kideak dira. Aita-semeak zauritu dira ezbehar berean, eta Nairobiko ospitale batera eraman dituzte.