Agurain
2025/05/30 - 22:16
Txingor eta haize ekaitz bortitzak Arabako Lautada eta Gasteiz hiriburua astindu ditu
Gasteizko suhiltzaileek 25 irteera egin behar izan dituzte, batez ere ur-putzu handiak sortu eta ura lokal eta lonjetan sartu baita, hustubideek ezin zutelako euri guztia jaso.
2025/05/30 - 10:10
Gau tropikala Euskal Herrian
Bart 20 gradutik gora ibili dira termometroak: urteko gaurik beroena izan da.
2025/05/28 - 11:46
Asironek eta Aburtok gainditu dute, baina Etxebarria eta Goia ez dira 5era heldu, gutxigatik bada ere
Herritarrek ederto ezagutzen dituzte hiriburuetako alkateak, baina hori ez dator bat alkateen gaineko balorazioarekin. Iruñekoak eta Bilbokoak baino ez dute gainditu; Tolosak jaso du balorazio onena udalerrien artean, alkateak 6,9 puntu lortu ditu.
2025/05/17 - 13:15
Lapurretan egin dute Arabako dozena batetik gora industria pabiloitan gau berean
Ostiralean izan ziren lapurretak Agurainen, Legution, Gamarran eta Adurtzan, eta, besteak beste, dirua, eguzki-panelak, auto bat eta txatarra ostu dituzte.
2025/05/08 - 20:08
Agurain eta Legasako Arcelor Mittalen lantegietan egindako grebak "ekoizpena geldiarazi du" ELAren arabera
Ostegunean lehen protesta jardunaldia egin dute, bi lantegietako ia langile guztiak kaleratuko dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka protesta egiteko. Ostiralean bi orduko lanuztea egingo dute.
2025/05/07 - 13:15
Trinitarios gazte-taldea desegin dute Araban, beste 3 kide atxilotuta
Atxiloketetako bi Gasteizen izan dira, eta bat Agurainen, eta guztiei talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete.

2024/12/30 - 18:58
2025erako lan erregulazio espediente berria adostu dute Arcelor Mittaleko zuzendaritzak eta sindikatuek
Instalazioak geldituz gero aplikatuko da espedientea. AMDS Processing-eko langileen % 40ri, Etxebarriko plantakoen % 40ri eta Lesakako lantegikoen % 35i eragingo die, besteak beste.
2024/11/30 - 17:50
Mugimendu feministek protesta egin dute Araian, asteartean Agurainen gertatutako sexu erasoa salatzeko
19 urteko mutil batek bikotekide ohia ustez bortizki jo eta bortxatu zuen, harengana ez hurbiltzeko zeukan agindua urratuz. Gasteizko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko epaitegiak behin-behineko espetxealdia agindu zuen ustezko erasotzailearentzat.
2024/03/14 - 12:12
Trinitarios taldeko zortzi kide atxilotu dituzte Euskadin
Atxiloketak Gasteizen eta Agurainen eta Arrasaten egin dituzte. Besteak beste, erakunde kriminaleko kide izatea, pertsonen aurka egitea, armak legez kanpo edukitzea, osasun publikoaren aurka egitea eta iruzur egitea egotzi zaie.
2024/01/24 - 12:13
Emakume bati sexu erasoa egin diote Aguraingo enpresa batean
Sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute ostiral honetan, 19:00etan, Aguraingo San Juan plazan.
2024/01/09 - 09:10
Albiste izango dira: Plastikozko pelletak, musukoa osasun zentroetan eta izotza barnealdean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/09 - 12:32
Agurainen izandako sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute
Erasoa urriaren 3an gertatu zen. Biktima Txagorritxura joan zen, eta sexu-delituen protokoloa aktibatu zen. Salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak delitu horren ustezko egilea nor den jakitea lortu du, eta Gasteizen atxilotu dute.
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/11/24 - 14:11
Agurainen auto batek harrapatutako 17 urteko txirrindularia hil egin da
Atzo A-3138 errepidetik Eginorantz bizikletan zihoala harrapatu zuen ibilgailu batek mutila.
2023/11/23 - 20:11
17 urteko mutil bat oso larri zauritu da Agurainen, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da, adingabea Eginorantz bizikletan zihoala. Biktima Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

2023/07/13 - 22:50
Jon Izagirrek Tourrean lortutako garaipenak senitarteko eta lagunak hunkitu ditu Ormaiztegin eta Agurainen
Ormaiztegi (Gipuzkoa) da Izagirreren jaioterria eta azken urteetan Agurainen (Araba) bizi da. Azken horretan txirrindulariaren aita elkarrizketatu du ETBk. Ospakizun bikoitza izan dute Jonen etxean; izan ere, Iraia alabak lau urte bete ditu gaur.

2023/07/10 - 21:22
Harriak 8.422 lursailetan eta 7.643 hektareatan kalteak eragin ditu Araban, batez ere zereal-laborantzan
Kalte nagusiak Gasteizen eta Arabako Lautadan utzi ditu, baina harri-jasak Gaubean, Añanan, Kuartangon eta Izkiko Parke Naturalaren magalean, Arraia-Maeztun eta Apilaizen ere bota zuen.
2023/05/31 - 18:46
Kamioilari bat hil da Agurainen izandako istripuan
A1 autobia itxi behar izan dute, eta bypassa ezarri dute A3138 errepidetik. Beste bi pertsona zauritu dira ezbeharrean. Zaurituetako bat anbulantzian Santiago Ospitalera eraman dute, eta bestea helikopteroan Txagorritxura.
2023/05/25 - 15:32
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizera eraman du 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarria
Aste hasieran Bilbotik, Bergaratik eta Aguraindik abiatutako zutabeek Arabako hiriburuan egin dute bat eta kale nagusiak zeharkatu dituzte. Legebiltzarreko taldeei euren eskakizunak helarazi dizkiete. Salatu dutenez, 40.000 alargunen pentsioak ez dira 700 eurora heltzen.

2023/05/23 - 12:02
Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pentsiodunak Gasteizera egiten ari diren martxara
Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera ziren beste bi zutabeak. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".