Arcellor Mittalek atzera bota du Legasa eta Aguraingo fabrikei eragingo zien enplegu-erregulazioko espedientea
Nafarroako Lan Auzitegian egin duten bitartekaritza saioan eman du jakitera erabakia zuzendaritzak. Legasako fabrikan gehiengoa duen UGT sindikatuak bertan behera utzi du deituta zegoen greba.
Eenplegu-erregulazioko espedientearen harira egindako protestak.
Arcelor Mittalen zuzendaritzak bertan behera utzi du Legasako (Nafarroa) eta Aguraingo (Araba) lantegiei eragingo zien enplegu-erregulazioko espedientea, astelehen honetan iragarri duenez. Ondorioz, uztailaren 1etik aurrera egitekoa zen greba mugagabea ere bertan behera gelditu da.
Nafarroako Lan Auzitegian elkartu dira zuzendaritza eta parte soziala astelehen honetan, greba deialdiaren harira bitartekaritza saio bat egiteko. Zuzendaritzak bertan jakinarazi du EEEa atzera botatzeko erabakia, Legasako lantegian gehiengoa duen UGT sindikatuak jakinarazi duenez.
Sindikatuek greba mugagabea deitzea erabaki zuten, negoziazio-mahaiaren azken bileraren ostean. Bilera horretan, Arcelor Mittalek amaitutzat eman zuen EEEaren negoziazioa, akordiorik gabe, eta iragarri zuen Legasako zentrotik kaleratuko zituzten 33 langileei legezko gutxieneko kalte-ordaina emango zitzaiela, erretiroa aurrez hartzeko eta lekualdatzeak egiteko aukerarik gabe. Greba asteazkenean, uztailaren 1ean, zen hastekoa.
UGTren iritziz, EEEa atzera botata enpresak “tazituki onartzen du negoziazio-mahaiko negoziazioan aho batez adierazitakoa: enpresaren aldebakarreko erabakiak Nafarroako zentroko langileei bakarrik eragiten ziela; izan ere, beste zentroarentzat (Agurain) plantilla handitzea ahalbideratuko zion inbertsio-plan bat egingo baitzen”.
Zuzendaritzaren iragarpenaren ondoren, UGTk greba mugagabea bertan behera uztea erabaki du. Baina azpimarratu du taldeak Legasan duen zentrorako enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztuz gero, "langile guztien interesak defendatzen jarraituko” duela, "negoziazioan zehar inolako aukerarik baztertu gabe, enpleguari eta industria-jarduerari eustea bermatzeko helburuarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.