Aiarako kuadrilla
2020/07/22 - 18:48
Tubacexeko zuzendaritzak 150 kaleratze aurreikusi ditu Laudion eta Amurrion
ELAk eta LABek salatu dute ez dagoela arrazoi ekonomikorik horretarako, eta Tapia sailburuari aurpegiratu diote atzo langileak babestu ez izana, eta baita konpainiaren erabakia kritikatu ez izana ere.
2020/07/22 - 17:27
150 lanpostu kolokan daude Tubacex enpresako Laudio eta Amurrioko lantegietan
Ziurgabetasuna da Tubacexeko langileen kezka nagusia, 150 langile kaleratzeaz gain, baldintzak ere okertuko ote diren susmoa dute.
2020/07/22 - 10:32
Tubacexek Amurrio, Laudio eta Aceralavako enpresa batzordeak deitu ditu gaurko
Konpainiak egin nahi duen berregituraketa-planean 500 langile inguru kaleratzea aurreikusten da.
2020/07/10 - 15:12
Taldeak Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuen zulo gisa
Ikerketari maiatzean ekin zion Ertzaintzak, lapurretetan eta droga-trafikoan espezializatutako hainbat delitugileren arteko harremanaz susmatuta.
2020/07/10 - 15:00
Ugaon eta Amurrion drogekin trafikatzen zuen gaizkile-talde bat desegin dute
Hiru gizonek osatzen zuten gaizkile-taldea, eta 25 arma zituzten legez kanpo. Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuten zulo gisa.
2020/06/24 - 11:56
Amurrioko herritarrek San Joan sua Internet bidez jarraitzeko aukera izan dute
Amurrioko San Joan sua online eskaini dute bart gauean, herritar guztiek jarraitu ahal izan dezaten.
2020/06/08 - 15:37
Sondikan, Gurutzetan eta Okondon egindako erasoak salatu dituzte EAJk eta PSE-EEk
Alderdi abertzaleak jarduera "onartezin" horiek bertan behera uzteko eskatu du berriro, eta eraso horiek gaitzesteko eskatu dio EH Bilduri.
2020/05/28 - 22:23
Amurrioko Tubos Reunidosen bost hilabeteko lan-erregulazioa ezarriko dute
Ekainaren 1etik urriaren 31ra egongo da indarrean eta langileen gehiengoari eragingo dio. Sindikatuekin adostu ez dutela eta soldata-osagarririk izango ez dela salatu du LABek.
2020/05/05 - 16:43
Langile bat hil da Aiarako baso batean, pinu bat gainera erorita
Biktimak 40 urte zituen eta Zeanuriko bizilaguna zen. Ezbeharra Luiaondo kontzejuko baso batean gertatu da.
2020/04/23 - 14:27
Tubacexek sei hilabetera arteko lan erregulazioa ezarri du langile guztientzat
Gainera, langileek ez dute osagarririk jasoko, zuzendaritza eta beharginen ordezkariak ez direlako ados jarri.
2020/04/17 - 12:07
24 orduko geldialdia Talleres Berasategi enpresan, atzo hildako beharginagatik
Gainera, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bost minutuko isilunea deitu du 19:00etarako, eta ondoren lapikokada bat egingo dute.
2020/04/05 - 21:13
52 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, bikotekideri eraso egitea leporatuta
Larunbatean egin zion eraso, 21:00etan, eta emakumezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, zauriak sendatzera.
2020/04/01 - 19:08
47 positibo atzeman dituzte Gasteizko Mercedesen, eta bost Tubos Reunidosen
Gainera, ELAk salatu duenez, beste enpresa arabar batzuetan ere kasu "andana" dago.
2020/03/30 - 20:46
Adostutako aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztuko du Tubos Reunidosek
Zuzendaritza eta enpresa-batzordea akordiora iritsi dira, aldi baterako lan-erregulazioa aurkezteko. Lantegietan beharrezkoak diren jarduerek bakarraik jarraituko dute martxan.
2020/03/27 - 18:24
Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Tubos Reunidosen aldi baterako lan-erregulazioa
Siderurgia enpresak ekoizpena eten zuen pixkanak hilaren 17tik aurrera Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.
2020/03/25 - 21:21
Adineko pertsona bat hil da koronabirusagatik Laudioko zahar-etxean
Araban, Aldundiaren egoitza-sarean 13 kasu positibo daude; zazpi lagun daude ospitaleratuta.
2020/03/17 - 22:30
Langileek ekoizpena gelditu dute Sidenor, Tubacex, Tubos Reunidos eta Aernnovan
Aipatu enpresek Basauri, Laudion, Amurrion, Trapagan eta Berantevillan dituzten lantegietan produkzioa aldi baterako etetea erabaki dute, koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta.
2020/03/06 - 14:22
Martxoaren 8rako protesta ekitaldiak Araban
Kontsultatu hemen 2020ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministek Arabako zenbait udalerritan deitutako elkarretaratzeak.
2020/02/26 - 20:39
Murgako hondakin enpresako "lan baldintza negargarriak" salatu dituzte
Gogorarazi dutenez, astelehenean langile bat hil zen erreten bat aldatzen ari zenean, eta uste dute ez dela zentzuzkoa birziklapen lantegiko behargin batek lan hori egitea.
2020/02/26 - 19:55
Lan-istripuan hildako langilea gogoratu dute Murgan
Elkarretaratzea 'Zorroza Gestión de Residuos' enpresaren aurrean egin dute, Arabako Murga industrialdean, eta bertan parte hartu dute hildakoaren lankideek.