Aiarako kuadrilla
2019/01/08 - 21:21
Amurriok salatu egin du herriko familia baten aurka tiroz egindako erasoa
Erasoa jasan duen familiak esan du ez duela beldurrik, eta honakoa esan dio tiro egin zuenari: "Ez gara gure arbasoen etxetik joango eta ez diegu gure ideia politikoei uko egingo".
2019/01/08 - 19:56
Elkarretaratzea Amurrion, erasoa gaitzetsi eta familiari babesa adierazteko
Dozenaka lagun udaletxeko plazan elkartu dira erasoa gaitzesteko eta erasoa jasan duen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko.
2019/01/08 - 15:08
Amurrion ez da ez armarik ez egilerik agertu
74 urteko polizia erretiratu bat identifikatu du Ertzaintzak, erasoaren momentuan etxe inguruan ikusi zutelako.
2019/01/08 - 14:52
Amurrioko Udalak igandeko erasoa gaitzetsi eta egiletza argitzeko eskatu du
Bozeramaileen Batzordeak babesa eta elkartasuna adierazi dio erasoa jasan duen familiari.
2019/01/08 - 11:38
Josune Irabien: 'Arma labur bat erabili dute, baimenik gabe'
Amurrioko alkateak Radio Euskadin adierazi duenez, ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin izana "gertakari isolatu bat" da, baina, haren esanetan, "eraso oso larria".
2019/01/08 - 11:04
Beste eraso batzuk ere gaitzesteko eskatu dio Ortuzarrek ezker abertzaleari
Amurrioko 'gertakari larria' gaitzetsi du Andoni Ortuzarrek eta EH Bilduri eta Sorturi eskatu die beste eraso batzuk izaten direnean ere indar berdinarekin gaitzesteko.
2019/01/07 - 22:12
Amurrioko erasoaren ondotik izandako 'isiltasuna' kritikatu du Sortuk
"Alderdi Popularra, Ciudadanos eta Vox erakusten ari diren jarrerak ahalbidetzen du horrelako erasoak ematea", salatu du Arkaitz Rodriguezek.
2019/01/07 - 21:12
Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriaren aurka tiro egin dute
Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du, baina, oraingoz, ez dute inor atxilotu. 'Naiz' komunikabidearen arabera, polizia ohi bat omen da susmagarria. Sortuk manifestazioa deitu du biharko Amurrion.
2019/01/07 - 19:32
Arkaitz Rodriguez: 'Gure babesa agertu nahi diogu Amurrioko familiari'
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, ezker abertzalearekin lotutako familia baten baserriari nork egin dion tiro argitzeko. Ezker abertzaleak arrazoi politikoak ikusten ditu erasoaren atzean.
2019/01/07 - 14:42
Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriaren aurka tiro egin dute
Ertzaintzak inguruan bizi den polizia ohi bat identifikatu du erasoarekin lotura izan dezakeelakoan. Alabaina, oraingoz, ez dute inor atxilotu.
2019/01/06 - 16:17
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiaren laguna lantza batekin erasotzeagatik
Salaketaren arabera, biktima turismo bat gidatzen ari zen, ustezko erasotzailearen bikotekide ohiarekin, metalezko lantza batekin eraso ziotenean.
2019/01/03 - 15:33
Artziniegako Etnografia museoa itxita, diru arazoak medio
Artziniegako Artea Etnografia Elkarteak jakinarazi du, arazo ekonomikoak direla medio, ez dizkiola aurrerantzean museoaren ateak publikoari zabalduko.
2018/12/29 - 11:35
Hiru familia etxetik atera dituzte bart Laudion, sute baten ondorioz
Zorionez, ez da inor zauritu eta berriz ere itzuli ahal izan dira hiru orduren buruan. Teilatua kaltetuta geratu da.
2018/12/28 - 01:14
Sahararen aldeko elkartasun karabana martxoaren 2an aterako da Laudiotik
Aljeriako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren 185.000 sahararrei laguntzeko elikagaiak, sendagaiak eta eskolarako altzairuak eramatea da ekimenaren helburua.
2018/12/22 - 15:27
Laugarren sari batek 34 milioi euro utzi ditu Laudion
Laudion poza da nagusi 34 milioi egokitu baitira Laudion. 42206 zenbakia oso-osorik Casa Resa Administrazioan saldu da, 170 serie, hain zuzen ere.
2018/12/22 - 14:10
Laudioko Casa Resak 34 milioi euro banatu ditu
Gabonetako Loteriaren laugarren sari batek 34 milioi euro utzi ditu Laudion (20.000 euro dezimoko) eta Casa Resa Administrazioak handitasunez ospatu du.
2018/12/22 - 12:32
Laugarren sariek 34 milioi utzi dituzte Laudion, eta 220.000 Leioan eta Arrasaten
Laudioko Casa Resan saldu dute 42206 zenbakia oso-osorik. Dezimo hori duen pertsona bakoitzak 20.000 euro irabazi ditu. 67774 zenbakiak beste 200.000 euro utzi ditu Leioan eta 20.000 Arrasaten.
2018/12/22 - 12:31
42.206 zenbakia Laudioko Loteria Casa Resa Administrazioan saldu da
42.206 zenbakia bosgarren saria izan da. Laudioko Loteria Casa Resa Administrazioan sartu da eta dezimo bakoitzeko 18.000 banatu ditu.
2018/12/03 - 13:06
Abascal, eskuin muturra politika nazionalera eraman duen PPren ordezkari ohia
Santiago Abascal duela 42 urte jaio zen Bilbon, eta Euskadin bizi izan zen 34 urte bete arte. Orduko helburuak bete ezinda, Araba utzi eta Madrilera joan zen politika egitera.
2018/11/10 - 12:37
Aita eta semea atxilotu dituzte Laudion, kalean droga saltzeagatik
Atxilotu zituzten unean, kokaina eta haxix zatiak zeramatzaten aldean bi gizonezkoek. Haien etxean eta autoan ere sustantzi horiek aurkitu zituzten.