Aiarako kuadrilla
2018/11/03 - 15:33
Remirez: 'Ni berrezitzea nahi zuten, baina nire iritziei eustea lortu dute'
Kartzelatik irtendakoan, harrera egin diote Amurrion. Txiolariak iragarri duenez, presoen eskubideen aldeko borrokan jarraituko du (adierazpenak euskaraz eta gaztelaniaz).
2018/11/03 - 11:10
Alfredo Remirez aske geratu da, urtebeteko zigorra bete ostean
Terrorismoa goratzea leporatuta urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Larunbat eguerdi honetan harrera-ekitaldia egin diote txiolariari Amurrion.
2018/10/19 - 11:55
'Memoria Eraikiz', indarkeria matxistaren biktimei ahotsa eman nahi dien erakusketa
Mugarik Gabe GKEk eta HortzMuga Teatroak elkarlanean egin duten jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoa asteburuan estreinatuko da Amurrion. Aurrerago, beste toki batzuetan ikusgai izango da.
2018/10/16 - 12:42
Jorge Gabiola, Tubos Reunidoseko presidente berria, Guillermo Ulaciak dimititu ostean
Administrazio kontseiluak orain arte buruzagi izan denaren dimisioa onartu du, haren aroa amaitu dela iritzita.
2018/10/08 - 17:55
'Memoriaren plaza' erakusketa Laudion, urriaren 15etik 25era bitartean
Hainbat testigantzaz osatuta dagoen erakusketa ibiltaria begirada plural bat dela adierazi du Aintza Ezenarro 'Gogora' institutuko zuzendariak, aurkezpenean.
2018/09/29 - 15:41
Gasteizera joateko autobus zerbitzuagatik kexu dira Laudioko bizilagunak
Laudio eta Gasteiz artean konexio gutxi eta luzeegiak dituztela salatu dute, batez ere, ikastera edo lanera Gasteizen eguerdi partean sartzen diren pertsonentzat.
2018/08/23 - 18:50
Alta hartu du leptospira-kasuagatik ospitaleratuta zegoen bainulariak
Leptospira eragiten duen bakterioak Okondon kutsatu zituen ala ez aztertzea xede, lau lagun ospitaleratu zituzten, susmo hori zegoelako; alta hartu duen gaztea oraindik ospitalean zegoen bakarra zen.
2018/08/23 - 17:13
Leptospirosiak jotako gazteari alta medikua eman diote
Etxean da jada leptospira birusarekin kutsatutako gaztea. Atzo, osasun sailak baieztatu zuen gazte horren eta bere 4 lagunen egoerari jarraipena egiten ari zitzaiola.
2018/08/22 - 20:44
Leptospira gaitza antzeman diote Okondoko erreka batean bainatu zen gazte bati
Erietxean dago, baina hobera egiten ari da. Beste hiru lagun ere ospitalera eraman zituzten, baina dagoeneko senda-agiria eman diete.
2018/08/09 - 15:20
Elkarretaratzea egin dute Laudion, kamioi-gidari baten heriotza salatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuak Laudion elkarretaratu dira, kamioi-gidari baten heriotza salatzeko. Garraiolaria Urdulizen hil zen, gidatzen ari zen ibilgailu astuna iraulita.
2018/08/06 - 20:24
Kamioi-gidari bat hil da Urdulizen, ibilgailua iraulita
17:15 inguruan izan da ezbeharra Berango eta Urduliz lotzen dituen errepidean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
2018/08/05 - 16:15
Samindura handiz hartu dute Laudion mendizale gaztearen heriotzaren berria
Jon Urkijo Laburu, 25 urtekoa, Latiorro auzoan bizi zen. Laudioko futbol taldean jokatu zuen lesio bat izan zuen arte.
2018/08/05 - 13:06
Laudioko 25 urteko mendizale bat hil da Monte Perdidon
Larunbat arratsaldean hil da gaztea, tontorretik jaisten ari zela, erorikoa izan duenean.
2018/06/27 - 22:00
Tubos Reunidosek soldata %25 murriztea eskatuko die langileei
Enpresak Trapagarango Productos Tubulares fabrikan lan egiten duten langileei 40 eta 50 bitarteko enplegatu birjartzeak eta soldata %25 jaistea eskatu die.
2018/06/10 - 13:37
Jai giroan ospatzen ari dira Gure Esku Dagoren giza katea, Amurrion
Eguraldia lagun, musika eta dantza dira nagusi ekainaren 10ean gauzatzen ari diren giza katean.
2018/06/05 - 16:36
Garbiketa lanak aurrera diraute uholdeak izan ziren herrietan
Igande arratsaldeko ekaitzaren ostean normaltasuna berreskuratzen saiatzen ari dira uholdeak izan ziren herrietan. Euri jasak eragindako kalteak baloratzen jarraitzen dute.
2018/06/04 - 16:40
Kalte handiak eragin zituzten atzoko euri jasek
Atxondo,Bergara, Elorrio, Antzuola, Laudio eta Amurrio herrietan, besteak beste, eragin dituzte kalte handienak.
2018/06/04 - 16:33
Amurrion 35 l/m² bota zituen atzo ordubetean
20 familia baino gehiago izan dira kaltetuak eta galera guztiak bateratzeko lanetan da udala. Herriko dozena erdi gunetan sortu zituen arazoak ekaitzak.
2018/06/03 - 23:12
Uholdeak eragindako kalteak zenbatzen eta garbitzen aritu dira Amurrion
Euri-jasaren eragina berehalakoa izan da, eta bizilagunek ezin izan dute ezer egin. Suhiltzaileak berehala hurbildu dira gune kaltetuenetara.
2018/06/03 - 21:12
30 l/m2-ko baino gehiago bota du ordu erdian Amurrion (Araba)
Hala neurtu du Orozkon kokatutako Euskalmeteko estazio metereologikoak. Udalerria urpean geratu da euri-jasen ondorioz.