Aiarako kuadrilla
2018/08/22 - 20:44
Leptospira gaitza antzeman diote Okondoko erreka batean bainatu zen gazte bati
Erietxean dago, baina hobera egiten ari da. Beste hiru lagun ere ospitalera eraman zituzten, baina dagoeneko senda-agiria eman diete.
2018/08/09 - 15:20
Elkarretaratzea egin dute Laudion, kamioi-gidari baten heriotza salatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuak Laudion elkarretaratu dira, kamioi-gidari baten heriotza salatzeko. Garraiolaria Urdulizen hil zen, gidatzen ari zen ibilgailu astuna iraulita.
2018/08/06 - 20:24
Kamioi-gidari bat hil da Urdulizen, ibilgailua iraulita
17:15 inguruan izan da ezbeharra Berango eta Urduliz lotzen dituen errepidean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
2018/08/05 - 16:15
Samindura handiz hartu dute Laudion mendizale gaztearen heriotzaren berria
Jon Urkijo Laburu, 25 urtekoa, Latiorro auzoan bizi zen. Laudioko futbol taldean jokatu zuen lesio bat izan zuen arte.
2018/08/05 - 13:06
Laudioko 25 urteko mendizale bat hil da Monte Perdidon
Larunbat arratsaldean hil da gaztea, tontorretik jaisten ari zela, erorikoa izan duenean.
2018/06/27 - 22:00
Tubos Reunidosek soldata %25 murriztea eskatuko die langileei
Enpresak Trapagarango Productos Tubulares fabrikan lan egiten duten langileei 40 eta 50 bitarteko enplegatu birjartzeak eta soldata %25 jaistea eskatu die.
2018/06/10 - 13:37
Jai giroan ospatzen ari dira Gure Esku Dagoren giza katea, Amurrion
Eguraldia lagun, musika eta dantza dira nagusi ekainaren 10ean gauzatzen ari diren giza katean.
2018/06/05 - 16:36
Garbiketa lanak aurrera diraute uholdeak izan ziren herrietan
Igande arratsaldeko ekaitzaren ostean normaltasuna berreskuratzen saiatzen ari dira uholdeak izan ziren herrietan. Euri jasak eragindako kalteak baloratzen jarraitzen dute.
2018/06/04 - 16:40
Kalte handiak eragin zituzten atzoko euri jasek
Atxondo,Bergara, Elorrio, Antzuola, Laudio eta Amurrio herrietan, besteak beste, eragin dituzte kalte handienak.
2018/06/04 - 16:33
Amurrion 35 l/m² bota zituen atzo ordubetean
20 familia baino gehiago izan dira kaltetuak eta galera guztiak bateratzeko lanetan da udala. Herriko dozena erdi gunetan sortu zituen arazoak ekaitzak.
2018/06/03 - 23:12
Uholdeak eragindako kalteak zenbatzen eta garbitzen aritu dira Amurrion
Euri-jasaren eragina berehalakoa izan da, eta bizilagunek ezin izan dute ezer egin. Suhiltzaileak berehala hurbildu dira gune kaltetuenetara.
2018/06/03 - 21:12
30 l/m2-ko baino gehiago bota du ordu erdian Amurrion (Araba)
Hala neurtu du Orozkon kokatutako Euskalmeteko estazio metereologikoak. Udalerria urpean geratu da euri-jasen ondorioz.
2018/06/03 - 21:02
Urpean geratu dira EAEko hainbat udalerri ekaitzen ondorioz
Atxondo, Elorrio, Laudio edota Amurrio izan dira kaltetuenetakoak. Elorrion eta Antzuolan itxita daude errepideak. eitb.eus-eko erabiltzaileek bidalitako bideoetan ikus daitezke uholdeak.
2018/05/11 - 16:16
Zortzi pertsona artatu dituzte Amurrioko igerilekuan, kloro isurketa baten ondorioz
Halaber, 70 pertsona kiroldegitik irtenarazi dituzte, prebentzio neurri moduan.
2018/05/06 - 14:34
Ibarretxe: 'Hau lehen pausoa besterik ez da'
Lehendakariak haren jaioterrian, Laudion, antolatutako galdeketan eman du botoa gaur goizean.
2018/05/06 - 13:49
Gure Esku Dagok 22 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri
Partaidetza % 14,81ekoa izan da, beraz, guztira, 13.667 pertsonak hartu dute parte.
2018/04/30 - 10:28
Tximista batek tximinia bat apurtu du Laudion
Tximiniaren zatiak kalean aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainera erori dira. Ez du bestelako kalterik eragin, eta ez du inor zauritu.
2018/04/09 - 14:59
Jaurlaritza prest dago Tubos Reunidoseko lantegien bideragarritasunean laguntzeko
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren iritziz, alde guztiek lan egin behar dute: enpresak, langileek, jabeek eta akziodunek.
2018/04/05 - 12:36
658 kilo haxix atzeman dituzte Laudion, kamioi baten atoian ezkutatuta
Kamioiko gidari eta bidaiari bakarra zena, izatez bermeotarra, atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.
2018/03/06 - 18:11
Bikotekide ohiari eraso eta lapurtu egin dio gizon batek Urduñan
Erasotzaileari urruntze agindua ezarri diote. Araialdeko Mugimendu Feministak erasoa salatzeko mobilizazioak deitu ditu ostiralerako.