Aiarako kuadrilla
2022/05/31 - 21:29
Tren bat errailetik irten da Artomañan (Amurrio), baina bidaiari guztiak onik atera dira
Bilbo-Miranda Ebro ibilbidea egiten ari zen Alvia tren batek izan du istripua. Bagoi baten zati bat soilik atera da errailetik. Bidaiari asko ez dira ezbeharraz ohartu. Gainera, istripua abiadura txikian gertatu da.
2022/05/26 - 22:58
Gonzalo Faustmanen alaba trenak harrapatuta hil zen Laudioko geltokian 2016an
Laudion trenak harrapatuta hil egin zen 19 urteko neskaren aita da Gonzalo Faustman. Gonzalok salatzen du paso nibel eta tren pasagune asko geratzen direla oraindik eta arriskutsuak direla oso.
2022/05/22 - 16:41
2021eko Arabako txakolina aurkeztu dute Amurrion
2021eko Arabako txakolina dastatzeko prest dago. Igande honetan, Amurrion aurkeztu dute iazko uzta, eta aurtengo enbaxadorea izendatu dute, Maite Eskarmendi ETBko kazetaria. Sei upategik osatzen dute Arabako Txakolina Jatorrizko Deitura. Ardo zuria aitzakia hartuta, festa giroa izan da nagusi.
2022/04/28 - 15:01
Tubacexek 3,4 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan
Arabako enpresak nabarmendu du emaitzak hobeak izan zitezkeela, baina inflazio handiak eta hornidura-kateko tentsioek kalte egin dietela.
2022/04/25 - 12:04
Sute batek kalte handiak eragin ditu Laudioko zur-enpresa batean
Garrak 05:30 aldera piztu dira, ikertzen ari diren arrazoiengatik, Santa Cruz industrialdeko enpresa batean. Suhiltzaileek dagoeneko lortu dute sua itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2022/04/25 - 10:50
Sute batek kalte material handiak eragin ditu Laudioko Maderas de Llodio enpresan
Suhiltzaileek sua itzali dute, baina ingurua hozten geratu dira. Ez da inor zauritu.
2022/04/25 - 10:35
Sutea Laudioko Maderas de Llodio enpresan
Sute handia piztu da goizaldean Laudion, Maderas de Llodio enpresan. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira.
2022/03/31 - 19:17
Horrela abiatu da Korrika Amurriotik
Martxan da Korrikaren 22. edizioa. Euskararen aldeko lasterketa 16:30ean abiatu da Amurriotik. Udalerri horretako AEK euskaltegiko sei irakasleek egin dute Korrikaren lehen kilometroa.
2022/03/31 - 19:13
Korrikaren lehen kilometroak Amurrion
Arratsaldeko 16:30ean abiatu da Korrikaren 22. edizioa Amurriotik, apirilaren 10ean, hamaika egun eta 2.180 kilometro geroago, Donostiara iristeko.
2022/03/31 - 00:49
Horrelakoa izan da Laudioko kaleetan zebilen basurde bat harrapatzeko 'jazarpena'
Bi orduko jazarpenaren ondoren, polizia-patruilek animalia inguratzea lortu dute Aranaztar inguruan, eta handik mendira ihes egin du, kalterik jasan gabe.
2022/03/24 - 14:35
Hiru pertsona hil dira Okondoko baserri batean izandako sutean
80, 82 eta 85 urteko neba-arrebak, bi gizon eta emakume bat, dira hildakoak. 04:30 aldera piztu da sua Markuartu gaineko baserri batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
2022/03/24 - 11:49
Sutea Okondoko baserri batean
Biktimak, bi gizon eta emakume bat, anai-arrebak dira. Hirurak baserrian bizi ziren eta, antza denez, lotan harrapatu ditu suak. 04:30ean piztu da sua Markuartu gaineko baserri batean.
2022/03/24 - 09:42
Familia bereko hiru kide hil dira Okondoko baserri batean izandako sutean
Biktimak, bi gizon eta emakume bat, familia berekoak ziren. Sua Malkuartu gaineko baserri batean piztu da 04:30 aldera. Oraindik ez dago argi zergatik piztu den sua.
2022/02/07 - 16:57
Arciniega abizena duten pertsonen bila ari dira, Arabako udalerriaren 750. urtemugaren harira
Artziniegako Udalak abizen hori duten "ahalik eta jende gehien" bildu nahi du uztailaren 9an egingo duten ekitaldi batean. Espainiako Estatuan 750 lagun baino gehiagok dute, eta Latinoamerikan dozenaka omen dira.
2022/02/05 - 17:18
Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen inguruko epaiari "batasunetik" erantzuteko deia egin du Laudion
Ehunka pertsona batu dira Gasteizko epaile batek Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko.
2022/02/05 - 16:34
Ehunka herritarrek egin dute bat Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen aurkako epaiaren kontra
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, ehunka herritar elkartu dira Laudioko Udaleko lanpostuen hizkuntza-eskakizunen inguruan emandako epaiarekin desadostasuna agertzeko. Epaile batek, 2020an euskara perfila ez betetzeagatik lanpostua galdu zuen langilea berriro onartzeko agindu dio Udalari.
2022/02/03 - 14:44
Elkarretaratzea deitu dute larunbatean Laudion, hizkuntza eskakizunen inguruko epaia salatzeko
Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzak elkarretaratze bateratua antolatu dute larunbaterako, 12:30ean, Laudioko Herriko Plazan.
2022/02/02 - 15:29
Laudioko Udalak helegitea aurkeztu du Gazteizko epailearen auto aurrean
Laudioko bitarteko funtzionarioa kargutik kendu zuten lanposturako beharrezkoa den euskara maila ez lortzeagatik, baina epaile batek kaleratzea baliogabetzat jo du eta langilea berriro hartzeko agindu du, euskara "oso hizkuntza zaila" dela argudiatuta.
2022/02/02 - 14:52
Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahierara" arautzen hasia dela botere judiziala
Halaber, azpimarratu du euskalgintzak "berriz ere plazak betetzeari ekin" diola, eta jakinarazi hezkuntza, administrazioa eta eremu sozioekonomikoa izango dituela "lehentasunezko jardun eremu".
2022/02/02 - 12:44
Laudiok helegitea aurkeztuko du langile baten kaleratzea baliogabetzat jo duen epaiaren aurka
Kontseiluak salatu du hizkuntza politika "nahieran" arautzen hasi dela botere judiziala, epaien bidez; eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak gogorarazi du euskara hizkuntza ofizialetako bat dela. EAJk, EH Bilduk, ELAk eta LABek ere gogor kritikatu dute ebazpena.