Tubacexek 3,4 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen hiruhilekoan
Tubacexek 3,4 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen hiruhilekoan. Beraz, bigarren hiruhilekoz jarraian emaitza positiboak izan ditu Arabako enpresak. Iazko aldi berean, altzairu herdoilgaitzezko hodien enpresak 16,4 milioiko galerak izan zituen.
158,1 milioi euroko salmentak izan ditu; 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean, % 82,7 igo ditu.
Eskaeren sarrera 500 milioi eurotik gorakoa izan da; azken lau urteetako maximoetan, beraz. Horri gehitu behar zaio energia-eskariaren mundu-mailako hazkundearen testuinguru orokorra proiektu berrien esleipena bizkortzen ari dela, eta, hortaz, enpresak epe laburrean eskaera-zorroa handitzea espero duela.
Gainera, Tubacexek nabarmendu du emaitzak handiagoak izan zitezkeela, baina inflazio altuak, hornidura-kateko tentsioek eta energiaren prezioaren igoerak, besteak beste, oztopatuak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako