Aisia
2021/08/27 - 12:33
Lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon, identifikatzera hurbildu zaizkien ertzainei eraso egitea leporatuta
Hain zuzen ere, 23 eta 29 urte bitarteko lau gazte atxilotu dituzte, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitu bat egotzita. Gainera, horietako bati desobedientzia-delitu larri bat egotzi diote.
2021/08/19 - 21:25
Alde Zaharreko Jai Batzordeak bertan behera utzi ditu San Fermin Txikito jaiak
Irailaren 23tik 27ra bitartean, kultur ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Alde Zaharreko bizilagunek. Alabaina, ez dituzte ospakizunik antolatuko, eta segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituzte.
2021/08/18 - 22:33
Tabernetan eta diskoteketan sartzeko covid ziurtagiria eskatzearen kontra agertu da Auzitegi Gorena
Establezimenduetan sartzeko txertaketaren ziurtagiria edo test negatibo bat aurkeztea derrigorrezkoa izatea nahi dute hainbat erkidegok, baina auzitegiek atzera bota dute neurri hori.
2021/08/11 - 16:41
“Turista Maitea”, Euskadik bisitariak erakartzeko aurkeztu berri duen kanpainaren leloa
Pandemia dela medio, ez dira garai onenak aisialdiarentzat, ezta mugikortasunarentzat ere. Sektoreak, ordea, turisten etorreran nabaritu du hobekuntzarik. Iazko datuekin alderatuta, %16 egin du gora turismo bulegoetara joan direnen kopuruak.
2021/08/10 - 20:44
Plentziako Udalak segurtasun neurri gehigarriak eskatu ditu istiluak eta "ekintza bandalikoak" saihesteko
Udalak eskura dituen hainbat neurri hartu ditu "erabat gaitzesgarriak" diren ekintza horiek saihesteko, hala nola Udaltzaingoaren presentzia astebururo indartzea eta Arpillaoko eraikina hesiekin inguratzea.
2021/08/06 - 15:12
Covid ziurtagiri digitala, non eta zertarako da beharrezkoa?
Europar Batasunaren barruan zirkulazio askea sustatzeko ezarri zenetik, ziurtagiria hainbat herrialdetan zabaltzen ari da aisialdiaz gozatu ahal izateko edo ostalaritza-establezimenduetan sartzeko.
2021/08/01 - 16:53
Loiuko aireportuak 105 hegaldi izango ditu igande honetan, eta ilara luzeak sortu dira
Astelehenerako, berriz, 112 hegaldi daude aurreikusita. Hori dela eta, hegaldien panela beteta ikusi dugu aireportuan, eta ilara luzeak sortu dira goizean. Turista gehienak eguzkiaren bila doaz.
2021/07/31 - 19:36
Euskadi "helmuga segurua" dela eta covid ziurtagiria ezartzea ez dagoela aurreikusita esan du Hurtadok
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, pandemiaren bilakaeraren zain daude, baina oraindik ez dute Euskadin 'osasun pasaportea' delakoa ezartzea aztertu.
2021/07/30 - 17:54
EAEko barne-trafikoa handitzea eta nazioartekoa % 14 inguru murriztea espero du Jaurlaritzak
Asteburu honetan espero dira uda osoko "joan-etorri gehienak", eta hori dela eta, Ertzaintzak segurtasun neurriak indartuko ditu arazo gehien sortu ohi diren tokietan.
2021/07/25 - 23:30
Candanchuko eski pistak itxita, 3.000 lanpostu kolokan egon daitezke
Candanchuko eski-estazioa ateak ixtera doa. Pandemiak eragindako ziurgabetasuna, miloiko euroko galerak eta gobernu autonomikoaren laguntzarik ezak, irekitzeko aukerarik gabe uzten du.
2021/07/22 - 15:15
2021eko Pertseiden izar-jasa udan: Non ikusten dira hobeto Done Laurendiren malkoak Euskadin?
Pertseidak ikusteko unerik onena abuztuaren 12tik 13rako gaua izango da. "Urte bikaina" izango da, ilberria orain dela gutxi izan delako.
2021/07/16 - 18:29
Gipuzkoako hoteletako erreserbak "oso motel doaz" eta okupazio-maila espero baino txikiagoa izango da
Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendariaren iritziz, gaur egungo egoera oso konplexua da. Gainera, egunero albiste ugari ematen dira, eta informazio horiek "eragin handia dute erreserbetan eta erreserba-asmoan".
2021/07/09 - 13:05
Ipar Euskal Herriko diskotekek berriz ireki ditzakete ateak, osasun neurriak zorroztuz
Hain zuzen ere, txertaketa amaitu dutela, gaixotasuna gainditu dutela edo berriki egindako PCR proban negatibo eman dutela frogatu dezaketen herritarrek izango dute lokal hauetan sartzeko baimena. Diskoteken % 75ek ez dute irailera arte irekiko.
2021/07/08 - 14:54
Barruti bakoitzeko hiru barraka jartzeko aukera emango du Bilbok abuztuko bigarren hamabostaldian
Gainera, Etxebarria parkeak Italiar Zirkua hartuko du irailean, hilaren 1etik 30era bitartean. Udalak "sektorearen funtzionamendua ahalbidetzeko" hartu du erabakia, Aste Nagusia antolatzeak ekarriko lituzkeen "jende-pilaketak saihestuz".
2021/07/07 - 12:39
Hauek dira Euskadin indarrean jarraitzen duten neurriak
LABIak ekainaren erdialdetik indarrean dauden neurriak bere horretan mantentzea erabaki du.
2021/07/07 - 11:47
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan neurriak gogortzea aztertuko du LABIk
Kutsatzeen kopuruak gora egin du gazteen artean eta intzidentzia-tasa metatua nabarmen hazi da azken egunetan. Hortaz, LABI instituzionalak deseskalatze prozesua etetea erabakiko duela espero da.
2021/07/02 - 22:27
Kantabriak gaueko aisialdia itxiko du 16 udalerritan
Neurria 14 egunez mantenduko da oraingoz, eta arrisku epidemiologikoaren arabera luzatzea aztertuko dute aurrerago.
2021/07/02 - 09:07
Nafarroak edukiera eta ordutegiak zabaldu ditu ostalaritzan eta gaueko aisialdian
Ordutegi eta arau berriak gauerdian sartu dira indarrean. Aldaketek udan egiten diren jarduera espezifikoei ere eragingo die, hala nola aisialdiko jarduerei eta herri-bazkariei.
2021/06/21 - 17:30
Ipar Euskal Herriko diskotekak uztailaren 9an irekiko dituzte, maskara beharrik gabe
Edukiera % 75ekoa izango da barnealdean eta % 100ekoa kanpoan, eta proba negatibo bat edo txertaketa-ziurtagiri bat aurkezteko baldintzarekin zabalduko dituzte.
2021/06/20 - 14:58
Arabak euskarari bideak zabaldu dizkio, Laudion
Laudio Ikastola izan da aurtengo Araba Euskarazen antolatzailea. Covid-19aren pandemiak baldintzatuta, programazio berezia osatu dute.