Hauek dira Euskadin indarrean jarraitzen duten neurriak
Hauek dira LABIak bere horretan mantenduko dituen neurriak pandemiari aurre egite aldera.
- Jarduerak ixteko ordutegia gaueko ordu biak arte mantenduko da, eta, oro har, edukieraren muga % 60koa izaten jarraituko du.
- Ekitaldi sozial edo kulturaletako aforoak bere horretan jarraituko dute. Barruan 600 pertsona egoteko aukera dago, eta, kanpoan, berriz, 800. Bestetik, 1600 eta 5000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, 800 eta 1200 pertsona elkartu ahal izango dira.
- Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun bildu daitezke, bai kanpoan eta baita barruan ere. Barneko edukiera % 50ean mantenduko da.
- Txokoak eta elkarte gastronomikoak irekita jarraituko dute, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50ekoa da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte egon daitezke zabalik.
- Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan gehinezko taldeak 20 pertsonakoak izaten jarraituko dute.
- Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratuta dago. Aldageletako edukiera % 50eko da eta eskola-kirolaren lehiaketak udako txapelketetarako baimenduta jarraitzen du.
- Kirol-ekitaldietan jendearen presentzia egoten jarraituko du, edukieraren % 60 gainditu gabe.
-Gurtza tokietan % 60koa da aforoa eta beilatokietan eta toki itxietan egindako hiletetan, % 40koa. Kanpoaldean egiten badira, aldiz, ez da pertsona mugarik izango, beti ere pertsona arteko 1,5 metroko distantzia betez.
-Gazteentzako lonjek eta lokalek itxita jarraitzen dute.
-III. eta IV. taldeetan sailkatutako gaueko aisialdi establezimenduak itxita daude. I. eta II. taldeetako araudiaren arabera, udal baimena dutenek ostalaritzaren ordutegi eta mugak bete behar dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Jarraian, lehen aldiz, dantzek hartu dute udaletxeko terraza, hiriko zortzi dantza talderen eskutik.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.