Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tabernetan eta diskoteketan sartzeko covid ziurtagiria eskatzearen kontra agertu da Auzitegi Gorena

Establezimenduetan sartzeko txertaketaren ziurtagiria edo test negatibo bat aurkeztea derrigorrezkoa izatea nahi dute hainbat erkidegok, baina auzitegiek atzera bota dute neurri hori.
Iruñeko taberna baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Iruñeko taberna baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE

Tabernetan eta diskoteketan sartzeko covid ziurtagiri digitala derrigorrez aurkeztu behar izateko baldintzaren aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena. Andaluziako Gobernuak ezarri nahi izan du neurri hori, eta Andaluziako Auzitegi Nagusiak neurria atzera bota zionean, Gorenera jo zuen.  

Andaluziako Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren arabera, txertaketari buruzko ziurtagiria edo azken 72 orduetan egindako test negatibo bat aurkeztera behartuta, oinarrizko eskubideak urratzen dira. Gorenak berretsi egin du ebazpen hori, eta erantsi du Andaluziako Gobernuak proposatutako neurri murriztailea ez dagoela behar bezala justifikatuta.  

Andaluzia da kontu honekin Auzitegi Gorenera jo duen lehendabiziko erkidegoa, baina beste erkidego batzuk ere saiatu dira murrizketa hori ezartzen; Kanariak, Galizia eta Kantabria, besteak beste. Alabaina, tokian tokiko auzitegiek atzera bota dute aukera hori.  

Balearretan, berriz, adinekoen egoitzetan eta ekitaldi jendetsuetan sartzeko ziurtagiri digitala eskatzea baimendu dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X