Simon ez dago txertoa nahitaez jartzearen alde, ezta aisialdirako covid ziurtagiria ezartzearen alde ere
Asko hitz egin da azken egunotan adinekoen egoitzetako langileak txertatzera behartzeaz edo covid ziurtagiria aisialdirako lekuetara hedatzeaz ere. Agintariek, politikariek eta herritarrek hizpide izan dituzte aukera horiek, eta gaur bere iritzia eman du Fernando Simon Espainiako Gobernuaren Koordinazio eta Alerta eta Larrialdietarako Zentroko zuzendariak. Simonek argi du ez dela beharrezkoa inongo kolektibotan derrigorrezko txertaketa ezartzea, eta, era berean, ez du egokitzat jotzen covid ziurtagiria eskatzea mugikortasuna ahalbidetu edo leku jakin batzuetara sartzeko.
Simonek sari bat jaso du larunbat honetan Zaragozan, eta aurrez komunikabideen aurrean egindako agerraldian esan du gaur egun adinekoen egoitzetan bizi direnen % 97 txertatuta daudela, eta datu hori ikusita, ez dela "inolako lege-ekintzarik edo lege-araurik behar".
Pertsona helduenak "oso oso babestuta" daudela gaineratu du, eta txertatuta egonagatik batzuk gaixotu egin daitezkeen arren, gaixotasunaren eragina txertoa jaso ez dutenen artean baino 10-15 aldiz txikiagoa dela gogorarazi du.
Europako herrialde batzuetan edota Andaluzian planteatzen den covid ziurtagiriari dagokionez (Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak ukatu berri du, larunbat honetan, hango Gobernuak ezarri nahi duen covid ziurtagiriaren derrigotasuna), "beharrezkoak ez diren betebeharrak ezartzea" ez dela erabaki ona esan du.
Simonek iragarri du uda amaieran Espainiako herritarren % 70 baino gehiago egongo direla txertatuta eta gazteenen txertaketak orain arte bezala jarraitzen badu, bosgarren olatua "amaieran" egon daitekeela iragarri du.
Alerta eta Larrialdi Zerbitzuetako zuzendariak azaldu duenez, olatu honek "aurrekoek baino eragin txikiagoa izan du" txertaketari esker, eta ZIUetara kasuak iritsi diren arren, hilkortasuna "askoz txikiagoa" izan da.
Zentzu horretan, gazteei txertoa jarri ahala kurbak jaisten jarraituko duela esan du, eta 12 urtetik beherakoen txertaketa "laster" egin ahal izango dela ere gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.