Aisia
2021/05/02 - 16:05
Euskal abesbatzek entseguak berreskuratzeko eskatu dute EAEko hiriburuetan
Abesbatza ez-profesionalek 2020ko azarotik daramate entseatu ezinik. Koruetako kideek Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin dute manifestazioa, irtenbide bat eskatzeko.
2021/05/02 - 00:30
Itsas bidaiak bueltatu dira Italiara, baina turistak ezingo dira Venezian gelditu
Gaurtik aurrera, ontzi turistikoek Italiako itsasoan barrena bidaiatzeko baimena dute. Sektoreko enpresen kalkuluen arabera, mila milioi euroko galerak izan dituzte, covid-19aren ondorioz.
2021/04/30 - 23:50
Bilbok aisialdia sustatuko du itsasadarraren ertzetan
Udalak tarteak bereiziko ditu Itsasadarraren ibilbide osoan zehar, bakoitzari eman nahi dion erabileraren arabera.
2021/04/30 - 10:38
Iruñeak "xakearen munduko hiriburu" izan nahi du udan
Nafarroako hiriburuak 400 jarduera baino gehiagoko kultur programazioa aurkeztu du udako hilabeteetarako. Xakea, hipika eta erraldoiak dira aurreikusitako ekitaldietako batzuk.
2021/04/28 - 17:08
Artxandako begiratokiak sei kilometrotik gorako pasealeku bat izango du
Bilboko Udalak egungo BI-3741 errepidea oinezkoentzako ibilbide seguru bat izango duen hirigune bihurtu nahi du, egoteko eta ibiltzeko leku gehiagorekin.
2021/04/24 - 17:16
Ezohiko asteburua euskal kostaldean: eguraldi paregabea eta jenderik gabeko hondartzak
Asteburuak eguraldi paregabea ekarri duen arren, euskal kostaldeko hondartzak nahiko hutsik daude, udalerrien itxialdi perimetrala tarteko. Garaioko urtegian (Araba) ere igarri da.
2021/04/08 - 13:01
II. Errepublikaren 90. urteurrena ospatzeko bisitak eta emanaldiak Eibarren
2001etik bost urtean behin bezala, herriak hainbat jarduera antolatu ditu II. Errepublikan gertatutakoak eta horrek ekarri zituen aurrerapenak erakusteko.
2021/03/25 - 11:44
Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da
Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.
2021/03/25 - 09:34
San Sebastian Gastronomika Kursaalera itzuliko da urrian, formatu presentzialarekin
Nazioarteko kongresua urriaren 4tik 6ra izango da, osasun neurriei egokitutako 23. edizio berezian.
2021/03/20 - 17:55
Covidaren aurkako neurriak gogorarazteko kanpaina egingo dute EAEko ostalaritzan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza-elkarte profesionalek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jarraipena emango diote pasa den udan hasitako kanpainari.
2021/03/04 - 18:46
6 kilometroko pasealeku batek Artxanda eta Enekuri lotuko ditu
Sondikako Udalak bere lurren zati bat emango du proiektua egin ahal izateko. Besteak beste, 6 kilometroko pasealeku bat eraikitzea aurreikusten dute, Enekuri eta Santo Domingo artean.
2020/12/27 - 15:41
‘Hiru hiri’: gure metropolietako txoko ezkutuak literaturaz bustita, postal formatuan
Euskadiko Arkitektura Institutuak ‘Hiru hiri’ erakusketa antolatu du. 30 postaletan, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako txoko ezkutuen argazkiak eta hainbat idazleren hitzak uztartu dituzte.
2020/12/08 - 15:37
Zer egin eta non bilatu du jendeak babesa urteko azken zubi guztiz ezohiko honetan?
Euria, hotza, tabernak eta jatetxeak itxita, eta ia inora mugitzeko aukerarik gabe... Horrela harrapatu gaitu urteko azken zubiak.
2020/12/05 - 22:35
Eguraldi txarra eta jende askok dendetara eta merkatalgunetara jo du
Jai zubi luzean inora joateko aukerarik gabe eta hostalaritza itxita dagoela, jende askok erosketak egiten eman du eguna. Larunbata dendetan eta merkatalguneetan eman pasa dute askok eta askok.
2020/11/27 - 16:40
Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Barrutietan musika, antzerkia, magia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin kontalariak, bertsolariak eta bakarrizketak izango dira.
2020/10/25 - 17:32
Open House Bilbao ekimenean, espazio berriak bisitatu ahal izan dira laugarren edizioan
300 boluntarioren lanari esker, Bilboko 26 eraikin eta gune ezagutu ahal izan dituzte parte hartzaileek. ETBk euren iritziak bildu ditu.
2020/10/19 - 13:50
Seriesland websailen jaialdia euskal lanei buruzko jardunaldi batekin hasiko da
Websailen Bilboko Nazioarteko Jaialdiak '¿Puede un perro nórdico hacer agility y yo grabarlo?', 'Pikuak', 'Ixa' eta 'Muak' eskainiko ditu.
2020/10/17 - 16:38
Aisialdiarekin lotutako murrizketak erabaki ditu LABI aholku-batzordeak
Tabernetako edukiera % 50era murriztuko dute, eta sei pertsona baino gehiagoko taldeak debekatuta egongo dira.
2020/10/13 - 16:14
Donostian ez da San Tomas jairik egingo, ezta danborradarik ere, COVID-19a dela eta
Gainera, Olentzeroren eta Errege Magoen desfileen ordez "beste aukera batzuk" aztertzen ari dira, "jende-pilaketak saihesteko". COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz hartu dute erabakia.
2020/10/13 - 13:54
Madrilen alarma-egoera altxatzea baztertu du Illak, eta elkarlanari ekiteko eskatu du
Osasun Ministerioak ezarritako parametroren batean beherakada nabarmena gertatuko balitz, berriz, Madrilgo Erkidegoko zenbait tokitan "konfinamendu perimetrala bertan behera uztea" aztertuko luke.