Bilbok aisialdiko eta kulturako 100 jarduera baino gehiago izango ditu Gabonetan
Gabonak gero eta gertuago daude, eta Bilboko Udalak 100 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu: musika proposamenak, antzerkia, magia, txotxongiloak, clowna, ipuin kontaketak, bertsolaritza eta bakarrizketak, besteak beste.
#BilbaoGabonak kultur eskaintza aisialdirako aukera ona izango da, hiriko herritar guztiek parte har dezaten. Bilboko Udalak, berriro ere, bertako kultur eragileen alde egingo du garai hain berezi honetan, eta zero kilometroko proposamenak eroango ditu auzo guztietara, kalitatezkoak, sektorearen alde hartu duen jarrera irmoaren erakusgarri, bera baita pandemiaren ondorioak gehien pairatzen dituenetako bat.
Bilboko Udalak, oraingoz, abenduaren lehen astean izango diren 16 hitzorduen ordutegia baino ez du zehaztu.
1. Barrutian
Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Unai Iturriagaren eskutik, bertso saioa izango da Deustuko Udaltegian, abenduaren 2an, asteazkenean, 19:00etan. Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen Erradikalak ginen antzerki proposamena ere izango da, euskaraz.
Horrez gain, familiek ere izango dute beren txokoa Dramagiaren magiarekin, Antzezkizuna giñol taldearen txotxongiloekin, eta Eidaberen Meri, Mari eta Lari antzezlanarekin.
2. Barrutian
Castañoseko udaltegian, magoak, ipuin kontalariak eta pailazoak izango dira euskaraz, abenduaren 10etik aurrera. Imanol Ituiñoren magia, Magia parrastan lanarekin, Monda Lironda Pailazoak, Baietz Lortu lanarekin, eta Bego Alabazan eta Pedro Ruiz ipuin kontalariak ere bai.
3. Barrutian
Otxarkoagan, inoiz baino kultura gehiago izango da aukeran abenduaren 3an, euskarazko ikuskizun batekin: Kaskarot familientzako antzezlana eskainiko du ATX TEATROA taldeak, 18:00etan. Euskarazko antzezlan honetan agure batek istorio bat kontatuko du. Aner dantzatzea debekatuta dagoen gizarte distopiko batean bizi da. Anerri, berriz, izugarri gustatzen zaio dantza egitea, eta horrek arazo larriak sortuko dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da eta, bere adimen eta zentzuaren bidez, egoerari buelta ematen eta bere adierazpen askatasuna existitzen diren arauen aurretik jartzen lagunduko dio.
Familientzako proposamen horrekin batera eskainiko dira zirkua (Zirkodomo + Cía Trotamundos) eta antzerkia (Uniko, Paraiso taldearena).
Gainera, helduentzat, musika aukerak izango dira Txus Romanorekin eta Los Chimberosekin; bertsolaritza eta flamenkoa, Askoa Etxebarrieta La Pulga eta Miren Amurizaren eskutik , Gorria ikuskizuna eskainiko baitute; eta, halaber, antzerkia Zanguango Teatro eta haien Aquí va a pasar algo lanarekin.
4. Barrutian
Begoñako Udaltegia abenduaren 2an hasiko da programazioarekin, 19:00etan. Gune honetan, Iñigo Salineroren umorezko bakarrizketak eta El vasco chino lana izango da ikusgai. Ederra izatearen drama, siesta erlijio gisa eta bizitza ikustearen zentzu estralurtarra izango ditu hizpide.
Maite Guevararen clown ikuskizuna eta Mila Espiga eta Belen Cruzen antzerkia (helduentzako lanak) ere izango dira bertan.
Abenduaren 3an, osteguna, 18:00etan, Imanol Ituiñok magia eta Magiaren parrastan ikuskizuna eskainiko ditu. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta magikoa: kartak, pilotak, sokak, agerpenak eta desagertzeak.
Dramagia eta Panpotx auzora iritsiko dira abenduaren 3tik aurrera gerturatzen diren neska-mutil guztiak gozatzeko.
5. Barrutian
Barruti honetako jarduerak hiru gunetan egingo dira: Abusu eta San Frantzisko udal zentroak eta Angeles Custodios ikastetxea.
Angeles Custodios Ikastetxean, abenduaren 2an, 18:00etan, hasiko da ekintza kulturala, Dramagiaren magiarekin eta Mister Blancoren Misterioak ikuskizunarekin. Zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, ukimena...) emozioa sortzeko esketx ezberdinez osatutako magia ikuskizuna da, irudimenera iritsi arte, umorea ahaztu gabe.
San Frantziskoko Udaltegian, etxeko txikiek tarte ahaztezina igaroko dute Panpotx Kultur Elkartearekin eta Ametsetako istorioekin. Istorio eta pertsonaia desberdinen bidez, elkartasuna, berdintasuna, errespetua eta ekologia bezalako balio garrantzitsuetan oinarritutako hezkuntza landuko dute. Osteguna, abenduak 3, 18:00etan.
Eta ostiralean, abenduaren 4an, 18:00etan, lau urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlan batean, Eidabek arratsalde dibertigarri eta ezberdin bat proposatuko du Meri, Mari eta Lari lanarekin.
Abusun, abenduaren 4an, 17:30etik aurrera, 2009 eta 2012 artean jaio diren haurrek Imanol Ituiñok emango duen Magia eta Zientzia tailer batean parte hartu ahal izango dute.
Jarduera horretan parte hartzeko ez da beharrezkoa Haurguneren programan izena emanda egotea. Interesdunek informazioa eskatu eta parte hartu nahi duten jardueran izena eman dezakete, 94 420 43 94 telefonora deituz, haurzerbitzua@bilbao.eus helbidera mezu bat bidaliz, edo whatsapp bidez 692 482 527 telefonora deituz.
Abenduko lehen astea, Bidebarrieta Kulturgunea, planez beteta dago. Asteazkenean, hilak 2, eta ostegunean, hilak 3, Bilboko herritarrek poesia errezitaldia eta Euskararen Eguna ospatzeko hitzaldi musikatua izango dute.
Hitzorduak 19:00etan izango dira, baina, egungo egoerak eragindako segurtasun neurriak direla eta, 18:00etan irekiko dituzte areto nagusiko ateak, bertaratutakoek eserlekuetan esertzeko aukera izan dezaten.
Asteazkenean, hilak 2, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, 19:00etan, poesia protagonista duen poesia eta olerkiak bilduko dira.
Bertan izango dira Mikel De Vicente pianista bilbotarra, Entzi kantautore euskalduna, Cristian Vegara Bilbon bizi den Peruko kantautorea, Manuel Vicente Cajon perfomerra, Ainize Basalo poeta eta aktorea eta Lander Sanchez poeta eta musikaria, biak artista gazteak eta kulturaren hedapenaren ekintzaileak; Greta Frankenfeld, Bilbon bizi den poeta argentinarra eta talde poetiko ezberdinak; Bendrell Mohamed, hiribilduan bizi den poeta marokoarra, kultura babesteko beti prest dagoena; Javier Arnaiz eta Julián Borao, tabernetako eta lokaletako ekitaldi perfopoetiko eta kulturalen poeta eta bultzatzaileak, batez ere.
Euskararen Eguna, abenduaren 3an, 19:00etan, Bidebarrieta Kulturgunean Koplariak koplari izenburuko hitzaldi musikatua izango da, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen eskutik, Amurizak azken hamarkadetan bildu eta sortu dituen kopletan oinarrituta. Barandiaran Korrontziko liderra izango da kopla hauei musika jarriko diena akordeoiarekin. Ekitaldi horren helburua Euskararen Eguna ospatzea eta kopla zaharrak eta berriak jendeari ezagutaraztea da, eta, aldi berean, herri musikan izan duten eragina erakustea.
6. Barrutian
Barrainkua Udal Zentroak haurrei zuzendutako programazio berezia jarriko du martxan abenduaren 4an, 18:00etan, Panpotx Kultur Elkartearekin eta bere Ametsetako istorioak lanarekin, haurrek elkartasuna, berdintasuna eta ekologia goza dezaten eta landu dezaten. Monda Linronda Pailazoak eta Imanol Ituiñoren magia eta pailazoen ipuin kontaketa saioak ere eskainiko dituzte.
Asteburuan jazz doinuak izango dira ikusgai Bertendona Institutuan, hilaren 4an, 19:00etan, Remi Dugué Trioren eskutik.
Bilboko Filarmonikak Soinuaren Bidaia, hari eta tronboi laukotea kontzertua proposatzen dio musika maite duenari, abenduaren 2an, asteazkenean, 19:00etan. Abenduaren 4an, ostirala, Enrike Solinisek gidatuko duen Euskal Barrokensemble emanaldia izango da 19:00etan.
Hitzorduetarako sarrerak 5 euro balio du eta bilbaokultura.eus-en eros daitezke.
7. Barrutian
#BilbaoGabonak ere Errekaldera iritsiko da. Errekalde Udaltegia izango da programa honek auzora eramaten dituen proposamenak bilduko dituen gunea. Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Mila Espiga eta Belen Cruz, Atx Teatroa eta Yarleku konpainien eskutik, antzerki, magia eta zirko proposamenak izango dira ikusgai.
Familiarteko antzerkia Atx Teatroaren eskutik helduko da Errekaldera, pasioak jarraitu eta askatasunaz gozatzea aldarrikatzen duen Kaskarot izeneko proposamenarekin, abenduaren 1ean, asteartean, 18: 00etan.
8. Barrutian
Basurtu, Altamira, Zorrotza eta Olabeaga auzoek ere parte hartzen dute familia osoa entretenitzeko eta dibertitzeko pentsatutako programazio berezi honetan. Auzoetako Barrutietan, Eidaberen antzerkia, Tor Magoa eta Imanol Ituiñoren magia edota Pez Limboaren antzerki laburra bezalako ikuskizunak prestatu dira abenduaren 9tik aurrera.
Sarreren salmenta
Barrutietako udaltegietan ekitaldietarako sarrerak erreserbatzeko, bi telefono-zenbaki jarri dira: 688603737, 1etik 4ra bitarteko barrutietarako, eta 671559937, 5etik 8ra bitarteko barrutietarako.
Sarrerak emanaldiaren eguneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte.
Bidebarrieta Kulturgunearen kasuan, datorren asteko bi ekitaldietarako gonbidapena behar da, eta dagoeneko doan erreserbatu daiteke bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunean. Bertaratu ezin izanez gero, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira kulturguneatb.eus webgunean.
"Gabonetako Gutunak"
#BilbaoAurrera planaren esparruan, eta tokiko kultur eragileei laguntzeko, Bilboko Udalak diruz lagundu du "Gabonetako Gutunak" antzerki-proiektua, hiriko barrutiko zortzi udal-zentroetan garatuko dena, datorren abenduan, 18:00etan:
Abenduaren 10ean, Abandon
Abenduaren 14an, Otxarkoagan
Abenduaren 15ean, Basurtun
Abenduaren 16an, Errekalden
Abenduaren 17an, San Frantziskon
Abenduak 18, Deustun
Abenduak 21, Castañosen
Abenduak 22, Begoñan
Programazio hau guztia, gai jakinen inguruan antolatua eta barrutietan barreiatua, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN proposamenekin osatuko da, eta tartean izango dira, halaber, poesia errezitaldi bat, euskal literaturaren generoen gaineko hitzaldi bat, eta Marisa Amigoren El misterio del cisne negro. Rara Avis liburuaren aurkezpena, Juan Ignacio Perez, Pedro Ugarte eta Txani Rodriguezen Animales Ejemplares liburuaren aurkezpena, eta Felix G. Modroñoren La Ciudad del Alma Dormida liburuaren aurkezpena; eta, halaber, Jabier Muguruzaren eta Bernardo Atxagaren kontzertuak, Fetén Fétén taldearena eta Josu Gonzalezena, eta Josu Ximunen eta Crisen kontzertua (Belako).
Gainera, urtero bezala, eta Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunerako antolatutako programazio ofizialaren osagai moduan, abenduaren 3an, Bidebarrieta liburutegian, egun hori ospatuko da Xabier Amurizaren eta Agus Barandiaranen koplekin eta musikarekin.
Kultur eskaintza gehiago
Arriaga Antzokiak Gabonen aldeko apustua egingo du, barrea agertokitik besaulkien patiora eramateko, behar-beharrezkoa da-eta garai hauetan. Abenduaren 26tik 28ra, udal antzokian Moliereren Anfitrión antzezlan klasiko handiaren hiru emanaldi izango dira.
Gainera, 2021ean, Arriaga Antzokian, urtarrilaren 3tik 5era bitartean, ABAO-Txiki programaren proposamen berri bat izango da. Bilbon baita estreinatzekoa El elixir de amor lana, Gaetano Donizettiren musika lan bat taularaturik, zeinak fantasiazko mundu batean kokatzen baitu bere historia. Ikuskizuna familia osoarentzat da, eta 8 urtetik aurrerako umeentzat gomendatzen da.
BilbaoArten, bestalde, hitzaldiak, topaketak, mintegiak eta ikastaroak eskainiko dira, eta, aldi berean, zinemarekiko hitzorduari leial, Art House Zinema zikloa ere eskainiko da. Gainera, abenduaren 14tik 18ra Ate Irekien jardunaldiak ospatuko dira.
BilbaoMusika udal organismoak, bestalde, hainbat musika-hitzordu prestatu ditu Gabonetarako. Alde batetik, Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu berezi bat eskainiko du datorren azaroaren 29an Arriaga Antzokian, Urretxuko Jose Maria Iparragirre koblariaren jaiotzaren berrehungarren urteurrenaren kariaz. Emanaldiaren kariaz, Bilboko Udal Musika Bandak eta Bilboko Koral Elkarteak hainbat lan interpretatuko dituzte, Euskal Herriaren historiaren zati direnak.
Beste alde batetik, Bilboko txistularien udal bandak kontzertu bat eskainiko du abenduaren 18an, Euskal Museoko klaustroan, eta beste bat abenduaren 22an, Bilbao Musikako Ahotsak abesbatzarekin, Gizakunde elizan.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.