Gurasoak
2019/10/10 - 11:38
"Ausardia eskatzen dugu esateko hau injustua dela"
Altsasuko gazteen senide Antxon Ramirez de Aldak, Amaia Amilibiak eta Idoia Goikoetxeak astakeriatzat jo dute Gorenaren epaia. Jasotzen ari diren elkartasuna eskertu dute.
2019/10/09 - 23:14
Altsasun kalera atera dira Gorenaren epaia 'bidegabea' dela salatzeko
Zortzi gazteen gurasoek hunkituta eraman dute pankarta. Ehunka herritarrek hartu dute parte mobilizazioan.
2019/10/09 - 22:44
Gurasoak pankarta atzean zirela, Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute
Datorren astean hiru urte beteko dira kondenatu diren gertakarietatik. Eta herrian, Altsasun, manifestazioa egin dute gorenaren epaia bidegabea dela salatzeko.
2019/10/09 - 18:14
Altsasuko gazteen gurasoek injustiziak segitzen duela salatu dute
Senideek elkarretaratzea egin dute Altsasun, eta ostegun honetan agerraldia egingo dute Iruñean.
2019/10/09 - 12:32
Jaurlaritzak ez ditu mugatuko aitatasun-laguntzak etxe-langilea izateagatik
Zirriborro batean, hori egiteko aukera izan zuten kontuan; baina, azkenean, urriaren amaieran onartuko duten dekretuak ez du muga hori jasoko.
2019/10/03 - 11:26
Gurasotasun baimena dutenek ezingo dute umea haurtzaindegira eraman
Eusko Jaurlaritzak urriaren erdialderako onartuko du guraso guztiek 16 asteko baimena eduki ahal izateko neurria, baina muga batzuk edukiko ditu.
2019/09/24 - 13:28
Jaiotzen kopuruak % 4,3 egin du behera EAEn 2019ko lehen hiruhilekoan
Euskadiko hiru lurraldeetan izan da beherakada. Urtarriletik martxora arteko epean, 3.710 haurtxo jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan.
2019/09/13 - 14:24
Altsasuko gurasoek 'babesa' eta 'ausardia' eskatu diete erakundeei
Altsasu Gurasoak plataformako ordezkaritza batek agerraldia egin du Nafarroako parlamentuan, Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen helegitea aztertu baino egun batzuk lehenago.
2019/09/12 - 21:51
Gurasotasun bajak parekatu egingo dira bi gurasoentzat: 16 aste bakoitzarentzat
Funtzionarioek irailetik dute eskubide hori. Orain sektore pribatura zabalduko da. Neurria urriaren erdirako indarrean egoteko lanean dabilela baieztatu du Jaurlaritzak.
2019/09/12 - 16:06
Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko guraso baimena bermatuko duen dekretua
Josu Erkorekak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du 8. astetik 16ra bitarteko ordainketa.
2019/09/12 - 15:19
Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko aitatasun baimena bermatuko duen dekretua
Gaur egun, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ditu lehenengo 8 asteak, eta, dekretu honekin, Eusko Jaurlaritzak hortik aurrerakoa ordainduko du, 16. astera arte.
2019/09/01 - 16:18
Langile publikoek 18 asteko gurasotasun-baimenak izango dituzte aurrerantzean
Bikotea osatzen duten bi kideentzat berdina izango da eta 18 asteak %100ean ordainduak izango dira. Orain guraso izan diren hainbat bikoterekin izan gara.
2019/09/01 - 15:09
EAEko funtzionarioek 18 asteko gurasotasun baimena dute dagoeneko
Gurasotasun baimenak 18 astera luzatu ditu Jaurlaritzak, bikotearen bi kideentzat, sexua edo arrazoia kontuan hartu barik.
2019/08/29 - 22:26
Laura Orueren gurasoak: 'Nor izan zen jakingo bagenu, deskantsua hartuko genuke'
20 urte Laura Orue hil zutela eta oraindik errudunik ez. Maria Angelesek eta Isidrok asko sufritu dute, eta orain zerbait argitzea espero dute.
2019/08/15 - 19:21
Epaileek 121 erasotzaile matxistari kendu diete seme-alaben zaintza Bizkaian
2005etik 2018ra, auzitegiek adingabeentzako 256 babes neurri ezarri dituzte genero indarkeriagatik Bizkaian.
2019/08/14 - 14:45
EAEko jaiotza-tasa Europako bigarren txikiena da
Eustaten arabera, 2012 eta 2017. urteen artean "asko" murriztu da jaiotza-tasa EAEn.
2019/08/13 - 00:00
Espainiak delitu zantzuak antzematen ditu haurdunaldi subrogatuko agentzia batzuetan
Dolores Delgado Espainiako jarduneko Justizia ministroak zehaztu duenez, ez dira ikertzen ari gurasorik, ezta adingaberik ere, hainbat agentzia baizik, "ez denak".
2019/08/09 - 12:09
Neskato bat laugarren pisuko esekitokitik zintzilikatu da aitak bortxa ez zezan
Hainbat bizilagun adingabea bizi zen etxebizitzako atea botatzen saiatu ziren, neskatoari laguntzeko. Azkenik, poliziek atera zuten handik adingabea, baita haren neba-arrebak ere.
2019/07/15 - 20:05
Seme homosexualari eraso egiteagatik haren zaintza kendu diote Gasteizko bikote bati
Ustez zauri larriak egin zizkion aitak semeari, makilaz jota, eta amak mehatxu egin zion "labana sartuko ziola" esanez.
2019/07/03 - 13:35
Enpresatan gurasotasun baimenak parekatzeko laguntzak, irailetik aurrera
Arlo pribatuan lan egiten duten gurasoen baimenak parekatzeko urratsak uda ostean egingo dituztela iragarri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Euskadi Irratiko Faktorian.