Neskato bat laugarren pisuko esekitokitik zintzilikatu da aitak bortxa ez zezan
Valentziako Gobernuko Berdintasun eta Politika Inklusiboetako Kontseilaritzak 14 urteko neskato baten tutoretza hartu du, astearte gauean gertatutako bortxaketa saiakera batengatik. Hain zuzen ere, leihotik ihes egiten saiatu zen neskatoa, aitak bortxa ez zezan, eta arropak zabaltzeko sokatik zintzilik geratu zen, aipatu departamentuko iturriek jakinarazi dutenez.
Ondorioz, Valentziako Udaltzaingoak neskatoaren aita atxilotu zuen, 38 urtekoa, sexu-abusu delitua egotzita.
Esan bezala, gauez gertatu zen bortxaketa saiakera, 23:15 aldera, Maritim auzoan. Ordu horretan jaso zuten abisua udaltzainek, biktima garrasika ari zela ohartarazteko.
Dirudienez, alaba bortxatzen saiatu zen aita, baina ahizpa gaztearen logelara sartu zela aprobetxatuz, adingabeak leihotik ihes egin zuen, laguntza eske. Laugarren solairuko esekitokira igo zen, eta aitak bortxatu egingo zuela esan zuen, oihuka.
Hainbat bizilagun adingabea bizi zen etxebizitzako atea botatzen saiatu ziren orduan, neskatoari laguntzeko. Azkenik, poliziek atera zuten handik adingabea, baita haren neba-arrebak ere.
Anbulantziako langileek artatu zuen neskatoa geroago, eta Valentziako ospitale batera eraman zuten, polizia baten laguntzarekin.
Erasoa gertatu zenean, biktimaren ama Altean (Alacant) zegoen, eta horretarako ahalmendu zuen pertsonaren zaintzapean utzi zituen adingabeak.
Ikerketan bildutako datuetan oinarrituta, ikertzaileek ondorioztatu dute ez dela familia horretan gisa horretako eraso bat gertatzen den lehen aldia. Iaz, erasotzaile berak ustez sexu-abusua egin zien alabetako biri, eta grabatu egin zuen. Orduan, ordea, ez zuten gertatutakoa salatu, beldur zirelako, baina harrezkero, burko azpian guraize batzuk gordeta lo egin izan dute noizbait, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiria eta donostiarrak "errespetatzeko" eskatu die Donostiako alkateak Olympique Lyoneko jarraitzaileei
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Lyongo Olympiquen arteko partida dela eta
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian