Jaiotzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiotzen kopuruak % 4,3 egin du behera EAEn 2019ko lehen hiruhilekoan

Euskadiko hiru lurraldeetan izan da beherakada. Urtarriletik martxora arteko epean, 3.710 haurtxo jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan.
2019ko lehen hiruhilekoan, 3.710 haurtxo jaio ziren EAEn. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
2019ko lehen hiruhilekoan, 3.710 haurtxo jaio ziren EAEn. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Jaiotzen kopuruak % 4,3 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan 2019ko hiruhilekoan, 2018ko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera. Guztira, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaiotako haurtxoak zenbatuta, urtarriletik martxora arteko epean 3.710 haurtxo jaio dira.

Hiru lurraldeetan izan da beherakada. Hain zuzen ere, Araban % 6,5 egin dute behera jaiotzek; Bizkaian, % 4,5; eta Gipuzkoan, % 2,9. Lehen hiruhilekoan, 635 haur jaio ziren Araban; 1.815, Bizkaian; eta 1.260, Gipuzkoan, Eustaten oharraren arabera.

Amaren adinari erreparatuta, 30-34 urteko amen taldea nagusi da, erditzeen % 34,4rekin. Ondoren, 35-39 urteko amen taldea dago, % 33,7rekin; eta gero, 25-29 urtekoena, jaiotzen % 13,6rekin.

2018ko hiruhileko berarekin alderatuta, gora egin du 40 urterekin edo gehiagorekin ama direnen taldeak; izan ere, 2018an 396 izan ziren, eta 2019an, aldiz, 421 izan dira. Jaiotza horiek guztien % 11,3 izan dira (% 10,2, 2018an); 25 urte baino gutxiago dutenen amen erditzeak, aldiz, % 6,9 dira.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2019ko lehen hiruhilekoan, 1.861 haurtxo (bitik bat) lehenengo haurrak izan ziren; 1.396 (% 37,6) aurretik beste haurtxo bat zuten familienak ziren; hirugarren edo hortik gorakoak, berriz, % 12,2 izan dira.

Amen % 27,3, atzerritarrak

Euskadiko 2019ko lehen hiruhilekoan jaiotako umeen % 27,3k ama atzerritarra dute. Araban, % 39,4 dira; Bizkaian, % 24,6; eta Gipuzkoan, % 25. Eustatek jakitera eman duenez, iragan urteko datuekin alderatuta, % 3,5 egin du gora ama atzerritarra duten ume jaioberrien kopuruak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X