Gurasoak
2018/06/05 - 19:32
Altsasuko gurasoak: 'Erantzun bateratua, argia eta indartsua emateko unea da'
Gaurko polizia-operazioa "neurriz kanpokoa" izan dela kritikatu dute. Atxilotuei elkartasuna adierazteagatik, Guardia Zibilak hainbat herritar jo eta identifikatu egin dituela salatu dute.
2018/06/04 - 10:21
Emakume bat epaituko dute alabaren eskolako zuzendariari eraso egiteagatik
Eskolako zuzendariari zaplazteko bat eta bizkarrean "bi kolpe handi" ematea egotzi diote akusatuari. Fiskaltzak urtebeteko espetxe-zigorra eskatu du.
2018/05/24 - 14:48
Aitak Gasteizen bahitu eta Aljeriara eraman zuen adin txikiko bat erreskatatu dute
Urruntze agindua urratu eta bere seme-alabetako bi bahitu zituen iazko apirilean. Oraingoz ez dute bigarren haurra askatu eta polizia operazioak zabalik jarraitzen du.
2018/05/21 - 13:57
EAEn 17.055 haur jaio ziren 2017an, aurreko urtean baino % 6,5 gutxiago
30 eta 34 urte arteko amen taldea oraindik ere nagusi izan zen, haien artean izan baitziren erditzeen % 35,2. Bestalde, 40 urte baino gehiagoko amak 25 urtetik beherakoak baino gehiago izan ziren.
2018/05/18 - 16:19
16 asteko aitatasun baimena datorren urtean jarriko da abian
Jaioberria gutxienez bigarren semealaba izan beharko du aitak, datorren urtean baimena eskuratzeko. Jaurlaritzak gero zabalduko du lehendabiziko semealabarentzako eszedentzia.
2018/05/18 - 12:28
Seme-alabaren bat duten kideek umeak zaintzeko lau hileko baimena izango dute 2019an
Guraso-baimenak parekatzeko asmoarekin, Jaurlaritzak 12 asteko ordaindutako eszedentzia hartzeko aukera emango die bikotekideei. Guraso berriek 2022ra arte itxaron beharko dute.
2018/04/28 - 13:19
Gizon bat eta bi seme-alaba atxilotu dituzte familiako amari erasotzeagatik
Emakumeak zauriak zituen besoetan, eta salaketa jarri zuen.
2018/04/21 - 21:38
Erriberriko hildakoen familiak jasotako ‘errespetua eta maitasuna’ eskertu ditu
Gizon batek gurasoak hil eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Familiak esker ona adierazi die poliziari, osasun-langileei eta bizilagunei.
2018/04/19 - 16:27
Erriberrin gertatutakoaz ez dago zalantza izpirik, Foruzaingoaren arabera
Ustez, 47 urteko gizonak hil zituen gurasoak eta bere buruaz beste egin zuen gero. Foruzaingoa deklarazioa hartzen ari zaie senide eta lagunei hilketaren zergatiak argitzeko.
2018/04/19 - 14:26
Ane eta Markel, EAEko jaioberriei gehien jartzen zaizkien izenak
Anek 20 urte daramatza jaioberrien izenen zerrendan lehenengo postuan. Guraso atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte nagusiki.
2018/04/19 - 13:40
Erriberrik bi dolu-egun ezarri ditu atzoko hilketengatik
Udaleko eraikin ofizialetan banderak haga erdian jarriko dituzte dolu-seinale moduan.
2018/04/19 - 00:49
48 urteko gizon batek ustez gurasoak hil eta bere buruaz beste egin du Erriberrin
Aita indarkeria zantzuekin hilda topatu dute. Ama larri zaurituta ospitalera eraman dute, baina handik gutxira zendu da. Foruzaingoak uste du semeak hil dituela.
2018/04/17 - 21:10
Laguntza eta 'aitorpena' eskatu dizkio 'lapurtutako ume' batek Eusko Legebiltzarrari
Bere egoera berdinean aurkitzen diren pertsonak guraso biologikoak topatu ahal izateko eta “aitorpena” lortzeko laguntza eskatu dio Cerejidok Gasteizko Ganberari.
2018/04/17 - 16:06
Lapurtutako umeen lehenengo sententzia aurkeztu dute Legebiltzarrean
Amaia Cerejidoren kasuak behin betiko sententzia dauka, lapurtutako umea izan zela ziurtatu diote legez. Amaia eta bere abokatua Legebiltzarrean izan dira kasuaren berri emateko.
2018/04/16 - 22:01
'Agerian geratu da gure seme-alabak terroristak ez direla'
Senide eta lagunez gain, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemoseko ordezkariak ere izan dira; epaiketa justua eskatzera joan dira Madrilera.
2018/04/16 - 21:27
Altsasuko gazteen gurasoak: 'Gaur entzun da lehen aldiz gure bertsioa'
Epaiketaren lehen saioa amaitu ostean, auzipetuen senideek azpimarratu dute agerian geratu dela Altsasun gertatu zena "taberna bateko liskarra" izan zela.
2018/04/14 - 19:22
Milaka lagunen elkartasuna jaso dute Altsasuko gazteek Iruñean
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 50.000 lagunek hartu dute parte "Ez da terrorismoa. Justizia. Altsasukoak aske" leloa zeraman pankartaren atzetik garatu den manifestazioan.
2018/04/14 - 15:47
Altsasuko gurasoak: 'Gure seme-alabekin edozer gauza egin dezakete'
Altsasuko gazteen epaiketa astelehenean hasiko da, Auzitegi Nazionalean. Terrorismoa leporatzen diete 8 gazteei, baina delitu hori neurriz kanpo dagoela salatzeko Iruñean manifestazioa egingo da.
2018/04/13 - 16:05
Proportzionaltasuna eskatu diote justiziari Altsasuko gazteen gurasoek
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako adierazpenetan eskertu nahi izan dute jendearen laguntza eta babesa. Askorentzat Altsasu elkartasunaren sinbolo bihurtu da.
2018/04/13 - 12:29
"Altsasu, herri oso bat esnatu da"
Terrorismoa leporatuz astelehenean Auzitegi Nazionalean Altsasuko 8 gazteren epaiketa hasi bezperan, Faktoria zuzenean Altsasutik