Gizon bat eta bi seme-alaba atxilotu dituzte familiako amari erasotzeagatik
Gizon bat eta bere bi seme-alaba atxilotu dituzte Valtierran (Nafarroa) familiako ama zauritzeagatik.
Emakumeak Foruzaingora deitu eta salatu zuen senarrak eta semeak eraso egin ziotela.
Bi patruila joan ziren etxera, eta alabak amaren salaketa ezeztatu eta bere gain hartu zuen erasoa. Hortaz, aita-semeak ez ezik, alaba ere atxilotu zuten. Amak zauriak zituen besoetan, eta alabak ere zauriren bat zuen.
Aita-semeek aurrekari penalak dituzte antzeko erasoengatik.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik