Aita Mari
2019/02/07 - 18:07
Aita Mari eta Open Arms ontziek 139.000 sinadura entregatu dituzte Kongresuan
Errefuxiatuak erreskatatu ahal izateko Mediterraneoan itsasoratzeko baimena eskatu diote Espainiako Gobernuari.
2019/02/07 - 15:34
'Lekuko deserosoak garelako eragotzi nahi dute gure lana'
Aita Mari eta Open Arms ontzietako arduradunek argi dute zergaitik ez dieten itsasoratzeko baimenik ematen: 'laguntza humanitarioa ez egotea nahi dute'.
2019/01/31 - 21:46
'Aita Mari' ontziko arduradunek ziurtagiri guztiak dituztela berretsi dute
Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak esan du ontziak nazioarteko araudia urratzen duela eta horregatik galarazi diotela itsasoratzea.
2019/01/26 - 21:46
'Aita Mari' atunontzia itsasoratzea erabaki dute, burokraziari aurre eginez
'Aita Mari' ontziak kolpe latza jaso zuen Mediterraneoan erreskateak ezingo zituela egin jakitean.
2019/01/26 - 12:18
Aita Mari erreskaterako ontzia Pasaiatik abiatu da gaur
Espainiako Gobernuaren migrazio-politika salatzeko, Estatuko portuetatik igaroko da euskal atunontzia. Hona hemen Aner Murua ETBko kazetariak Aita Mari ontzitik bidalitako argazkiak.
2019/01/19 - 17:01
Erreskate gunera hurbilduko da Aita Mari ontzia, Espainiako uretatik atera gabe
Espainiako Gobernuak itsasoratzeko baimena ukatu ostean Aita Mari ontziko arduradunek jakitera eman dute helegitea aurkeztuko dutela erabaki horren kontra. Bitartean, inguru hartara hurbilduko dira.
2019/01/19 - 14:05
'Espainiako Gobernuak politika migratzaile krudelari eutsi dio'
Aita Mari ontziaren kideek salatu dutenez, ez diete baimenik eman Mediterraneora abiatzeko. Open Armseko ontziak ere baimenik gabe jarraitzen du Bartzelonan.
2019/01/18 - 20:31
Mediterraneora joateko baimena ukatu dio Itsas Kapitaintzak Aita Mari ontziari
Mediterraneoan noraezean dauden migratzaileei laguntzeko, Aita Mari salbamendu ontziak berehala itsasoratzeko asmoa zuen.
2019/01/09 - 13:14
Aquariumak eta Untzi Museoak 'Aita Mari' omendu dute
Duela 153 urte hil zen Jose Mari Zubia, Aita Mari. Arrantzalea zen eta hainbat itsas salbamentutan hartu zuen parte. Zoritxarrez, salbamentu horietako batean hil zen.
2018/09/28 - 18:46
Getariako 'Aita Mari' atun-ontzia, Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzeko prest
Bederatzi hilabetez lanean egon ostean, atun-ontzia zena salbamendurako barku bilakatu dute, eta 10-15 egunetan itsasoratuko da, Mediterraneoan noraezean dauden migratzaileak erreskatatzeko.
2018/09/28 - 15:02
'Aita Mari' giza erreskateko ontzia aurkeztu dute Getarian
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiak eta Iñigo Mijangos Itsas Salbamenduko presidenteak egin dute aurkezpena.
2016/08/08 - 17:37
Badira 150 urte Mari handia itsasoan ito zela
Zumaiak pelikularako moduko pertsonaia galanta du: Mari, duela 150 urte arrantzaleak enbatatik atera nahian ito zen marinela. Historialariak Mari-ren inguruan datu gehiago bildu nahian dabiltza