Aita Mari eta Open Arms ontziek 139.000 sinadura entregatu dituzte Kongresuan
Aita Mari eta Open Arms ontzi humanitarioen kapitainek, Daniel Rivas eta Oscar Campsek, 139.000 sinadura baino gehiago entregatu dituzte ostegun honetan Diputatuen Kongresuan. Espainiako Gobernuari itsasoratzeko baimena eskatzeko dira sinadurak, Mediterraneoan errefuxiatuak erreskatatzeko helburuarekin.
Urtarrilean, Pedro Sanchezen Gobernuak ukatu egin zion Open Arms ontziari itsasoratzeko baimena, irizpide teknikoak eta nazioarteko itunak urratzen zituela argudiatuta.
Aita Mari azarotik dago itsasoratu ezinik, ontzian hainbat aldaketa egin dituzten arren. Baimenaren zain daude oraindik euskal tripulatzaileak.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Campsek eta Rivasek deitoratu egin dute Espainiako Gobernuaren irizpide aldaketa. Izan ere, ekainean Aquarius ontziari Valentzian porturatzeko baimena eman eta gero, aurreko Exekutiboak immigrazioaren arloan zituen politikak aldatuko zituela pentsatu zuten.
Legebiltzarraren adierazpena
Testuinguru honetan, Eusko Legebiltzarrak deia egin dio Espainiako Gobernuari Aita Mari eta Open Arms ontziei itsasoratzeko baimena emateko.
EH Bilduk eraman du Ganberara legez besteko proposamena, eta EAJk eta Elkarrekin Podemosek babestu egin dute. PPk eta PSE-EEk ez dute adierazpen osoa babestu, baina bai puntu batzuk.
Aho batez, Legebiltzarrak elkartasuna agertu die bi ontzien tripulatzaileei eta giza eskubideen alde lan egiten duten GKE guztiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontzak % 8,4 gutxitu dira Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak