'Aita Mari' Greziarako bidean da jada, laguntza humanitarioa entregatzeko
"Aita Mari" ontzia Greziara abiatu da astearte honetan, Palmako (Balear Uharteak) portutik, Espainiako Gobernuaren baimena lortu baitu jada. Dena dela, oraingoz ezingo du bere helburu nagusia bete, hau da, Mediterraneoan errefuxiatuak salbatu, eta laguntza humanitarioa entregatzera doa Chios eta Lesbos uharteetara.
Ontzi humanitarioa kudeatzen duen elkarte solidarioak deitoratu egin du Espainiako Gobernuak baimena emateko eragindako "atzerapena". Izan ere, Portugalek eman egin zion Mediterraneoan nabigatzeko baimena.
Horren ildotik, Iñigo Mijangos ontziko armadoreak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak "oztopoak" jarri izana errefuxiatuak eta migratzaileak salbatzeko.
Mijangosek azaldu duenez, “Aita Mari” Pasaiatik (Gipuzkoa) abiatu zen; A Coruñan (Galizia) laguntza humanitarioa jaso zuen, eta Lisboan (Portugal) Greziako uharteetara joateko baimena lortu zuen. “Eta dena zuzen eduki arren, Espainiako Gobernuak portu espainiar batera itzultzea agindu zion”.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurrez izandakotik ezberdina izan arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko