Aita Mari
2022/06/09 - 18:30
'Aita Mari' ontzia erreskate eremura iritsi da
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Izaskun Arriaran ontziko erizainak azaldu duenez, erreskateen abisuak hiru bideetatik iritsi daitezke.
2022/06/09 - 16:45
Nola jasotzen dituzte erreskate abisuak Aita Marin?
Edozein momentutan erreskate bat egiteko prest dago tripulazio guztia. Gaur itsasoa bare dago, bainan biharko aldaketa espero da; 2-3 metroko olatuak espero dituzte.
2022/06/08 - 22:00
Horrela lan egiten da Aita Mari ontziko sukaldean
Aita Mari bezalako erreskate-ontzi bateko sukaldeetan nola lan egiten den ikusi dugu, non, edozein unetan, 13 pertsonari jaten eman behar izatetik 150 pertsonari arreta ematera pasa daiteke.
2022/06/08 - 12:24
Izurde talde batek bisita egin diote 'Aita Mari' ontziari
Izurde talde bat 'Aita Mari' erreskate-ontzira hurbildu da. Ontzian doan Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak grabatu dituen irudietan zetazeoak itsasontziaren ondoan saltoka ikusi daitezke.
2022/06/07 - 21:31
Erreskaterako prestatzen ari da Aita Mari ontziko tripulazioa
Aita Mari ontzia erreskate gunera bidean da. Kapitainak ostegunean heldu nahi du bertara eta bidea egiten duen bitartean, erreskaterako prestatzen ari da tripulazioa. Hainbat simulakro egin dituzte eta Asier Sanchez lankidea izan da horien lekuko.
2022/06/07 - 20:34
Horrela trebatzen dira 'Aita Mari' ontziko marinelak, erreskateak aurrera eramateko
Oscar Palacios ontziko lehen ofizialak azaldu duenez, une horretan "kontu handia izan behar dute; kontaktuaren unea oso ongi kudeatu beharra dago".
2022/06/06 - 12:17
'Aita Mari' erreskate ontzia Palmako portutik atera da Mediterraneo erdialdera bidean
07:00etan abiatu da eta lauzpabost egun beharko ditu erreskate gunera iristeko. Urteko bigarren misio humanitario honen berri emango du Asier Sanchez EITB Mediako kazetariak ontzi barrutik.
2022/06/06 - 10:28
'Aita Mari' Palmatik irten da, EITB Media ontzian dela
Aita Marik goizeko 07:00tan utzi du Palma eta Mediterraneo erdialdera bidean da une honetan. EITB Mediako Asier Sanchez kazetariak ontzian doa misioaren berri emateko.
2022/06/06 - 09:47
'Aita Mari' erreskate-ontzia Palmako portutik atera da eta Mediterraneo erdialdera bidean da
Urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio. Aurreko misioetan, guztira, 669 erreskate egin dituzte. EITB Mediak jarraipen berezia egingo dio 'Aita Mari'ren bidaia berri honi.
2022/06/05 - 16:43
'Aita Mari' ontziak 1.113 pertsona salbatu ditu bere 7 misioetan
Bere 8. misioa abiatuko du bihartik aurrera erreskaterako ontziak. Bidaia berri honen helmuga Mediterraneo erdigunea izango da.
2022/06/04 - 22:26
'Aita Mari' ontzi humanitarioak urteko bigarren erreskate-misioari ekin dio
Ontziak hiru hilabete daramatza portuan, konponketa- eta mantentze-lanetan. Urteko lehenengo misioan arrisku-egoeran zeuden 176 pertsona erreskatatu zituen eta arriskuan zeuden 280 pertsona lagundu.
2022/06/04 - 22:24
Igande honetan ekingo dio Aita Mari ontziak zortzigarren erreskate-misioari, ETBren jarraipenarekin
Aita Mari ontzia Mallorcan da dagoeneko. Larunbat arratsaldean iritsi da Palmako portura eta, asteburu osoan zehar, ateak zabalik izango ditu bisitarientzat. Igande honetan, bertatik abiatuko da zortzigarren misioari ekiteko, eta ETBko lantalde bat ere izango du lagun.
2022/06/03 - 20:49
'Aita Mari' Mediterraneora abiatu da urteko bigarren misioan
Burrianatik (Castello) abiatuta, Mallorcako kaian geldialdi bat egingo dute, larunbatean eta igandean ate irekien jardunaldiak eskaintzeko.
2022/01/30 - 21:08
Porturatu da "Aita Mari" itsasontzia Lampedusan
17:00ak aldera hasi da itsasontzia lehorreratze maniobrak egiten. Migratzaileak osasuntsu daude, baina horietako 23k positibo eman dute covid testean.
2022/01/30 - 18:53
Sabino Arana fundazioak gizartearekiko konpromisoa omentzen duten urteroko sariak banatu ditu Bilbon
Aita Mari ontzia, Basque Culinary Center, Luis Ugalde jesuita, Gaztelu Elkartea, Luis Bengoa kazetaria eta Club Bidasoa izan dira sarituak.
2022/01/29 - 22:37
Aita Mari portu seguru baten zain dago Mediterranioan erreskatatutako 176 migratzaileak lehorreratzeko
Erreskatatutakoen artetik, 23k positibo eman dute koronabirus proban. Lampedusatik gertu dago itsasontzia, eguraldi txarretik babestu nahian.
2022/01/29 - 12:26
Izaskun Arriaran (Aita Mari): "Lampedusan aingura botatzen utzi digute itsaso gaiztoa espero delako"
Aita Mari ontzi humanitarioak Lampedusako hegoaldean ainguratzeko baimena eskuratu du, baina Malta, Italia zein Espainiaren erantzunaren zain dago oraindik; ostiral honetan Mediterraneoan erreskatatutako 176 migratzaileak lehorreratzeko.
2022/01/28 - 22:30
'Aita Mari'k 176 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Konkretuki, 18 emakume, 116 gizon eta 42 adingabe lagundu ditu euskal ontziak.
2022/01/25 - 17:40
'Aita Mari'k 280 pertsona, tartean zazpi hildako, zeramatzan ontzi bati laguntza eman dio
Italiako agintariek salbamenduko hiru ontzi bidali dituzte, eta 'Aita Mari'ri eskurik ez hartzeko agindua eman diote gauerdian. 270 pertsona baino gehiago Lampedusa uhartean lehorreratu dituzte.
2022/01/20 - 17:05
Aita Mari ontzia berriro itsasoratu da Mediterraneoan etorkinak erreskatzeko helburuarekin
Erreskate ontzi bihurtutako arrantzuntzia Burrianako portuan lotuta zegoen iragan azaroaren 8tik, 105 migratzaile erreskatatzetik itzuli zenetik. Han mantentze-lanak egin dizkiote.