Aktoreak
2020/09/20 - 01:29
Johnny Depp Donostiara heldu da
AEBetako aktore ezaguna Zinemaldira iritsi da, ekoiztu berri duen filma aurkezteko: 'Crock of Gold', Shane MacGowan musikariari buruz.
2020/09/19 - 10:19
'Akelarre' filmaren egun handia, Donostia Zinemaldian
EiTBk babesten duen eta Pablo Aguerok zuzentzen duen 'Akelarre' filma eta 'Patria' telesaila lehiatuko dira larunbat honetan Zinemaldiaren 68. edizioko Sail Ofizialean.
2020/09/16 - 15:21
Samuel L. Jackson, euskaraz biraoka: "Zoaz popatik hartzera"
Ekimen baten bidez, HeadCount erakundean izena emateko eskatu zien aktoreak Twiterreko jarraitzaileei, eta 2500 izen-emate lortutakoan 15 hizkuntzatan birao egiten irakatsiko ziela hitzeman zien.
2020/09/16 - 15:09
Samuel L. Jacksonek euskaraz eta beste 14 hizkuntzatan birao egiten irakasten du
Aktore estatubatuarrak Twitterren egindako bideo batean hainbat herrialdetan nola esango luketen erakutsi du, haien hizkuntzetan, baita euskaraz ere.
2020/07/30 - 16:20
Gaztañaga eta Losada: ''Txikitan ez genuen aktore izatearekin amesten''
'Faktoria' saioko Pintxopotera gonbidatu ditugu Miren Gaztañaga eta Mikel Losada aktoreak. Askotan egin duten lan elkarrekin eta auren ibilbidea gogoratzeaz gain, nolakoak diren hobeto ezagutu dugu.
2020/06/13 - 15:48
Kultura COVID-19aren "biktima ikusezina" dela salatu dute Gasteizen
Kupla-Kultura plataformak deituta, segizioa antzeztu eta hilkutxa bat Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusiaren aurrean utzi dute manifestariek.
2020/06/11 - 14:00
Rosa Maria Sarda aktorea hil da, 78 urte zituela
Emakumezko aktore onenaren Goya Saria bi aldiz irabazi zuen, 'Sin vergüenza' eta '¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo?' filmengatik. 2010ean Zinema Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen.
2020/03/09 - 17:48
Max von Sydow aktorea zendu da
Frantziar-suediar aktoreak, Ingmar Bergman zuzendariaren kolaboratzaileak, ibilbide oparoa egin zuen kameraren aurrean.
2020/02/29 - 15:23
Willy Toledo absolbitu dute, Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik epaitu ondoren
Abokatu Kristauen Elkarteak aktorea salatu zuen, sentimendu katolikoen aurkako delitua egotzita. Katolikoak iraintzeko asmorik ez zuela azaldu zuen Toledok epaiketan, kritika politikoa egitea baizik.
2020/02/17 - 14:34
Willy Toledo: "Ateoa naiz eta 'kaben dio' esaten dut egunero"
Aktorea gaur epaitzen ari dira, sentimendu erlijiosoei irain egitea leporatuta. Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak 22 hilabeteko zigorra eskatu du berarentzat.
2020/02/06 - 09:46
Kirk Douglas Hollywoodeko aktore ezaguna hil da, 103 urte zituela
Hiru aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako, gizonezko aktore onenaren kategorian. Halaber, ehun film inguruko protagonista izan da, tartean, Stanley Kubrick zinema zuzendariaren 'Spartacus' filman.
2020/01/28 - 12:57
Weinsteinen salatzaile batek bi aldiz bortxatu zuela azaldu du
Bost sexu-delitu leporatzen dizkiote ekoizleari, eta biziarteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete.
2020/01/06 - 13:15
'Once Upon a Time in Hollywood' eta '1917' filmak gailendu dira Urrezko Globoetan
Joaquin Phoenixek irabazi du aktore dramatiko onenaren saria, 'Joker' filmean egindako lanagatik. Bestalde, San Mendesentzat izan da zuzendari onenaren Urrezko Globoa.
2019/12/26 - 21:00
Aitziber Garmendia, Jon Plazaola, Iñaki Segurola eta Begoña Del Teso
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
2019/11/01 - 16:58
'Extra Ordinary', Donostiako Beldurrezko Asteko film luzerik onena
Mike Ahern eta Enda Loughmanen filmak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXX. Astean Film Luzerik Onenari emandako Ikusleen Saria.
2019/10/12 - 17:55
Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren 'El Hoyo' pelikula, garaile Sitgesko jaialdian
Ivan Massague, Antonia San Juan eta Zorion Egileor aktoreek parte hartzen dute filmean. Elkartasuna eta enpatia faltaren inguruan gogoeta egiten du pelikulak.
2019/09/29 - 14:14
Zinemaldiko 67. edizioko sarituen zerrenda
Hona hemen Zinemaldiko 67. Edizioko sarituen zerrenda osoa.
2019/09/28 - 20:39
2019ko Zinemaldia
Donostia zinemaren hiriburu izango da datozen 9 egunetan. Zinemaldiaren 67. edizioa hasi da.
2019/09/27 - 15:48
Javier Bardem Donostiako ikasleekin izan da, klimaren aldeko manifestazioan
Klima aldaketari aurre egiteko "premiazko neurriak" eskatu ditu Espainiako aktore ezagunak. Gainera, belaunaldi berriek dituzten erronkak aipatu ditu, eta “benetako aldaketa” haiek ekarriko dutela esan du.
2019/09/27 - 15:22
Javier Bardem, klimaren aldeko grebaren Donostiako manifestazioan
Aktorea atzo heldu zen Zinemaldira 'Sanctuary' dokumentala aurkezteko.