Max von Sydow aktorea zendu da
Max von Sydow frantziar-suediar aktorea, Ingmar Bergman zuzendariaren antzezle fetitxeetako bat, igandean hil da, 90 urte zituela, besteak beste, The exorcist, Star Wars eta Minority report filmetan ageri den aktorearen emazteak iragarri duenez.
Paris match astekariari astelehenean egindako adierazpenetan esan duenez, “bihotza apurtuta eta tristezia sakon batean murgilduta” dago Catherine von Sydow alarguna.
Ingmar Bergmanen pelikula handietan eginiko paperek egin zuten ezagun Von Sydow: The seventh seal, Wild strawberries, The virgin spring…
Suediatik kanpo ere egin zuen lan, punta-puntako pelikuletan, izen handiko zuzendariekin: The exorcist (William Friedkin), La mort en direct (Bertrand Tavernier), Pelle erobreren (Billie August), Minority report (Steven Spielberg), Shutter island (Martin Scorsese) eta abar.
2002an, frantses herritartasuna eman zioten.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da