'Extra Ordinary', Donostiako Beldurrezko Asteko film luzerik onena
Mike Ahern eta Enda Loughmanen 'Extra Ordinary' lanak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXX. Astean Film Luzerik Onenari emandako Ikusleen Saria. Jaialdia, gaur gauean amaituko da, Donostiako Antzoki Zaharrean, ‘Ventajas de viajar en tren’ filmaren proiekzioarekin.
Nico van de Brinken ‘The Burden/Het Juk’ lanak nazioarteko lehiaketa horretako Film Labur Onenari ikusleek emandako saria lortu du. Halaber, Illogicen ‘Maestro’ filmak Animaziozko Film Labur Onenari Ikusleen Saria irabazi du.
David Muñoz eta Adrian Cardonaren ‘La ultima Navidad del universo’ lanak, berriz, Espainiako Film Labur Onenari ikusleek emandako saria irabazi du. Bestalde, Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Dean W. Law zuzendariaren 'Stray' lanak eskuratu du.
Itziar Castrok, Fernando Iwasakik eta Elisa McCauslandek osatutako epaimahaiak aho batez erabaki du Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria ‘Stray’ri ematea, “bere egikera bikainagatik eta, batez ere, gidoiaren originaltasunagatik, maisutasun handiz heltzen baitie alegoria binarioei; generoari, gorputzari eta animalia instintuei buruzko hausnarketak proposatzen dituzten alegorioak dira, gaur egungo arazoekin elkarrizketan diharduen testuinguru atzerriratu eta deserrotu batean”.
Halaber, Melinda Joan Reed aktorearen antzezpen gailena nabarmendu du epaimahaiak. Bestalde, aipamen berezia egin diote Nico vanden Brinken 'The Burden/Het Juk' film laburrari, “bere istorio biribilagatik, gidoiak, originala izateari utzi gabe, ezin hobeto biltzen baititu aldi berean beldurrezko genero klasikoaren elementu guztiak”.
Erica Scogginsen 'The Boogeywoman' lanak ere aipamen berezia jaso du. Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zilarrezko Metliesa, berriz, Sesselía Ólafsdottir eta Peter Callowren 'Turn/Umskipti' (2018) lanak jaso du, "hiru neska-lagunen arteko botere harremanak fantasiazko ikuspegi batetik arakatzen dituen proposamen bat izateagatik".
Azkenik, Film Labur Onenaren Gazteen Epaimahaiaren Saria N'cee van Heerdenen 'O.I.' lanak irabazi du, Espainiako Film Labur Onenaren Syfy Saria Norma Vilaren 'El fin de todos las cosas' lanak, Film Luze Onenari Blogos de Oro saria Joe Begosen ‘Bliss’ lanak eta Ikusleen Saria Fanzine Onenari ‘La valla’ lanak.
Zure interesekoa izan daiteke
“Sucia” eta “Black water” sarituko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Bàrbara Mestanza eta Marc Pujolarren dokumentalak film luze onenaren Ikusleen saria jasoko du, eta Black water Natxo Leuzaren lanak Amnesty International saria. Gaur bukatuko da jaialdia, eta Imanol Uribek ohorezko saria jasoko du.
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lara Izagirre “Yerma”ren bertsio garaikide eta urbanoa filmatzen ari da euskaraz
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Euskal zinemak ongietorria egin dio Maialen Belokiri
Jose Luis Rebordinosek, lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Maialen Beloki izango da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera
Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, Jose Luis Rebordinosen ondorengo gisa.
Lander Garro: "Memoria pertsonaia bat gehiago da 'Lutxi eta zuhaitza'n"
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
"I lit the Fire!" Valeria Lemesevskayaren filma izan da Punto de Vista jaialdiko lanik onena
Epaimahaiak bielorrusiar zuzendariaren dokumentala aukeratu du Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofizialeko film luze onentzat. Film labur onenaren saria, EITBk babestutako golardoa, 3cm of Complexity Anna Vasofen filmari eman diote.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Amets Hautsien zumardia Zornotzan dago
Boulevard pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Elena Irureta aktoreari aitortza eginez hasi dute Silver Film Festival jaialdia Bilbon
Maitasuna eta Sexua (adingabea) lelopean, 60 urtetik gorako pertsonak oinarri dituen Silver Film Festival jaialdiari hasiera eman diote astelehen honetan, Bilbon. Apirilaren 24ra bitartean, hainbat jarduera hartuko ditu ekimenak eta, gaur, Elena Irureta aktoreari EITB Silver saria eman diote.