Aktoreak
2023/02/06 - 22:01
''Betiko gaua'' film laburrarekin, zuzendari lanetan debuta egin du Eneko Sagardoy durangarrak
Lau eskutara idatzi du gidoia, Nerea Ibarzabal bertsolariarekin batera. Filmazioa atzo bertan bukatu zuten, eta aurki hasiko dira 15 minutuko iraupena izango duen pieza muntatzen.
2023/02/06 - 15:09
Eneko Sagardoyk bukatu du "Betiko gaua" laburra filmatzen
Durangar aktore eta idazlearen laneko protagonistak Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira. Aurten estreinatu nahi dute.
2023/02/01 - 13:32
Fiskalak bideratu egin du nahi gabeko hilketa akusazioa Alec Baldwinen kontra
Orain, baliteke, zigor arloko ahozko epaiketa bati aurre egin behar izatea aktore estatubatuarrak. Gehienez bost urteko espetxe zigorra jaso dezake.
2023/01/29 - 11:19
Alauda Ruiz de Azuaren 'Cinco lobitos' eta Borja Cobeagaren 'No me gusta conducir', garaile Feroz Sarietan
Zuzendari bizkaitarraren lehenengo lan luzea izan da arrakastatsuena, Rodrigo Sorogoyenen 'As bastas'ekin batera. Bestalde, Ohorezko Feroz Saria eman diote Pedro Almodovarri.
2023/01/27 - 13:11
Ylenia Blagietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan
Bi aktoreak oso pozik agertu dira Farolin eta Zarambolas antzezteaz 2023ko Bilboko aratusteetan. "Bilbo munduko hiruburua da eta hau erantzunkizun handia da" esan du Lander Otaola bilbotarrak.
2023/01/04 - 21:39
Ramon Barea euskal aktoreari elkarrizketa: Goya sarietarako izendatuta dago 'Cinco Lobitos' filmagatik
Bigarren aktore onenaren Goya sarira dago izendatuta Ramon Barea "Cinco Lobitos" filmagatik. Goyetara izendatuta dauden beste bi lanetan ere parte hartu du Ramon Bareak.
2023/01/02 - 18:46
Jeremy Renner aktorea egoera kritikoan, bere arrantxoan elurra kentzen ari zela istripua izan ostean
Aktorea elurra kentzen ari zen Mt Rose-Ski Tahoe arrantxoan (Renotik hegoaldera, Nevada). Istripua izan ondoren, aktorea helikopteroz eraman dute ospitalera.
2023/01/02 - 17:49
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 11an, emango zaio hasiera sagardo garaiari, Astigarragan.
2022/12/18 - 13:22
Taraneh Alidoosti aktore irandarra atxilotu dute istiluak "sustatzea" leporatuta
'Hamshari Online' hedabidearen arabera, "eduki faltsuak eta nahasgarriak zabaltzeagatik, istiluak sustatzeagatik eta Irainen aurkako mugimenduak babesteagatik" atxilotu zuten.
2022/11/10 - 15:53
Josean Bengoetxea eta Kandido Uranga dira protagonistak 2022ko Gabonetako Loteriaren hiru iragarkietako bitan
Gabonetako Loteriaren kanpaina aurkeztu dute, eta aurten, bat beharrean, hiru iragarki izango dira.
2022/10/29 - 20:02
Karra Elejaldek aktore onenaren saria eskuratu du Valladolideko Semincin
"Vasil" pelikulan egindako lanagatik saritu dute euskal aktorea. Film horretan ere parte hartu duen Ivan Barney aktoreari ere sari bera eman diote.
2022/10/14 - 21:59
Robbie Coltrane, Hagrid 'Harry Potter' sagan, zendu da
Harry Potter sagako zortzi filmetan Rubeus Hagrid irakasle erraldoiarena egiteaz gain, James Bond sagako bi filmetan ere Valentin Dmitrovich Zukovskyren papera egin zuen Coltranek.
2022/10/12 - 10:49
Angela Lansbury aktorea hil da, ''Murder, She Wrote'' telesaileko protagonista
Aktore britainiarra hiru aldiz egon zen Oscarretarako izendatuta "Gaslight", "The Picture of Dorian Gray", "The Manchurian Candidate" filmeetan egindako lanagatik. Hollywoodeko Akademiak ohorezko estatua eman zion 2013an.
2022/10/11 - 23:17
Euskal Herriko aktorerik onenak saritu ditu Euskal Aktoreen Elkarteak, Donostian
Besarkada Sariak gala ospatu dute Donostian, Euskal Aktoreen Batasunak bi urtean behin antolatzen duen gala. Telmo Irureta eta Marta Ferrus saritutakoen artean daude.
2022/10/05 - 23:34
Juliette Binoche eta Marion Cotillardek ilea moztu dute Irango emakumeei elkartasuna adierazteko
Irango emakumeen iraultzak 18 eguneko borroka du bere eskubideen alde. Frantzian, bere aktore internazionalenek, besteak beste, Juliette Binoche, Marion Cotillard eta Charlotte Gainsbourgek, elkartasuna adierazi diete Irango emakumeei, kameraren aurrean ilea moztuz.
2022/09/25 - 00:05
Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra: Carla Quílez eta Paul Kricher
Bi aktoreek Antoinette Boulaten eskutik jaso dute saria, hunkituta; Quilezek La maternal filmagatik eta Kricher-ek Le lycéen filmagatik.
2022/09/21 - 01:09
Zer egin behar dute aktoreek zuzendari batek kontratatzeko?
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek aurkezle lanak egin dituzte Donostia Zinemaldiaren baitako Euskal Zinemaren Galan.
2022/09/15 - 20:47
Zinemaldiko aurreneko izarrak Donostiara iritsi dira
Besteak beste, Epaimahai Ofizialeko kideak, Hirokazu Koreeda zinemagilea, David Guetta musikaria eta Fernando Tejero aktorea daude dagoeneko Gipuzkoako hiriburuan.
2022/08/14 - 21:20
Alec Baldwinek sakatu zuen Halyna Hutchins hil zuen pistolaren kolpekaria, FBIren arabera
Aktorearen hasierako adierazpenak gezurtatu ditu orain FBIren txostenak. Fiskalak momentuz ez du horren aurkako akusaziorik aurkeztu. Biktimaren familiak, ordea, aktorea salatu zuen zuhurtziagabeko hilketa egotzita.
2022/08/12 - 22:55
Anne Heche aktorea hil da, auto istripu larria izan eta astebetera
53 urteko aktorea Grossman erredura handien zentroan zegoen, Los Angeleseko West Hills ospitalean. Trafiko ezbeharraren ondorioz, bere autoak su hartu zuen.