Alarma-egoera
2021/04/04 - 21:14
236 arau-hauste salatu ditu Foruzaingoak Aste Santu honetan
Bide segurtasunari dagokionez, larunbat goizean Tafallan Madrilgo 40 urteko gizonezko bat hil zen istripuaz gain, beste 21 bide istripu artatu dituzte.
2021/04/04 - 16:53
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Pazko zubi honetan familiak elkartu ahal izango dira, eta txokolatea oparitzeko tradizioa bete; izan ere, oinarrizko produktu izendatu berri du gobernuak txokolatea.
2021/04/04 - 16:02
Milaka pertsonak Aberri Eguna ospatu dute Euskal Herriko plazetan eta kaleetan
Besteak beste, dantza, musika eta pintura izan dira protagonistak hainbat plaza, kale eta txokotan. Hiru kanta abestu dituzte: "Gernikako arbola", "Txoria txori" eta "Ikusi mendizaleak".
2021/04/04 - 10:23
Zubieta, Lezama eta aireportuetako sarreretan kontrolak ezarri ditu Ertzaintzak
"Egungo osasun egoeran jendetzarik ez biltzeko, toki horietara ez hurbiltzea" eskatu die Ertzaintzak Realeko eta Athleticeko jarraitzaileei.
2021/04/03 - 22:13
Istiluak eta jende pilaketak Bilboko Poza kalean
Neska bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute zaurituta botilakada bat jaso ondoren. Urkulluk pilaketetan gazteek izandako jarrera "iraingarria" salatu du.
2021/04/03 - 16:31
Bigarren Aberri Eguna jarraian, maskara jantzita eta segurtasun distantziarekin
Euskal Herria Baterak elkarretaratzeak deitu ditu 12:30ean, "keinu bat batera" egiteko. Bestalde, Aberri Eguna ospatzeko eskatu die Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "munduko abertzale guztiei".
2021/04/02 - 16:34
Oiartzun eta Usurbil eremu gorrian sartu dira, eta Gasteiz muga-mugan geratu da
Arabako hiriburuak 399,88 kasuko intzidentzia du, gune kritikoenaren atarian geratuta. Zornotza eta Muskiz udalerri laranja dira.
2021/04/01 - 18:18
Iñigo Urkullu: "Ez dugu neurri gehiago hartzeko zalantzarik izango"
Intzidentzia-tasak EAEn "etengabeko goranzko joera kezkagarria" dagoela islatzen duela ohartarazi du: 292,8 kasu 100.000 biztanleko.
2021/04/01 - 02:14
Ostalaritzaren barrualdea itxita egongo da gaurtik aurrera Nafarroan
Nafarroako Auzitegi Nagusiak babestu zuen neurria apirilaren 9ra arte izango da indarrean. Epe horretan, eremu pribatuan bizikideak bakarrik elkartu ahalko dira.
2021/03/31 - 23:33
Frantzia konfinatu eta eskolak itxi egingo dituela iragarri du Macronek
Neurri berriak larunbatean sartuko dira indarrean eta hilabetez ezarriko dituzte. Lurraldeetatik ateratzea galarazita egongo da eta eskolak eta funtsezkoak ez diren dendak itxi egingo dituzte.
2021/03/31 - 16:24
Bidaiatzeko ziurtagiriak eta PCRak eskuetan eraman behar dira Bilboko aireportuan
Aste Santuko jaiegunetan 196 operazio egingo dira, 2019ko Aste Santuan baino %77 operazio gutxiago daude Loiuko aireportuan.
2021/03/31 - 16:19
Euskadiko landetxetako erreserba %86koa da Aste Santurako
Ostatuen okupazioari dagokionez, landetxeek estimazio handiagoa dute hotelek baino. Euskadiko landetxetako erreserba %86koa da Aste Santurako.
2021/03/31 - 16:10
Ertzaintzak gogortu egingo ditu errepide kontrolak Aste Santuan
Aste Santuko jai-egunak hasi bezperan, Ertzaintzak gogortu egin ditu errepide kontrolak. Pandemia dela-eta, gogoan izan behar da ezin dela nor bere erkidegotik atera.
2021/03/31 - 14:57
Arrasate eremu gorrian sartu da eta Gasteiz oso gertu dago
Hala, hamar dira gorrian dauden herriak, eta lurraldeetako intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du.
2021/03/31 - 11:53
'Normaltasun berriaren legea'k musukoaren derrigorrezko erabilera zabaldu du
Gaur sartu da indarrean araua, metro eta erdiko distantziarekin ere erabiltzera behartzen duena, baita hondartzan ere, salbuespenik gabe. Hala ere, erkidegoek moldatzeko aukera izango dute.
2021/03/30 - 20:15
Neurri murriztaile berriak baimendu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
Koronabirusak eragindako kutsatzeak gelditzeko asmoz onartutako neurri berriak apirilaren 1etik 9ra bitartean egongo dira indarrean.
2021/03/30 - 15:34
Bihar sartuko da indarrean 'normaltasun berriaren legea'
Astearte honetan argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean segurtasun tartea zainduta ere eremu publikoan musukoa erabiltzera derrigortzen duen araua.
2021/03/30 - 14:56
Legazpi, eremu gorrian sartu den beste udalerri gipuzkoar bat
Hala, bederatzi dira gorrian dauden herriak, eta lurraldeetako intzidentzia metatuak apur bat soilik egin du gora.
2021/03/30 - 14:23
PCR negatiboa beharko da Iparraldetik Hegoaldera igarotzeko, gaurtik aurrera
Salbuetsita daude mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta mugatik gehienez ere 30 kilometrora bizi direnak. Hegoaldetik Iparraldera pasatzeko, PCR negatiboa behar da urtarriletik.
2021/03/30 - 14:12
Ez da covid-19aren araudian salbuespenik egingo larunbatean
"Ez gara beste edozein asteburutan baino permisiboagoak izango", ziurtatu du Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak.