Arrasate eremu gorrian sartu da eta Gasteiz oso gertu dago
Okerrera egiten jarraitzen du egoerak, eta beste udalerri bat (Arrasate) sartu da eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, hamar dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Ermua, Elorrio eta Ondarroa, Bizkaian; eta Arrasate, Beasain, Lazkao, Ordizia, Zumarraga, Legazpi eta Urretxu, Gipuzkoan.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteizek laranjan jarraitzen du, gorrian sartzear (392 puntu) eta Agurain, Amurrio eta Laudio horiz margotuta ageri dira. Ez dago udalerririk eremu berdean. Lurralde historikoa ere gorritik gertu dago, laranjan, baina 371,58 puntuko intzidentzia-tasarekin.
Bizkaian, Ermuak, Elorriok eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Abadiño, Bilbo, Berango eta Markina.
Horian hauek daude: Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Eremu berdean ez dago udalerririk, Bermeok okerrera egin baitu.
Bizkaia osoa aintzat hartuta, berriz, intzidentzia-tasa 268,75ekoa da.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Arrasate sartu da, eta bertan jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk, Legazpik eta Zumarragak.
Eremu laranjan, berriz, Bergara, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Usurbil.
Hauek ditugu gune horian: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Eremu berdean, azkenik, Aretxabaletak hartu du Orioren lekua. Gipuzkoan, intzidentzia metatua 286,21ekoa da.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.