Alarma-egoera
2021/03/24 - 12:57
Aste Santurako neurriak gogortzea eztabaidatuko dute arratsaldean erkidegoek
Jaiegunetarako gutxieneko neurri komunak adostu bazituzten ere, kutsatzeen igoera tarteko, ez dute baztertu are gehiago zorroztea.
2021/03/23 - 21:47
Europako edozein herrialdetara joan gaitezke, baina ezin gara Nafarroara joan EAEtik
Mugikortasun mugen kontraesanek eta Espainiako Gobernuak egin duen nazioarteko turismoaren defentsak eztabaida piztu dute.
2021/03/23 - 13:56
Derio eremu laranjatik irten eta Ondarroa sartu da, egoerak okerrera egin ostean
Eremu astinduenean ez da aldaketarik izan, eta bost herrik jarraitzen dute gorri; bi Bizkaian eta hiru Gipuzkoan. Bermeok gune berdera pasatzea lortu du.
2021/03/22 - 21:41
Gu ezin gara mugitu, baina atzerriko turistak etorri ahal dira
Erkidegoak itxita daudenez, gu ezin gara mugitu. Baina estatutik kanpoko turistak etorri ahal dira, Europako mugak ez baitaude itxita. Askorentzat, kontraesana da.
2021/03/22 - 20:50
19 eta 65 urte bitarteko Elorrioko biztanleei baheketa masiboa
Probak gaur 16:00etan hasi dira herriko kiroldegian eta asteazkenean amaituko dira. Aurrez hitzordua eskatu behar da.
2021/03/22 - 14:01
Eremu gorrian zeuden udalerriei Elorrio eta Ordizia gehitu zaizkie
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek eta Tolosak eremu laranjatik irtetea lortu dute; Gueñesek (Bizkaia), ordea, gutxi iraun du hori. Berriz ere kolore laranjara igaro da.
2021/03/19 - 00:56
Ertzaintzak kontrolak areagotuko ditu asteburu honetako zubian
Udalerrien artean mugikortasuna librea bada ere, Euskal Autonomia Erkidegoko mugak itxita daudela gogorarazi dute agintariek.
2021/03/18 - 13:54
Gueñes eta Markina-Xemein eremu laranjatik atera dira; Bergara, berriz, sartu
Eremu kritikoenean, gorrian, alegia, ez da aldaketarik izan eta hiru dira eremu horretan jarratzen duten EAEko udalerriak.
2021/03/18 - 12:49
San Jose zubian bizikideak bakarrik bildu ahalko dira etxeetan
Atzo sartu zen indarrean Lurraldeen arteko Osasun Batzordean erkidegoek adostutako akordioa. Horren arabera, hainbat murrizketa izango dira zubi honetan zein Aste Santuan.
2021/03/17 - 13:46
Aretxabaleta eremu larrienetik aterata, hiru dira gorri jarraitzen duten udalerriak
Bizkaian, Santurtzi eremu laranjara itzuli da berriro, eta Lezo, Gipuzkoan, horia izatera pasa da azken asteak eremu berdean igaro eta gero.
2021/03/17 - 11:44
Fernandez: Bilakaera 'bereziki negatiboak' murrizketak ekarriko lituzke Aste Santuan
LABIko Batzorde Teknikoko koordinatzaileak AstraZenecarekin dagoen arazoa 'egun gutxi barru' konpontzea espero du. Kutsatzeen gorakadarekin eta ZIUetako gaixo kopuru handiarekin kezkatuta dago.
2021/03/16 - 20:32
Aurten ere ez dira Karmengo Jaiak ospatuko Barakaldon
Udalaren arabera, "arduraz" jokatuz gero, "ezinezko da jaietako programazio normalizatu bat egitea".
2021/03/16 - 13:58
Derio eremu gorritik atera da eta Ordizian eta Elorrion egoerak okerrera egin du
Bizkaian, Santurtzik eremu laranjatik irtetea lortu du baina Elorrio sartu egin da, kutsatze kopuruak gora egin eta gero. Gipuzkoan, berriz, Ordizia horitik kolore laranjara pasa da.
2021/03/15 - 13:57
Beasain eremu gorrian sartu da berriro
Eibarrek eta Oñatik eremu laranjatik irtetea lortu dute, baina Markina-Xemeinen, Muskizen eta Santurtzin egoerak okerrera egin du eta laranjan sartu dira.
2021/03/14 - 15:26
Gaur urtebete da covid-19ak bizitza hankaz gora jarri zuela
2020ko martxoaren 14an alarma egoera indarrean sartu zen. Hasiera batean, bi asterako izango zela esan bazen ere, 48 egun eta 48 gau igaro ziren.
2021/03/13 - 15:31
Gero eta ahots gehiagok arauak arintzea eskatzen dute Ipar Euskal Herrian
Hautetsi nagusiek etxeratze-agindua atzeratzea eskatu dute, baina oraingoz Frantziako Gobernuak ez du aldaketarik egingo. Zinemak, museoak eta kultur aretoak berriz irekitzea eskatu dute.
2021/03/13 - 14:34
26 pertsona salatu dituzte festetan, Bilbo, Basauri, Busturia eta Irunen
Zazpi pertsona jai giroan harrapatu dituzte Txurdinaga auzoko etxebizitza batean, eta beste sei gauza bera egiten ari ziren Irungo hotel bateko logela batean.
2021/03/12 - 22:08
Ertzaintzak areagotu egingo ditu beste erkidegoekiko mugetako kontrolak asteburuan
Oraindik ezin gara Euskal Autonomia Erkidegoko mugetatik atera. Eta hori betetzen dela ziurtatzeko, Ertzaintzak areagotu egingo ditu beste erkidegoekiko mugetako kontrolak.
2021/03/12 - 22:02
Terrazak beteta, mugikortasun askea dugun lehen asteburuan
Eguraldi ona lagun, nabaritu da ostalaritzan bezero gehiago zeudela. Terrazez gain, jatetxeetako jangelek ere ohi baino mugimendu handiagoa izan dute.
2021/03/12 - 13:49
Lau udalerri gorri eta zazpi laranja ditu EAEk
Eibarrek ezin izan dio maila horiari eutsi. Errenteriak ere eremu horitik alde egin du, baina kasu honetan egoerak hobera egin eta eremu berdean sartu delako.