Lau udalerri gorri eta zazpi laranja ditu EAEk
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, Derio eta Ermua daude egoerarik okerrenean.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Gueñes eta Mungia.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Valle de Trapaga eta Zalla.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta eta Lazkao.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Beasain, Eibar, Oñati eta Tolosa.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Mutriku, Orio, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdean duten herriak dira: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Usurbil.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:
