Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aretxabaleta eremu larrienetik aterata, hiru dira gorri jarraitzen duten udalerriak

Bizkaian, Santurtzi eremu laranjara itzuli da berriro, eta Lezo, Gipuzkoan, horia izatera pasa da azken asteak eremu berdean igaro eta gero.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Aretxabaletak eremu gorritik irtetea lortu ondoren, hiru dira egoera larrian jarraitzen duten EAEko udalerriak, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaian, Santurtzi eremu laranjara itzuli da berriro, eta Lezo, Gipuzkoan, horia izatera pasa da azken asteak eremu berdean igaro eta gero.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.

Bizkaian, Derio eremu gorritik atera eta gero, Ermua soilik dago egoerarik okerrenean.

Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Derio, Elorrio, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz eta Santurtzi.

Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasainek eta Lazkaok jarraitzen dute.

Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Ordizia eta Tolosa.

Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Kolore berdean dauden herriak dira: Astigarraga eta Usurbil.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X