Alba Garcia Martin
2024/02/25 - 13:39
Alba Garciak batasunerako deia egin du, ''hobeto bizitzeko''
Sumarren lehendakarigaiak hitzeman dulanean jarraituko dutela "eskubide sozialak, berdintasuna, ingurugiro justizia, zabaltzeko".
2024/02/17 - 14:36
Sumarrek salatu du Gipuzkoako turismoaren ekonomiaren aldeko apustuak huts egin duela
Alba Garcia lehendakarigaia Donostian egon da, Jon Hernandezekin (Ezker Anitza-IU) eta Carmen Muñozekin (Berdeak EQUO). Etxebizitzen garestitzea eta turismoak horretan duen eragina salatu du bertan.
2024/02/15 - 18:22
Sumar eta Podemoseko hainbat jarraitzailek sinadura bilketa bat bultzatu dute zerrenda bateratua eskatzeko
Ekimenaren sustatzaileek konpromisoa hartu dute ekintza bateratuak egiteko, bi alderdietako zuzendaritzak hauteskundeetan batera aurkez daitezen presionatzeko.
2024/02/12 - 12:12
Alba Garcia: ''Akordioa politika progresista egitekoa da, eta hori ezin dute alderdi guztiek bermatu''
Sumarren lehendakarigaiak dio, Elkarrekin Podemosen inguruan galdetuta, ideologikoa baino gehiago bi alderdien arteko desadostasuna "konfiantzazkoa" dela.
2024/02/10 - 17:56
Mugikortasun eskubidea aldarrikatu du Sumarrek herritar guztientzat
Alba Garcia Sumarreko hautagaia Gasteizko autobus geltokian izan da, eta "herrietan eta hirietan ondo bizitzeko" mugikortasunaren aldeko apustua egin behar dela adierazi, eta garraio publikoa aldarrikatu du.
2024/02/03 - 13:42
"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean
Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.
2024/02/02 - 21:28
Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok
Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2024/01/29 - 16:27
Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitza-IUk eta Equok koalizio bateratua lortzeko elkarrizketei eutsi diete
Gainerako alderdiek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, berriz, kanpainaurrean dituzte hautagaiak.
2024/01/25 - 16:04
Gorrotxategik Sumarri esan dio ''Euskadin ezkerra zatitu nahi duenarekin ez dela ezer posible izango''
Miren Gorrotxategi Podemoseko lehendakarigai eta Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "ardura" eskatu du "hautagaitza erabilgarria" eraikitzeko.
2024/01/12 - 20:16
Podemosek barne-hauteskundeak defendatu ditu lau alderdien lehendakarigaia aukeratzeko
Podemos, Sumar, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera berri bat egin dute arratsaldean koalizio akordio batera iristeko, baina adostasunik gabe amaitu da batzarra, lehendakarigaiaren inguruan dauden desadostasunengatik.
2024/01/12 - 12:20
Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Lehendakarigaia nor izango den adostea omen da itunerako oztoporik handiena. Euskadiko Podemosek Miren Gorrotxategi proposatu du; Sumarrek, ordea, Alba Garcia.
2024/01/10 - 13:59
Larrea (Sumar): "Esfortzua egin dugu hautagai egokiena izateko, Alba Garcia espazio politikoko pertsona da"
Sumarrek Euskadin duen bozeramailearentzat "ulergarria" da Podemosen harridura, baina hortik aurrera, defendatu du ez dela koalizio morearen kontrako erabakia, espazio politikoari eutsi diotelako. Akordioa lortzeko aukerak badaudela azpimarratuta, erabakia "azkar" hartuko dutelakoan dago.
2024/01/10 - 10:10
Larrea (Sumar): ''Esfortzua egin dugu hautagai egokiena izateko, Alba Garcia espazio politikoko pertsona da''
Sumarrek Euskadin duen bozeramailearentzat "ulergarria" da Podemosen harridura, baina hortik aurrera, defendatu du euren hautua "oso logikoa" dela ezkerreko espazio politikoari eutsi diotelako. Akordioa lortzeko aukerak badaudela azpimarratuta, erabakia "azkar" hartuko dutelakoan dago.
2024/01/09 - 19:56
Sumarrek Alba Garcia Martin proposatu du lehendakarigai izateko
Sumar Mugimendua koalizioan aurkeztea negoziatzen ari da oraindik Elkarrekin Podemosekin, baina alderdi horrek Miren Gorrotxategi nahi du lehendakarigairako.