Elkarrizketa Radio Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alba Garcia, Jon Hernandez eta Andeka Larrea, Sumarren zerrendaburuak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan

Lander Martinez Sumarren diputatuak aurreratu egin ditu A21etarako hautagai nagusiak, eta zerrenda guztiak igandean aurkeztuko dituztela iragarri du. Boto-emaileek Podemos eta Sumar koalizioen artean izan dezaketen zalantzaz galdetuta, azpimarratu du eurenak "etorkizuneko aukera argiak" dituela.
Martinez, elkarrizketaren une batean.
Martinez, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media

Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia, Jon Hernandez orain arte Elkarrekin Podemos-IUren legebiltzarkidea zena (Ezker Anitza) eta Andeka Larrea (Sumar Mugimendua) izango dira, hurrenez hurren, Sumarren Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak EAEko hauteskundeetarako.  Hala iragarri du Lander Martinez Sumarren diputatuak Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskaini dion elkarrizketa batean. 

Hiru lurraldeetako hautagaitzak igandean aurkeztuko dituztela zehaztu du. Azaldu duenez, "erraza izan da" hiru indarren artean (Sumar Mugimendua, Ezker Anitza eta Equo) ordezkaritzen banaketa adostea. 

Koalizio itunetik kanpo geratu zen beste indarraz (Podemos Euskadi) galdetuta, Sumar Mugimenduaren idazkari nagusia ere badenak aitortu du boto-emaileek bien arteko zalantza izan dezaketela. "Sumarrek egin beharreko lanen artean dago hori, ikustarazi behar diegu ezker transformatzailearen koalizio zabala dela eta etorkizuneko aukera garbiak dituen proiektua dela".  Gogora ekarri duenez, EAEn ordezkaritza duen proiektua da (zinegotziak eta batzarkideak) eta Espainiako Gobernuan bost ministro eta Presidenteordetza ditu. 

Gaurkotasuneko gaiak ahotan, "positiboki" baloratu du PSOEk Junts eta ERC alderdiekin Amnistia Legearen inguruan lortu duen akordioa. Horren ustez, "gobernua sustengatzen duen gehiengoaren garaipena izan da, eta egonkortasuna emango dio legegintzaldiari". 

Azkenik, Ertzaintzarekin izandako istiluen atzean interes alderdikoiak ote dauden itaunduta, adierazi du "gehiegikeria" dela hori esatea, eta azpimarratu du futbolean dagoen indarkeria eta Gasteizen, martxoaren 3ko manifestazioaren atarian, gertatutakoak bereizi behar direla. "Ni han izan nintzen, eta ikusi nuen jardun poliziala", erantsi du. Horren aurrean, Ertzaintzan eredu aldaketa egin behar dela defendatu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X