Alba Garcia Martin
2024/04/04 - 07:00
EAEko indar politikoek gauerdian helduko diote kanpainaren demari
EAJk, EH Bilduk eta Voxek irekiko dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/04/03 - 20:02
Sumarrek lankidetza publiko-pribatua errefusatzen du, ''pribatizazioa'' suposatzen duela uste baitu
Alba Garcia Sumar koalizioko lehendakarigaia Gasteizen izan da, Jon Hernandez Arabako zerrendaburuarekin eta Carmen Muñoz Berdeak-Equoko bozeramailearekin batera, koalizioaren hauteskunde programaren aurkezpenean.
2024/04/02 - 21:23
Euskadirentzat aldaketak planteatzeko ''berme bakarra'' dela esan du Sumarrek
Lander Martinez Bizkaiko Sumarren diputatuak Alba Garcia mugimenduko lehendakarigaiarekin batera egindako agerraldian egin ditu adierazpen horiek, kanpainaren egutegia eta ekitaldi nagusiak ezagutzera emateko.
2024/03/23 - 13:52
''Kontserbadurismoaren edo politika aurrerakoien alde egiten duten gobernuen artean aukeratuko dugu Euskadin''
Sumarrek Madrilen egin duen batzarraren atarian egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/20 - 15:47
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan argitaratu ditu apirilaren 21eko hauteskundeetarako aurkeztuko diren zerrendak. Hauek dira Bizkaian aurkeztu diren 13 hautagaitzak osatzen dituzten pertsonen izen-abizenak.
2024/03/16 - 13:21
''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek
"Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde" Bilbon manifestazioa abiatu aurretik egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.
2024/03/10 - 14:36
Alba Garciak esan du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela
Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaiak bildu ditu Sumarrek Sestaon. Alba Garcia lehendakarigaiak adierazi du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela eta gizartea aldaketak eskatzen ari dela.
2024/03/09 - 14:25
Alba Garcia: ''Sumarrek eredu publikoa, berdea eta soziala aldarrikatzen du''
EH Bilduren eta PSE-EEren "eredu zaharkituak" kritikatu ditu Sumarreko lehendakarigaiak, eta Sumarrekoa proposatu du, koalizio horrek justizia soziala eta ekologismoa defendatzen dituelako.
2024/03/07 - 10:25
Alba Garcia, Jon Hernandez eta Andeka Larrea, Sumarren zerrendaburuak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan
Lander Martinez Sumarren diputatuak aurreratu egin ditu A21etarako hautagai nagusiak, eta zerrenda guztiak igandean aurkeztuko dituztela iragarri du. Boto-emaileek Podemos eta Sumar koalizioen artean izan dezaketen zalantzaz galdetuta, azpimarratu du eurenak "etorkizuneko aukera argiak" dituela.
2024/03/02 - 14:04
Urtasun ministroaren hitzak babestu ditu Sumarrek, eta kultura monopolizatzea egotzi die EAJri eta PSE-EEri
Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruan Urtasun ministroak esandako hitzak babestu ditu Andeka Larreak, eta Euskadik ez dituela horrelako proiektuak behar esan du.
2024/02/25 - 13:39
Alba Garciak batasunerako deia egin du, ''hobeto bizitzeko''
Sumarren lehendakarigaiak hitzeman dulanean jarraituko dutela "eskubide sozialak, berdintasuna, ingurugiro justizia, zabaltzeko".
2024/02/17 - 14:36
Sumarrek salatu du Gipuzkoako turismoaren ekonomiaren aldeko apustuak huts egin duela
Alba Garcia lehendakarigaia Donostian egon da, Jon Hernandezekin (Ezker Anitza-IU) eta Carmen Muñozekin (Berdeak EQUO). Etxebizitzen garestitzea eta turismoak horretan duen eragina salatu du bertan.
2024/02/15 - 18:22
Sumar eta Podemoseko hainbat jarraitzailek sinadura bilketa bat bultzatu dute zerrenda bateratua eskatzeko
Ekimenaren sustatzaileek konpromisoa hartu dute ekintza bateratuak egiteko, bi alderdietako zuzendaritzak hauteskundeetan batera aurkez daitezen presionatzeko.
2024/02/12 - 12:12
Alba Garcia: ''Akordioa politika progresista egitekoa da, eta hori ezin dute alderdi guztiek bermatu''
Sumarren lehendakarigaiak dio, Elkarrekin Podemosen inguruan galdetuta, ideologikoa baino gehiago bi alderdien arteko desadostasuna "konfiantzazkoa" dela.
2024/02/10 - 17:56
Mugikortasun eskubidea aldarrikatu du Sumarrek herritar guztientzat
Alba Garcia Sumarreko hautagaia Gasteizko autobus geltokian izan da, eta "herrietan eta hirietan ondo bizitzeko" mugikortasunaren aldeko apustua egin behar dela adierazi, eta garraio publikoa aldarrikatu du.
2024/02/03 - 13:42
"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean
Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.
2024/02/02 - 21:28
Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok
Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.