Alberto Núñez Feijóo
2023/09/26 - 16:03
Alberto Núñez Feijook Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta hautaketa sistema berritzea proposatu du
Feijook defendatu du beharrezkoa dela independentzia judiziala bermatzea eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian politikaririk ez egotea, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiaren independentzia bermatzearen eta Botere Betearazlearen eta Judizialaren arteko ate birakariekin amaitzearen alde agertu da.
2023/09/26 - 14:46
Alberto Nuñez Feijook ziurtatu du ez duela amnistia defendatuko ''printzipioak'' eta ''hitza'' dituelako
Nuñez Feijook argi utzi du "Konstituziotik kanpo ez dagoela demokraziarik", eta azpimarratu du espainiar gehienek ez zutela babestu uztailaren 23an amnistia eta autodeterminazioa jasotzen zituen hauteskunde programarik.
2023/09/26 - 10:22
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Euskal Zinemaren Gala eta Hizkuntzen Europako Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/25 - 10:38
Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/24 - 17:04
Feijoo: ''Espainiarrek ez dute baimenik eman hiritar aske eta berdinen nazio izateari uzteko''
PPk amnistiaren aurka Madrilen egin duen ekitaldian, alderdiko buruak politikariak "legearen aurrean berdinak" izatea aldarrikatu du.
2023/09/24 - 16:15
Transfugismoa, ''ustelkeriarik okerrena'', sustatzea egotzi dio Sanchezek Feijoori
Gainera, "Kongresuan euskara ez erabiltzea PPk euskaraz defendatu izana" kritikatu du Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/22 - 17:06
PPk diziplina hausteko eta Feijooren inbestidura ahalbidetzeko eskatu die sozialistei
Diputatu sozialistei eta beste edozein talde parlamentariori Feijooren inbestidura babesteko eskatu die Cuca Gamarra PPko idazkari nagusiak.
2023/09/18 - 22:09
EAJk ezetz esan dio berriz ere Feijooren balizko gobernua babesteari: ''Ez dago horretarako biderik''
Aitor Esteban eta Cuca Gamarra, EAJren eta PPren eledunak Kongresuan, hurrenez hurren, arratsaldean bildu dira. Buruzagi jeltzaleak berretsi dio Vox tartean bada, ez dutela Feijoo babestuko. Gamarrak, bere aldetik, esan du euren proposamena euskal herritarrentzat "onugaragarria" dela.
2023/09/18 - 10:12
Albiste izango dira: Eskola garraioa, ekaitzaren ondorioak eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/15 - 12:54
Aznarrek eta Rajoyk ere parte hartuko dute Feijook inbestidura baino 48 ordu lehenago egingo duen ekitaldian
'Proces'eko auzipetuen balizko amnistiaren aurkako protesta izan behar zena, "Gobernuko presidente izatetik lau botora dagoenaren lehentasunak aurrez aurre entzuteko" ekitaldi bihurtuko da.
2023/09/13 - 14:30
PPk amnistiaren aurkako "ekitaldi handi bat" iragarri du Madrilen, inbestidura aurreko astebururako
Gamarraren hitzetan, Pedro Sanchezek helburu bakarra du amnistia aitortuta: "botoak jasotzea". Hain zuzen ere, horixe da Madrilen egingo duten manifestazioan salatu nahi dutena.
2023/09/11 - 12:47
EAJ: "Ziurrenik ostegunean bilduko gara Gamarrarekin (PP), baina Feijooren inbestidurari ezetz esango diogu"
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "Egun on, Euskadi" saioan iragarri duenez, "segur aski ostegunean" bilduko da Cuca Gamarra PPren Kongresuko bozeramailearekin, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentegaiaren inbestidurari jeltzaleek iragarritako ezezkoaren berri emateko.
2023/09/05 - 15:54
Inbestidura ''ez da printzipioen enkante bat, ezta xantaia bat ere'', ohartarazi du Feijook
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eskertu egin du Voxek baldintzarik gabe emandako babesa, eta ziurtatu du bi "bide" daudela: alderdi nazionalen arteko akordio bat "berdintasunaren, demokraziaren edo botereen banaketaren alde", edo hauteskundeak errepikatzea.
2023/09/04 - 14:52
Pedro Sanchez, baikor inbestiduraz: "Akordioa lortu daiteke, lortu behar da eta lortuko da"
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak adierazi duenez, agintean jarraitzen badu, "elkarrizketaren" eta "adostasunaren" politikaren bidetik jarraituko du Katalunian; izan ere, horren ustez, "hori da oinordetzan hartutako haustura larriaren irtenbide konstituzionala".
2023/09/02 - 16:01
Pedro Sanchez: ''Inbestidura faltsu batekin gezurretan dabil PP berriro ere''
Ikasturte politikoaren hasiera ospatzeko ekitaldia egin du PSOEk Malagan. PSOEren idazkari nagusiak iragarri duenez, Feijooren inbestidura saiakera "inora eramango ez gaituen bidea da".
2023/08/30 - 15:57
Feijook bi urteko legegintzaldia eskaini du, baina Sanchezek errefusatu egin du
Batzarra amaituta, Feijook azaldu du PPren Presidentetza errazteko eskatu diola PSOEko buruari. Bi urteko legegintzaldia eskaini dio, estatu mailako sei gairen inguruan akordioa lortuta. Pilar Alegria sozialisten eledunak iragarri du ez dutela Feijooren "alferrikako" inbestidura babestuko.
2023/08/30 - 15:08
Feijook dio gaur arratsaldean hitz egingo duela Urkullurekin
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak esan du atzo lehendakariak mezu bat bidali ziola hitz egiteko, baina ez zela konturatu. Barkamena eskatu diola aitortu ostean, arratsaldean hitz egingo dutela adierazi du.
2023/08/30 - 12:41
Feijoo eta Sanchez Kongresuan bildu dira
PPren hautagaiaren inbestidurako saiora begira egiten duten lehenengo bileran, Feijook Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea hartu du Diputatuen Kongresuan.
2023/08/29 - 14:50
Urkullu lehendakaria: ''Atzo Feijook idatzi egin zidan gure artean solaskidetza bat izan dezagun''
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, prest dago Alberto Nuñez Feijoorekin hitz egiteko. Dena dela, zehaztu du ez dela batzarra izango eta telefonoz hitz egingo dutela.
2023/08/29 - 10:39
Nuñez Feijoo eta Sanchez bihar bilduko dira Kongresuan
Hitzordua 10:00etan dute bi buruzagiek. "Zerrenda bozkatuenaren inbestidura errazteko eredu bat lantzeko" beharra helaraziko dio PPko buruak Sanchezi. PSOEk espero du PPk "eguneroko irainak alde batera" uztea eta jarrera "eraikitzaileago" hartzea.