Alberto Núñez Feijóo
2023/11/05 - 15:11
Feijook Sanchezi: ''Aurrean izango gaituzte, gehiengoaren ondoan eta gutxiengoen parean gaudelako''
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Pedro Sanchezi esan dionez, "hautetsontzietan erantzungo die" Kataluniako alderdi independentistei egindako eta "zentzugabekeria demokratikoa mugagabea" diren lagapenei. Aministiaren kontra Valentzian antolatutako PPren mitin batean esan ditu hitzok.
2023/11/04 - 15:53
Javier de Andresek hartu du euskal popularren gidaritza, militantziaren % 97ren babesarekin
De Andresek esan du popularrak direla Euskadin "sanchismoaren orbitan" sartuta dauden alderdien alternatiba bakarra. Iturgaizek agur esan die PPko afiliatuei gaur Gasteizen egindako XVI. Kongresuan, Javier de Andres aukeratu baitute alderdia zuzentzeko.
2023/10/29 - 16:10
Feijook Sanchezi erantzun dio amnistiak bere "beharrizanari" erantzuten diola soilik
PPko buruak ukatu egin du "Espainiaren interesagatik" egingo duela, buruzagi sozialistak larunbatean esan zuen moduan. Voxeko buruak, Abascalek, berriz, "traidore"tzat jo du jarduneko presidentea.
2023/10/23 - 21:17
Autonomismoa elkarbizitzarako proiekturik onena dela aldarrikatu du Feijook Gernikan
Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatzeko egin ohi den ekitaldian parte hartu du PPko buruak, Euskadiko alderdiko buruzagiekin batera.
2023/10/09 - 23:19
Sanchezek "zuhurtzia" eskatu dio Feijoori, eta “kaleak astintzeko egiten ari den saioa baretzeko" esan dio
Bere aldetik, Feijook salatu du amnistiari buruzko galderen aurrean erantzunik gabe geratu dela Sanchez. Gaurko bileraren ondotik, bihar BNG eta EAJ alderdietako ordezkarien txanda izango da.
2023/10/09 - 13:05
Feijook iragarri du Konstituzionalera joko duela balizko amnistia lege baten aurka
Hori egin ezean, 'popularrak' "bidegabekeria baten konplize" izango liratekeela uste du PPko buruak. Hain justu, Sanchezen inbestidurarako bilera sortaren barruan, gaur dira biltzekoak PPko eta PSOEko buruzagiak.
2023/10/08 - 16:56
Milaka pertsona elkartu dira Bartzelonan amnistiaren aurka, PPren eta Voxen babesean
Societat Civil Catalanak deituta, "Ez nire izenean: ez amnistiarik ez autodeterminaziorik" lelopean ari dira manifestazioa egiten.
2023/10/04 - 12:57
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek urrian bilerak "areagotzea" adostu dute gobernu-itun bat ixteko
Buruzagi sozialistak Sumarren burua hartu du goizean Kongresuan. Datorren astean hartuko ditu gainerako alderdietako ordezkariak, Voxekoa izan ezik.
2023/10/03 - 15:28
Felipe VI.a erregea Sanchezekin eta Feijoorekin bildu da bigarren bilera-errondan
Felipe VI.ak 10:00etan hartu du Pedro Sanchez PSOEko presidentegaia, eta ordubete geroago Nuñez Feijoo PPko buruarekin bildu da.
2023/10/03 - 12:36
Felipe VI.ak Pedro Sanchez hartu du Zarzuela Jauregian
Felipe VI.ak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearekin eta Alberto Nuñez Feijoo PPko buruarekin emango dio amaiera inbestidurarako bilera-sortari.
2023/09/30 - 15:54
''Xantaiari men egin ez izanagatik'' pozik azaldu da Feijoo
La Toja-Lotura Atlantikoa Foroan egindako hitzaldian PPko presidenteak azaldu duenez, "Gobernu-Presidentetzarako hautagai batek ezin ditu Zuzenbide Estatutik kanpo dauden baldintzak onartu".
2023/09/30 - 14:51
Sanchezek hitzeman du dena emango duela ''benetako'' inbestidura baterako
Espainiako Gobernuko jarduneko presidente eta PSOEren hautagaiak salatu du Feijook (PP) denbora galdu besterik ez duela egin inbestidura saioarekin.
2023/09/29 - 19:05
Erregeak bigarren kontsulta txanda hasiko du astelehen honetan, Sanchez hautagai proposatu aurretik
Oraingoan, Pedro Sanchez PSOEko burua eta jarduneko presidentea inbestidurarako hautagai gisa proposatzea espero da.
2023/09/29 - 16:36
Alberto Nuñez Feijooren inbestidurak porrot egin du bigarren aldiz
PPko hautagaiak ez du inbestidura lortu oraingoan ere. Gehiengo sinplea behar zuen, baina kontrako boto gehiago jaso ditu (177) aldekoak baino (172). Juntseko diputatu batek baiezko botoa eman du akats baten ondorioz.
2023/09/29 - 16:04
Aitor Estebanek Nuñez Feijoori: ''Negoziatzera sartu ez bagara, printzipioak ditugulako da''
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari leporatu dio ez duela zubirik eraiki nahi izan bere inbestiduran eta "erasora" pasatu dela, nahiz eta bere botoak behar izan.
2023/09/29 - 16:02
Zeintzuk dira epeak eta balizko datak Feijooren inbestidurak porrot egin ostean?
PPko hautagaiak ez du presidente izendatzeko boto nahikorik lortu. Horrenbestez, erregeak beste bilera sorta bat egin beharko du beste hautagai bat proposatzeko. Hauek dira inbestidura egutegian markatuta egon litezkeen egunak.
2023/09/29 - 15:46
Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''
"Ezin da errefusatu inoiz lortuko ez dena. Zuk ezin diezu gure botoei uko egin, ez dituzulako inoiz izango "esan dio Oskar Matutek Alberto Nuñez Feijoori.
2023/09/29 - 15:45
Feijooren inbestidurak porrot egin du
PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
2023/09/29 - 14:48
''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Pedro Sanchezi eskatu dio ez dezala ezkutatu eta argi eta garbi esan dezala Kongresuko tribunan ERCk eta JxCatek eskatzen duten amnistia eta autodeterminazio erreferenduma onartuko dituen ala ez.
2023/09/29 - 09:57
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Animalien Ongizaterako Legea eta ‘Go!azen 10’, aurrestreinaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.