Alberto Núñez Feijóo
2023/07/28 - 11:49
Iturgaizek ziurtzat jo du Sanchezen "bigarren Frankenstein gobernua", zer eta "iheslari" batekin adostua
EAEko PPren presidenteak ohartarazpena egin dio EAJri, horrek Feijoren inbestidura negoziatzeko emandako ezezkoaren ostean. Nabarmendu duenez, popularrak gako dira Durangoko Udalean edo Gipuzkoako Aldundian. "Bidean egingo dugu topo", gaineratu du.
2023/07/26 - 17:22
PPk babes bila jarraitzen du eta Sanchez, bitartean, lasai
Sozialisten iritziz, alderdi popularrak hauteskundeetako porrota ezkutatu nahi du. PPk, bestalde, behin eta berriz aldarrikatzen du lehen indarra izan dela.
2023/07/25 - 19:32
Feijook "presazko ondorioa" ateratzea ikusten du EAJren ezezkoaren ostean gobernua osatuko ez duela onartzea
"UPN eta Coalicion Canaria jarrerarik onenarekin daude", azpimarratu du PPko hautagaiak, eta gaineratu du datozen asteetan PSOErekin eta Voxekin hitz egingo duela, "eta hortik aurrera lan egingo dugu".
2023/07/25 - 11:30
EAJk Alberto Nuñez Feijoori jakinarazi dio ez duela bere inbestidura negoziatuko
EAJren EBBko presidenteak telefonoz deitu dio bart PPko buruzagiari, horrek mezu bidez berarekin harremanetan jarri ondoren. Jeltzaleek esana zuten "Vox erakundeetan sartzean marra gorri bat" zeharkatu zuela Feijook.
2023/07/24 - 20:43
Feijoo EAJ, UPN, Vox eta Coalicion Canariarekin harremanetan jarri da
Alberto Nuñez Feijoo PPko buru eta presidentegaiak EAJrekin, UPNrekin, Voxekin eta Coalicion Canariarekin harremanetan jarri dela jakinarazi die alderdikideei.
2023/07/24 - 20:03
Feijoo Vox eta EAJrekin harremanetan jarri da, eta UPNk inbestidurarako baiezkoa eman dio jadanik
EAJk uko egin dio Feijooren inbestidurari, "operazio honetarako" Vox beharko lukeelako, eta berretsi du PPren buruak "marra gorria" zeharkatu duela Santiago Abascalen alderdia "erakundeetan sartzean".
2023/07/23 - 14:05
Alberto Nuñez Feijook adierazi duenez, ''gobernu sendoa izatea dugu jokoan''
Alderdi Popularreko buru Alberto Núnez Feijook Madrilgo Ramiro de Maeztu ikastetxean bozkatu du. Botoa eman ostean, hautagai popularrak adierazi du Espainiak erabakitzen duen guztia ondo egongo dela.
2023/07/13 - 12:17
Isabel Garrido Correoseko CCOO-ko ordezkariak Feijoori: "Ez dauka gure lana nola egin esan beharrik"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, CCOOko ordezkariak adierazi du Correos-eko zuzendaritzak agindu zituen errefortzuak berandu iritsi direla. Horrez gainera, zuzendaritzaren gardentasun falta ere salatu du.
2023/07/13 - 07:00
Azken eguna posta bidez bozkatzea eskatzeko
2,4 milioi lagunek eskatu dute momentuz posta bidezko botoa ematea. Horietatik 480.000 pertsonak egikaritu dute dagoeneko boto eskubidea eta, gainerakoek uztailaren 20a arteko epea daukate horretarako.
2023/07/12 - 23:09
Feijook polemika piztu du, posta bidezko botoen inguruan zalantzak hauspotuz
PPko hautagaiak dei egin die Correoseko langileei posta bidezko boto guztiak banantzeko, "euren nagusiek esaten dutena esaten dutela ere".
2023/07/11 - 16:11
Lorena Vicioso (Sumar): ''Bi gizon eztabaidan ikusi genituen eta ez zuten inolako proposamenik eskaini''
Sumarren Bizkaiko hautagaia den Lorena Viciosoren ustez, atzo "Yolanda Diazen falta sumatu zen, bere datu eta proposamenena".
2023/07/11 - 15:59
Aitor Esteban: ''Nahiko eztabaida desatsegina izan zen''
EAJren Kongresurako hautagaiaren arabera, atzoko eztabaidak erakutsi zuen Euskadiko herritarren beharrak defendatzeko "ahots orekatu bat" behar dela eta hori, bere esanetan "EAJ da".
2023/07/11 - 13:23
Arnaldo Otegi: ''Euskaldunak ez ginen ordezkatuak ikusi eztabaidan''
Arnaldo Otegik esan du euskal herritarrak "oso urrun" daudela Pedro Sanchezen eta Alberto Núñez Feijooren politika egiteko estilotik. EH Bilduko koordinatzailearen arabera, "atzoko eztabaida EH Bilduk eta ERCk irabazi zutela esan liteke".
2023/07/11 - 10:46
Feijook 'Bai bakarrik da bai' Legea aurpegiratu dio Sanchezi, eta honek Voxen aurrean amore ematea egotzi dio
Pedro Sanchezek adierazi du PPk onartu egin duela udaletxe askotan berdintasun zinegotzigoak kendu izana, eta Alberto Nuñez Feijook berretsi du "117 bortxatzaile matxista" daudela kalean 'Bai bakarrik da bai' legearekin.
2023/07/11 - 09:36
Proposamenik gabeko eztabaida garratza izan dute Sanchezek eta Feijook
Kanpainako aurrez aurreko bakarrean, EH Bildurekin, "ETAren beso politikoarekin", akordioak egitea leporatu dio PPko hautagaiak Sanchezi. Buruzagi sozialistak ere estu hartu du Feijoo, Voxen matxismoaren aurrean "amore emateagatik".
2023/07/10 - 23:19
Sanchez eta Feijoo, zalantzan daudenen botoaren bila
PSOEko eta PPko buruzagiek aurrez aurre eztabaidatu dute zalantzan daundenen botoa lortzeko helburuarekin.
2023/06/27 - 15:53
Senatuko presidenteak zazpi eguneko epea eman dio Feijoori PPren gainsoldata jasotzen duen ala ez deklaratzeko
Talde sozialistaren eskaera da, oposizioko buruak duela egun batzuk ziurtatu ostean bere alderdiaren plus bat jasotzen duela.
2023/06/05 - 13:23
Sanchezek aurrez aurreko eztabaida proposatu du Feijoorekin astelehenero, U23ra arte
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du eztabaida demokratikoen hauteskundeak izatea nahi duela. PPk, ordea, atzera bota du proposamena. "Espainiak ez ditu zazpi eztabaida behar, Sanchezek behar ditu. Espainia ez dago xelebrekerietarako", esan du Borja Semper PPko bozeramaileak.
2023/05/30 - 12:39
Ortuzar: "Ez gara PP-Vox koaliziora batuko, baina Sanchezek gauzak aldatu beharko ditu gure babesa lortzeko"
EBBko presidentearen hitzetan, EAJ izan da Sanchezek izan duen bazkide "zintzo eta egonkorrena". Bestalde, onartu du oso zaila dela PPko buru Alberto Nuñez Feijoori aukera bat ematea, "ez dugulako benetako Feijoo ezagutzen".
2023/05/29 - 17:16
Hauteskunde orokorrak aurreratzeko erabakia ospatu du Feijook: "Hobe lehenbailehen"
Igandeko hauteskunde autonomiko eta lokaletan bere alderdiak lortutako emaitzekin "hasitako aldaketa" borobiltzeko eskatu du PPko buruak, "gehiengo argi, ukaezin eta sendoa lortuz".